Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 ekaina 2018 16:21

Arabako kultura eta sorkuntzaren alorreko eragileentzako prestakuntza programan 14 ikaslek hartu dute parte azken bi hilabeteetan

Arabako kultura eta sorkuntzaren alorreko eragileentzako prestakuntza programa —Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatua— gaur bukatu da, parte hartzaileek landutako lanen azken aurkezpenarekin. Azken bi hilabeteetan 14 pertsonak hartu dute parte ikastaroan; haien garapen profesionala sustatzea zen helburua, proiektuak diseinatu eta kudeatzeko tresna eta baliabideez hornituz.

Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martínez de Luna eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto izan dira jardunaldian, zeinean ikasleek pechakucha formatuan aurkeztu baitituzte egindako lanak, 4 moduluetan ikasitakoaren arabera: I. modulua: identitatea eta esparru estrategikoa. II. modulua: marketin kulturala, eskaintza eta negozio eredua. III. modulua: kultur komunikazioa. IV. modulua: finantzaketa-alternatibak.

Programan 8 hizlarik hartu dute parte (bi modulu bakoitzeko). I. modulua: Aitor Tejada (Teatro Kamikaze) eta Adriana Pedret (Exib). II. modulua: Inés Enciso (Una Mirada Diferente jaialdikoa) eta (Marta Pérez Ibáñez (Nebrijako Unibertsitateko “Mercado del arte”-ko irakaslea). III. modulua: Roger Casas, Alatriste (El Cañonazo Transmedia) eta Nuria García (VeoArte en todas partes). IV. modulua: Tiago Frias (Oficinas do Convento) eta Lluis Sabadell (Kuskusian@s).

 

 

Share