Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 ekaina 2018 09:58

Bi antzezlanen kontratazioa ere onetsi du

 Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak  kulturaren arloko hiru hitzarmen onetsi ditu.

Lehena Gure txosnak-Txosnen Batzordea elkartearekiko hitzarmena da, Andre Maria Zuriaren jaietan kultur arloko jarduerak burutzeko; 56.000 euro emango dira horretarako.

Bigarren hitzarmena EHUren Arabako campuseko Errektoreordetzarekin sinatuko da, 6.000 euroan, Gasteizko Film Laburren XXII. Jaialdia antolatzeko.

Antzezlanak kontratatzea

Bestetik, Principal antzokirako bi ikuskizunen kontratazioa onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak: “Adiós Arturo”, La Cubana taldearena, uztailaren 26tik 29ra emateko, eta “Grandes éxitos”, Laboratorio de la Voz S.L. konpainiarena, abuztuaren 4 eta 5erako;  81.675 eta 60.984 euro dira, hurrenez hurren.

Share