Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 ekaina 2018 11:30

Udaleko Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailaren laguntzei esker, Gasteizko hogeita bederatzi familiak lortu du etxetik kanporatua ez izatea  2018ko lehen seihilekoan.

Datu  hori eman du ezagutzera arloko zinegotzi eta alkateorde Peio Lopez de Munainek udal politikari buruzko bigarren eta azken jarduneko mintzaldian.

Munainek azpimarratu egin du etxetik kanporatuak izateko arriskuan dauden familiei udalak ematen dien laguntza, egungo gobernuak martxan jarritako prestazioen ordenantzan jasotako berariazko laguntzak tarteko.

Aurten, 29 familiak jaso du etxebizitza izaten jarraitzeko aukera ematen dien udal laguntza ekonomiko hori. Gizarte Politiken Sailak 1.117 euroko diru-laguntza eman dio batez beste familia bakoitzari, eta guztira 32.405 € euro bideratu ditu horretara.

2017an 49 familiak jaso zuten udal laguntza, eta horrenbestez urte eta erdian 78 familia etxebizitzarik gabe uztea saihestu da. ” Azkar ari gara lanean arazo ekonomikoak eta laneratzeko eta gizarteratzeko arazoak, bereziki, dituzten familien behar eta babes gabeziari aurre egiteko. Arlo horretan hartzen du kutsu gizatiarra gobernu honen proiektuak” adierazi du Peio Lopez de Munainek.

Zinegotziak estrategikotzat jo du adinekoei zuzendutako zerbitzu eta politiken garapena. Izan ere, Gasteizko biztanleen %23 65 urtetik gorakoa da.

Ildo horretan, azpimarratu egin du gobernuak hainbat arlotan egiten duen ahalegina: baliabideak egokitzen (Olarizuko Santa Maria eguneko arreta zerbitzua, Aurora eta Los Molinos egoitzak, Olarizuko Santa Maria zainpeko apartamentuak…) eta berriak martxan jartzen (San Martineko adinekoentzako zentroa eta Berpizkundearen plazako eguneko arreta zerbitzua), hain zuzen ere.

Halaber, zinegotziak jakinarazi duenez, 2017an, udalaren gizarte-zerbitzuek 14.623 familia hartu zituzten, 28.687 pertsona.

Share