Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 azaroa 2018 12:35

Udaltzaingoak izapideak egin dizkio 30 urteko gidari bati, bide-segurtasunaren kontrako delitua egiteagatik, goizaldean farola baten kontra talka egin ostean Sofia Erreginaren eta Nazio Batuen hiribideen elkarguneko biribilgunean; izan ere, hortxe galdu du ibilgailuaren kontrola.

Alkoholemia-proban, gizonak positibo eman du, 0.78-0.77 miligramoko alkohol-tasa eman baitu botatako aire litro bakoitzeko. Zauritu egin den arren, ez da ospitalera eraman behar izan.

Azkenengo 24 orduetan, Udaltzaingoak hamabi trafiko-istriputan hartu du esku; haietan, ez da zauriturik egon, eta ez da inor ikertu bide-segurtasunaren kontrako delituengatik. 20 salaketa izapidetu ditu, eta 14 kasutan jardun du polizia judizial gisa.

Barbakoa suarekin

Suhiltzaileek abisu bat jaso zuten atzo, Mendiolako baratze baten barrualdean barbakoa bat suarekin piztuta zegoelako eta ez zegoelako inor hura zaintzen. Tokira bertaratu zen taldeak sua itzali zuen, hurbileko zuhaitz batera hedatu aurretik.

 

Share