Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 maiatza 2019 11:55

Udaltzaingoaren Agenteek 20 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten atzo, indarkeria erabiliz neska gazte bati urrezko kate bat lapurtu izanaren ustezko egile gisa.

Gertaera horiek Pablo Morillo parkean izan ziren, droga kontu batengatik gazte-bikote ezezagun batekin eztabaidatzen ari zirela; geroago atxilotu zuten mutila eta neska gaztea indarka ibiliak ziren, lepotik zintzilik zeraman urrezko katea hari indarrez lapurtu ondoren.  Biktimak eta haren lagunak poliziari etortzeko eskatu zioten 092 telefono-zenbakian, eta emandako deskribapenari esker, patruila batek han inguruan topatu zuen ustezko lapurra, ihesi zihoala eta hark ere lesio batzuk zeuzkala. Gertatutakoa argitu ondoren, udaltzainak hura atxilotzeari ekin zioten eta, Agirrelandako polizia-etxean Guardiako Epaitegiaren izapideak amaitu ondoren, aske utzi zuten.

Bost pertsona zauritu dira

Bost pertsona zauritu dira atzo gertatutako trafiko-istripuetan. 49 urteko emakumezko txirrindulari batek lesio batzuk izan zituen, bera bizikletan zihoala Gaztelako Atea kaleko 71 zenbakiaren parean auto batek harrapatu ondoren. Kolpe horren ondorioz, larrialdiko zerbitzuek artatu egin behar izan zuten, eta gero Santiago Ospitalera eraman zuten.

Urartea eta Vitoriabidea kaleen arteko bidegurutzean istripu bat gertatu zen auto baten eta motozikleta baten arteko talkaren ondorioz, eta motozikletaren gidaria, 40 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zenez, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Ordu erdi geroago harrapaketa bat gertatu zen, bizikleta bat tartean zela, Forondako Atea kaleko bidegorrian dagoen oinezkoentzako pasabide batean, Batzar Nagusien kalearen parean. Bizikletan zihoan 18 urteko mutil gaztea eta oinez zihoan 44 urteko emakumea zaurituta geratu ziren, nahiz eta emakumea bakarrik eraman behar izan zuten Santiago Ospitalera.

Ospitale horretara, halaber, arratsaldeko lehen orduan Miguel Unamuno kaletik zihoala bere bizikleta gainetik eroritako emakumezko bat eraman zuten.

Udaltzainek beste 15 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen inor zauritu eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 22 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 8 jarduera egin zituzten.

Bi paperontzik su hartu dute

Suhiltzaileek, hurrenez hurren, Florida eta Olagibel kaleetan dauden bi paperontzietan piztutako sua itzaltzen parte hartu zuten atzo. Suhiltzaileak bertara joan, ura erabiliz sua itzali eta freskatu egin zuten ingurua.

Arratsaldeko lehen orduan suhiltzaileei dei egin zieten Juan de Garay kalean autobus bat ke ugari botatzen ari zelako atzealdetik. Hara iritsi zirenean, gidariak itzalgailu baten bidez sua itzalia zuen, baina suhiltzaileek irudi termikoen kamera batez motorra aztertu zuten eta ikusi zuten guztiz itzalia zegoela.

Share