Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  17 maiatza 2019 11:46

Herri barruko autobusean zihoazen sei pertsona zaurituta geratu ziren atzo, autobusak eta auto batek Lovaina plazan atzealdetik talka egin ondoren.

Talka hori 10ak aldera gertatu zen, eta bertan, 33 eta 62 urte bitarteko 4 emakumezko eta 46 eta 79 urteko bi gizonezko zauritu ziren. Horietatik lau pertsona anbulantzian eraman zituzten Txagorritxu Ospitalera.

23 urteko moto-gidari bat zauritu zen Luis Heintz kalean auto batekin arraspatze-istripu bat izan ondoren. Bertara hurbildutako larrialdi-zerbitzuek artatu zuten gaztea eta, gero, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 61 urteko auto-gidari bat ikertzen ari dira alkoholaren eraginpean gidatzeagatik eta nahitaezko alkoholemia-probei uko egiteagatik, Gamarrako Atea kalean zintarriaren aurka talka egin ondoren.

Udaltzainek 13 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 26 jarduera egin zituzten.

Usoen habia farola batean

Suhiltzaileek Paula Montal kalean erortzeko arriskua zuen luminaria bat kentzera joan behar izan zuten, haren barruan usoen habia bat zegoelako.

A-3006 errepidean sastrakak kentzeko egindako lanaren hondakinetan piztutako sua ere itzali zuten Legution, eta egunean 23 esku-hartze egin zituzten erlekumeak kentzeko.

Share