Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 maiatza 2019 13:39

Gasteizko udalak Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa deituriko urteko deialdiaren ebazpena onetsi berri du. Deialdi hori Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak antolatzen du Montehermoso kulturunearekin batera.
Aurten sei proposamen aurkeztu dira: Garapen Bidean elkarteak aurkeztutako “Dies Irae” proposamenak lortu du punturik gehien.

Proiektuak pertsonen eta herrien eskubideei, memoriari eta hondamendi ekologikoei buruzko hausnarketa egiten du, 1970ean Peruko Yungay hiria lurperatu zuen Ancasheko hondamendia abiapuntu hartuta.

Juan Arrosagaray  izango da proiektuaren zuzendari artistikoa, eta ikus-entzunezko lanak eta audioak bateratuko ditu.  SERSO San Viatorreko Amaia Zorrillaren eta ketxueraz emititzen duen Yungayko San Viator irratiko kolaborazioa ere izango du.

2019ko azaroaren 17tik 2020ko urtarrilaren 15era bitartean izango da ikusgai Montehermoso kulturunean, eta lehen solairu guztia hartuko du.

 

Share