Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 maiatza 2019 11:44

 Ángel Blanco Egoskozabalek (Errenteria) aurkeztutako “Giroz beteta”  lanak irabazi du Gasteizen abuztuaren 4tik 9ra egingo diren Andre Maria Zuriaren jaietarako kartelaren lehiaketa.

 

 

 

Orotara, 51 egilek 55 lan aurkeztu zituzten lehiaketara, eta Arabako diseinu grafikoaren alorreko profesionalek osatutako epaimahaiak hauek hautatu zituen lehen fasean:

7 zk. Lema: GIROZ BETETA

12 zk. Lema: AIRE

37 zk. Lema: POPURRI

53 zk. Lema: SÍMBOLOS DE IDENTIDAD

Bigarren fasean, finalisten artetik “Giroz beteta” lema duena jo da irabazletzat, botoen % 40 lortu baitu. Gainerakoen artean botoen % 20 lortu dute bakoitzak.

Hauek osatu dute bigarren faseko epaimahaia: Kultura Zerbitzuko eta Komunikazio Bulegoko teknikari bana, eta Gasteizko Arte eta Diseinuko goi mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola, eta Ekialdea BHI (Arte Batxilergoa). Ikastetxeek partaidetza-prozesu baten bidez eman dute botoa.

2019ko Andre Mari Zuriaren Jaietako kartelak 1.500 euroko saria jasoko du. Egilea, Ángel Blanco Egoskozabal, Errenteriako da, eta 51 urte ditu; Arte Aplikatuetan graduatua da, Publizitate Marrazketaren espezialitatean. Gainerako finalistek 250 euro jasoko dute.

Hauek dira: “Aire”,  Rubén Alejandro Lucas García (Murtzia);

 

 

“Popurrí”  Alejandro Echeita Benguria (Gasteiz), eta

 

“Símbolos de identidad”, Vicent Ramón Pascual Giner  (Bocairent, Valentzia).

 

 

 

 

Artisten % 56 Gasteizen edo Araban bizi dira; % 8, Euskal Autonomia Erkidegoan, eta % 36, beste probintzia batzuetan. Kartelen % 49 emakumeek aurkeztu dituzte, eta % 51, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, 30 urtetik beherako egileena izan da lanen % 47; gazteenek 9 urte dute, eta zaharrenak, 80.

Aurkeztutako kartelen erakusketa Ibaiondo, Iparralde eta Judimendiko gizarte etxeetan izango da, uztailaren 5etik 23ra bitartean.

Share