Prentsa Oharren banner

185.578 pertsona, abuztuan zehar, Mendizorrotzean eta Gamarran, kopururik handiena 2012tik

Mendizorrotza eta Gamarrako udal kirol esparruetako abuztuko balantzea positiboa izan da beste behin ere, 185.578 pertsona zenbatu baitira guztira: 85.820erabilera Gamarran eta 99.758 Mendizorrotzean. Kopurua hamarkadako bigarrena da, soilik 2012koak (ordukoan 208.435 pertsona zenbatu ziren guztira) gainditua. Datu positibo hori uztailekoari gehitzen zaio: hilabete horretan 226.751 erabilera izan ziren, hilabeteko kopuru handiena 2011tik.

Maiatzaren 19an udako kanpaina hasi zenetik, 658.534 pertsonek erabili dituzte Mendizorrotzeko eta Gamarrako kirol esparruak. Irailaren 15era arteko datua zenbatzeko falta delarik ere, kopuruak gainditzen du, dagoeneko, 2017 eta 2018 urte bien batura.

Share