Prentsa Oharren banner

Erdialdean banku-bulego berriak ireki ahal izateko baimenak berraktibatu ditu Udalak

Horrelako zerbitzuek hiriko zabalguneko inguru batzuetan duela hamar urtetik hona izan duten murrizpena kendu dute

Gobernu Batzarrak Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualaren proiektua onetsi du gaur, hain zuzen ere, hirugarren sektorearentzat kalifikatutako lur-zatietan eraikitako eraikinetan eta OR-2aren aplikazio-eremuan erabilera bateragarriak arautzen dituena, banku eta bulegoen erabilera-bateragarritasunari buruzko baldintzak aldatzeko. Era horretan, beraz, horrelako zerbitzuek hiriko zabalguneko inguru batzuetan duela hamar urtetik hona izan duten murrizpena kendu dute.

Aldaketa horren helburua joan den legegintzaldian abian jarritako Erdialdeko Masterplanaren jarduera-ildoen barruan sartzen da, hiriaren erdialdean merkataritza-bizitza eta bizitza soziala berrindartu nahirik.

  1. urtean aldatu egin zen HAPO, eta horren xedea, Dato kalean banku-bulegoe ezarritako murrizpenak OR 2aren eremura –hots, Lehen Zabalgunera– hedatzea izan zen.

Orduz geroztik, banku-jarduerak kontzentratzeko prozesu garrantzitsu bat gertatu da, eta bide telematiko eta kutxazain automatikoen bitartez jendeari arreta egiteko modu berriak gehitzen badizkiogu horri, banku-bulego ugari ixtea ekarri du horrek, nagusiki hirugarren sektorearen eremu bihurtzeko arriskua desagertuz, eragotzi nahi zen moduan, baina bestetik, egun dauden bulegoak handitu zitezela edo beste berri batzuk ireki zitezela zailtzea eragin du, eta horren ondorio paraleloa hiriaren erdialdea basamortu bihurtzea izan da.

Banku-bulegoak hiri osoan baldintza berdinetan erabili zitezela baimentzeko gaur onetsitako proiektuaren izapideak 2018ko ekainaren 15ean abiarazi zituzten, eta era horretan, sektore honek izandako bilakaeraren ondorioz alferrikako bihurtu diren murrizpen horiek ezabatuta geratu dira.

 

 

Share