Prentsa Oharren banner

Errotze bidean da Belar Sounds, aire zabaleko musika-topaketen programa, kontzertuko 250 pertsona biltzen delarik batez beste

Montehermoso kulturuneak antolatu duen eguneko kontzertu-zikloaren bigarren edizioan 11 emanaldi programatu dira, eta bihar azken-hirugarrena izango da

 

Datorren larunbatean (irailak 7), 13:30ean, eta Belar Sounds kontzertu-zikloaren barruan, Iruñeko Komando Funk taldeak jendearen atsegina egingo du Falerina lorategian, azken hamarkadetako klasiko handien bertsio alai eta dantzarako prestatuak jotzean. Montehermoso kulturuneak antolatzen duen kontzertu-zikloaren bigarren edizio honetan programatu diren 11 emankizunetatik hiru geratzen dira soilik. Arrakasta handiz ari da aurtengoa; izan ere, 250 pertsona inguru joan izan da kontzertu bakoitzera batez besteko, lehen ediziokoa gaindituz.

Larunbatekoaz gain, beste bi ekitaldi geratuko dira. Irailaren 14an, baita ere 13:30ean, Bartzelonako Koko Jean & The Tonics laukoteak rhythm & blues, soul eta rock & roll erritmoei ekingo die. Azkenik, urriaren 5ean Moni Garage talde gasteiztar indartsuak emango dio azkena kalitateko musika jende orotara hurbiltzeko eta Falerina lorategia bizikidetza- eta aisialdi-leku gisa sustatzeko helburuak dituen kontzertu-zikloari.

Belar Sounds musika-topaketen programa hemengo zein estatuko panoraman sendotzen ari diren taldeen lana erakusteko asmoz sortu zen. Kontzertu horiek, gure hiriko hirigune historikoko ingurune eraberritu batean egingo dira, asteburuetako eguerdiak gozatzeko eta musika ona entzun bitartean topa egiteko”, azaldu du Kultura arduradun Estíbaliz Cantok.

Oraingoan Euskal herriko eta Nafarroako 8 taldek hartu dute parte, horietatik 3 gasteiztarrak; horiekin batera Bartzelona bi eta Madrileko beste bat aritu dira. Hamaika talde horietako zazpik badute emakumezko kideren bat, tresna-jolea izan zein kantari izan.

 

informazio +: www.montehermoso.net

Share