Prentsa Oharren banner

Urtaranen gobernuak jabeekin adostutako Salburuko eta Zabalganeko hirigintza berrantolakuntza onetsi du

Gaur onetsi du Gobernu Batzarrak Salburuko eta Zabalganeko lursail-banaketa berria gauzatzeko  behin betiko proiektua, duela hilabete Urtaranen gobernuak Salburuko eta Zabalganeko 13 sektoretako jabeekin lortutako adostasunaren ondoriozkoa. Erabaki horrek bi eremu horien hirigintza berrantolakuntza dakar, eta horrek eraikuntza biziberrituko du hiriko alderdi garrantzitsu horietan, irizpide argi batzuekin: “neurriz gaineko lur kontsumoa eragoztea, hiria barrurantz hazaraztea, hiria trinkoago eta iraungarriagoa bihurtzea, eta zerbitzu publikoen eraginkortasuna hobetzea, populazioaren masa kritikoa handituko baita. Akordioak hiri-bilbeari jarraitutasuna ematea ahalbidetuko du, hartara giza eskalako hiria eginez“, nabarmendu du Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik.

Atxikipen eta birpartzelazio behin betiko proiektua —Salburuko eta Zabalganeko birdentsifikazioaren ondorio dena— mugarria izango da Salburuko eta Zabalganeko hirigintza garapenerako, 2 milioi metro koadrotik gora desblokeatzea baitakar; 170 lursail eta 200 jabe daude inplikatuta.

Lizentziak aktibatzeaz gain, 21 Zabalguneak 4 milioi euro pasa berreskuratu ahalko ditu izapide urbanistiko horri esker, sektoreen likidazioei dagozkienak.

2016ko udan eman zitzaion hasierako onespena proiektuari. Ondoren, jakinarazpen eta alegazio prozesua etorri zen, eta onartutako alegazioak kontuan hartuz egokitu zen dokumentu konplexu hori. Azkenik, Udalak eta jabeek ontzat eman agiria, zeina Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi baitu behin betiko.

Onetsi eta argitaratutakoan, eragindako sektoreen batzarrek bildu beharko dute likidazio ekonomikoak tramitatzeko eta 13 batzarrak eremu bakarrean eta batzar bakarrean eratzeko; horrek hartuko ditu bere gain etxebizitzak egiten hasi aurretik egin behar diren urbanizazio obrak.

Birpartzelazio proiektuaren onespenarekin urratsa erabakigarria ematen da, baita, jabeek lursail berriak erregistroan inskriba ditzaten, eta, hartara, esleitutako aprobetxamenduak beren izenetan izan ditzaten.

 

Share