Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 iraila 2019 12:32

Bizikletaz zihoan 54 urteko emakume bat zaurituta geratu zen atzo Madril kalean izandako trafiko-istripu batean, gasolindegi batetik zirkulaziora sartzen ari zen furgoneta batek harrapatuta. Emakumeak lesioak izan zituen eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak beste 8 trafiko-istriputan esku hartu behar izan du, nahiz ez den zauriturik izan, eta gidatzen zihoan 46 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik, gida-baimenik gabe gidatzen zihoalako. Udaltzaingoaren patruila batek gelditzeko agindu zion, José Mardones kalean trafiko-arauen urraketa bat egin ondoren.

Udaltzainek atzo 15 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 5 jarduera egin zituzten.

Adreiluzko horma bat erori da

Atzo, 13:00ak aldera, Mariturri Bulebarrera joan ziren suhiltzaileak, itxitako lokal baten 50 m2 inguruko adreiluzko horma-zati bat lurrera erortzeko arriskuan zegoelako. Inguru hori hesiz itxi zuten, arriskuaz ohartarazteko eta pertsonak hurbildu zitezela eragozteko.  Hondamen-egoera horren ondorioz, gaur goizaldeko lehen orduan espaloi gainera erori da, beste kalterik eragin gabe. Suhiltzaileek inguru hori berrikusi dute eta egon zitezkeen arriskuak ezabatu dituzte.

Suhiltzaileen talde bat Murgiako herrira joan zen atzo, etxebizitza baten sabaian bonbilla batek eragindako suteagatik. Han hornidura elektrikoa moztu zuten eta eragindako ingurua uraz freskatu zuten.

Share