Prentsa Oharren banner

200.000 pertsonatik gora Erdi Aroko azokan

 

200.000 pertsona baino zertxobait gehiagok bisitatu dute asteburuan Gasteizko Erdi Aroko azokaren XVIII. Edizioa, hartara publiko-arrakasta berretsiz. Aurtengo berritasunek eta eguraldi onak jende ugari erakarri dute. Gasteiztar eta bisitari ugari azokan, harik eta Alde Zaharreko kaleak lepo betetzeraino, zeinetan 34 antzerki-konpainia eta 130 artista aritu izan diren.

Ostiral arratsaldean ehunka pertsona bildu zituen inaugurazioko pregoian bertan aurkeztu ziren asteburua girotuko zuten ezustekoetako batzuk. Bestiario konpainiaren dragoi ikusgarria izan da bisitariak gehien txunditu dituen berrikuntzetako bat, Desmodium konpainia frantsesaren hankaluzeekin batera. Milaka har eta heldu txunditu egin zituen gau-ikuskizun ibiltari horrek, musikaren erritmoan su-malabarismoak egiten zituzten fauno, alegiazko animalia, espiritu eta txamanen segizioak. Arrakastatsua izan zen baita “Ayalatarren eta Callejatarren leinuen arteko borroka”, Erdi aroan bi leinu horien arteko aurkakotasun itzela berpizteko aukera eman zuena.

“Erdi Aroko azoka gure erakargarri nagusienetakoa da irailean, eta aurten bereziki nabaritu dugu, bisitarien kopuruak goraka egin baitu. Gure Erdi Aroko hirigunea Gasteizen harribitxietako bat da, eta zaintzen eta sustatzen jarraitu behar dugu.”, esan du lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Maider Etxebarriak.

17.000 apaingarri erabili dira hiriua iraganera eramana ahal izateko; bereziki aipatu behar da Aiztogile eta Hedegile kaleen kasua, non orain arte soilik kale horien zati bana apaintzen zen, baina aurten oso-osorik. Gainera, aurten 260 artisautza, elikagai eta ostalaritza saltoki egon dira, bai eta antzinako lanbideen 61 lantegi ere.

17.000 elementos decorativos sirvieron para trasladar la ciudad al pasado, algo a destacar especialmente en las calles Cuchillería y Correría, donde los adornos en años anteriores llenaban únicamente un tramo y que este año se han transformado por completo. Además, esta edición se ha contado con la presencia de 260 paradas de artesanía, alimentación y restauración, así como 61 talleres de oficios antiguos.

Share