Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 urria 2019 17:00

Prentsaurrekoa. “El silencio de la ciudad blanca”

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta lehen alkateorde Maider Etxebarria

Eguna. Asteazkena, urriak 2

Ordua. 10:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea, Ortuño aretoa

———————————————

XIII Congreso de Responsabilidad Social Empresarial biltzarra inauguratzea

Parte hartzaileak. Alkateorde Felipe Garcia

Eguna. Asteazkena, urriak 2

Ordua. 10:00

Tokia. Europa jauregia

———————————————

Harrera-ekitaldia Aingeru Zaintzaile Santuen Eguna dela eta

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Herritarren Segurtasun zinegotzi Marian Gutierrez

Eguna. Asteazkena, urriak 2

Ordua. 11:00

Tokia. Udaltzaingoaren egoitza (Agirrelanda, 8)

—————————————–

Prentsaurrekoa. ‘Quitamiedos’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Egile eta zuzendari Iñaki Rikarte; aktore Jesús Barranco eta Luis Moreno; eta Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren zuzendari Marta Monfort

Eguna. Asteazkena, urriak 2

Ordua. 12:00

Tokia. Principal Antzokia

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:12

Adinekoen Zentro Soziokulturalak Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira gaur. Jai giroko ibilaldia egin dute hirian zehar, eta hainbat jarduera burutu dituzten Andre Maria Zuriaren plazan.

“Guk, pintatu…, gogotik!” da jardunaldiaren lema; aldarrikapen-mezu horren bitartez, gizartean merezi duten lekua eta aitortza eskatu nahi dute adinekoek.

“Babesa, laguntza emozionala zarete zuen familientzat, baita laguntza ekonomikoa ere. Jakintza, esperientzia, eta zuen denboraren emaileak zarete, horiek guztiak besteren eskura jarrita. Pazientzia zarete, ilusioa eta kultura…… paper garrantzitsua jokatzen duzue eta gizarteak hori ezagutu eta aitortu egin behar du, zuekiko sentikorra izan eta jarrera positiboa erakutsita”  aldarrikatu du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak, jardueren hasieran.

Jarraian, Adinekoen Zentro Soziokulturaleko irrati-antzerkiko taldeak girotu du goiza, irrati-nobela batekin, jai-pregoi gisa, zeinek plazan bildutako pertsona ugarien interesa piztu baitu, jai giroko ibilaldiaren aurretik.

Jardunaldi honetako programan badira bestelako ekintzak ere. Adinekoen zentro soziokulturaletako kideek eta batzordeek ez ezik beste hauek ere hartzen dute parte: ACCEM elkarteak bakardadearen inguruko erakusketa batekin Andre Maria Zuriaren plazan, Berman heziketa zentroak eta merkatarien Gasteiz On elkarteak (azken honek hiriko dendetara bisita gidatuak antolatu ditu gaur eta biharko).


Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:49

Udaltzaingoaren Agenteek atzo goizean 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, indarkeriaz lapurtu, agintaritza-agenteen aurkako erresistentzia larria agertu eta atentatua egin izanaren delitu banaren ustezko egilea delakoan.

Gertaera horiek goizeko 08:30ak baino minutu batzuk lehenago izan ziren, Pintore kaleko denda batean banaketan ari zen kamioi batean lapurtzen saiatzen ari zela harrapatu ondoren. Establezimenduko langileetako batek ibilgailuaren arduraduna eta lokalekoa ohartarazi zituen. Lehenak kamioira igotzea lortu zuen, baina ustezko lapurrak ukabilkada bat eman zion eta ihesi joan zen. Azkenean, zenbait gizonezkok harrapatu egin zuten, eta atxikita eduki zuten patruila iritsi arte, nahiz eta erresistentzia larria agertu zion patruilari, eta are eraso ere egin zion udaltzainetako bati, eta arrazoi horregatik atxilotu egin zuten.

Gida-baimenik gabe gidatzen

Udaltzaingoa izapidetzen ari den argiketa batean 36 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira, gida-baimenik gabe gidatzeagatik bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egin ote duen jakiteko.

Arratsaldeko 16:30ak aldera, Argiketa talde bat Praga Hiribidera joan zen Ertzaintzak eskatuta, IAT eta asegurua iraungita zeuzkan gidari bat topatu zutelako. Gainera, ez zeukan gida-baimenik. Horregatik guztiagatik, administrazio mailako salaketa-buletin egokiak idatzi zituzten eta Guardiako Epaitegian izapideak abiarazi zituzten gida-baimenik gabe gidatzeagatik.

Trafiko-istripuak

Azkeneko orduetan hamaika trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan sei pertsona zauritu dira.

Atzo goizeko lehen orduan, Elorriagako Atea kalean, istripu bat gertatu zen bizikleta baten eta furgoneta baten artean, eta furgonetako gidaria ihesi joan zen. Bizikletan zihoan 19 urteko mutil gaztea zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

28 eta 40 urteko bi emakume zaurituta geratu ziren 10:00etan, herri barruko autobus baten barrualdean bidaiatzen ari zirela. Antza denez, trafikoaren ondorioz gidariak galga sakatu zuen, eta bi emakumeak lurrera erori eta zenbait lesio izan zituzten. Bertara joandako larrialdi-zerbitzuek bi emakumeak artatu eta Txagorritxu Ospitalera eraman zituzten.

Arratsaldean istripu bat gertatu zen Nieves Cano kalean bi bizikleten artean. Bizikletan zihoan 20 urteko neska gazte bat zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Minutu batzuk geroago, 70 urteko emakume bat zauritu zen, Eharin bizikleta batek harrapatuta. Oinez zihoan emakume hori toki horretan bertan artatu zuten osasun-langileek, baina gero Santiago Ospitalera eraman zuten.

Nafarroako Errege-Erreginen kaleko espaloitik patinetez zihoan 8 urteko mutiko bat patinete gainetik erori eta zauritu egin zen, eta hori dela eta, Txagorritxu Ospitalera eraman zuen anbulantzia batek.

Azkeneko 24 orduetan 28 salaketa erregistratu dituzte Polizia Judizialean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:59

Modulu horietako asko kirol instalazioen inguruetan jarriko dira.

“Herritarrek eta taldeek Herritarren Postontziaren, 010 telefonoaren edo “Alkateak entzuten dizu” plataformaren antzekoen bidez egiten dizkiguten eskariei ere erantzuten diegu” adierazi du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

Gasteizko udalak 50.000 euro inbertituko ditu datozen hilabeteetan 565 bizikleta-aparkaleku jartzeko hiriko auzoetan banatuta. Amaia Barredok zuzentzen duen Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila modulu horiek zein gunetan jarriko diren zehazten ari da, baina jartzeko plana oso aurreratuta dago. Aparkaleku bakoitza bi plazatakoa izango da. “Orotara, 1.130 leku izango dira. Horietako asko (ehuneko 20a) udalerriko kirol ekipamendu ugarien inguruetan jarriko dira, Kirol Zerbitzuak hala eskatuta. Gainerakoekin taldeek eta banakoek egindako eskariei erantzungo diegu. Herritarrak udalarekin harremanetan jarri dira horiek eskatzeko, bilera, Herritarren Postontzia, 010 telefonoa edo “Alkateak entzuten dizu” bezalako parte-hartze moduen bitartez” azaldu du Amaia Barredo zinegotziak.

Horrenbestez, Urtaranen gobernuak sendotu egiten du bizikletentzako aparkalekuen sarea, zein funtsezko estrategia baita bizikleten mugikortasuna indartzeko. “Aparkaleku berri hauekin 10.000 plazatik gora izango dugu hirian, VGBiziz aparkaleku seguruen sarekoekin kontatu gabe” zehaztu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zorroaren titularrak. “Bizikleta gero eta gehiago erabiltzen da hirian. Gasteiz hiribideko bizikleta-kontagailuaren kontaketa 4.milioitik gorakoa da 2015eko azaroan jarri zenetik. Beraz, errealitate horri erantzun behar dioguz” azpimarratu du Amaia Barredok.

Kontratua sinatu bezain laster ekingo zaio bizikleta-aparkalekuen 565 moduluak jartzeari. Urtea amaitu aurretik lanak amaituta izatea espero du udalak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:00

17:30ean hasiko da Udalak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen hau.

Etxebizitzari buruzko topaketa izango da ostegunean, urriak 3, Landatxoko gizarte-etxean, eta Gasteizko gazteek, erakundeetako teknikariek eta politikariek hartuko dute parte. Udalak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako topaketa hau 17:30ean hasiko da

Etxebizitzaren Euskal Behatokiko azken datuen arabera, batez besteko alokairua 1070,1 eurokoa da udalerrian. Ekitaldiak Hiruburu dinamika jarraituko du, hots, hiru protagonista –gazteak, kargu politikoak eta teknikariak– mahai baten inguruan elkartuko dira gai bat jorratzeko. Kasu honetan “gazteak eta etxebizitza” gaia izango da abiapuntua, etxebizitza berriak ezagutzeko eta etxebizitza-eredu berriak aztertzeko beharra dela eta: alokairu soziala, pisu solidarioak, co-housing-a edo belaunaldien arteko etxebizitzak, besteak beste.

Topaketan parte hartu nahi duten gazteek www.egk.eus helbidean edo 688737092 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena, doan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:54

 

200.000 pertsona baino zertxobait gehiagok bisitatu dute asteburuan Gasteizko Erdi Aroko azokaren XVIII. Edizioa, hartara publiko-arrakasta berretsiz. Aurtengo berritasunek eta eguraldi onak jende ugari erakarri dute. Gasteiztar eta bisitari ugari azokan, harik eta Alde Zaharreko kaleak lepo betetzeraino, zeinetan 34 antzerki-konpainia eta 130 artista aritu izan diren.

Ostiral arratsaldean ehunka pertsona bildu zituen inaugurazioko pregoian bertan aurkeztu ziren asteburua girotuko zuten ezustekoetako batzuk. Bestiario konpainiaren dragoi ikusgarria izan da bisitariak gehien txunditu dituen berrikuntzetako bat, Desmodium konpainia frantsesaren hankaluzeekin batera. Milaka har eta heldu txunditu egin zituen gau-ikuskizun ibiltari horrek, musikaren erritmoan su-malabarismoak egiten zituzten fauno, alegiazko animalia, espiritu eta txamanen segizioak. Arrakastatsua izan zen baita “Ayalatarren eta Callejatarren leinuen arteko borroka”, Erdi aroan bi leinu horien arteko aurkakotasun itzela berpizteko aukera eman zuena.

“Erdi Aroko azoka gure erakargarri nagusienetakoa da irailean, eta aurten bereziki nabaritu dugu, bisitarien kopuruak goraka egin baitu. Gure Erdi Aroko hirigunea Gasteizen harribitxietako bat da, eta zaintzen eta sustatzen jarraitu behar dugu.”, esan du lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Maider Etxebarriak.

17.000 apaingarri erabili dira hiriua iraganera eramana ahal izateko; bereziki aipatu behar da Aiztogile eta Hedegile kaleen kasua, non orain arte soilik kale horien zati bana apaintzen zen, baina aurten oso-osorik. Gainera, aurten 260 artisautza, elikagai eta ostalaritza saltoki egon dira, bai eta antzinako lanbideen 61 lantegi ere.

17.000 elementos decorativos sirvieron para trasladar la ciudad al pasado, algo a destacar especialmente en las calles Cuchillería y Correría, donde los adornos en años anteriores llenaban únicamente un tramo y que este año se han transformado por completo. Además, esta edición se ha contado con la presencia de 260 paradas de artesanía, alimentación y restauración, así como 61 talleres de oficios antiguos.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   07:35

Afrikako Garapen Bankuaren ordezkaritza bat bisitan etorri da Gasteizera, bertako iraunkortasun estrategia aztertu eta jardunbide egokiak ikastera. Udal taldeetako ordezkariek egin diete harrera udaletxean, lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Maider Etxebarria eta bigarren alkateorde eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregi buru zituztela.

Aditu taldea udaleko zenbait arduradun teknikorekin bilduko da egunean zehar, hainbat alderdi aztertzeko: hiri-plangintza eta mugikortasun iraunkorra, hiri-hondakinen bilketa eta tratamendua, uraren arazketa, eta gizarte etxeen sarea. Afrikako Garapen Bankuak interes handia zuen Arabako hiriburua ezagutzeko Etiopian Munduko Hiriburu Berde izendatu ondoren.

Erdi Aroko hirigunea ere bisitatuko du taldeak, eta arratsaldean Gasteizko natur ingurunean ibiliko dira, bizikleta elektrikoz. Salburuko hezegunea eta Alegria eta Zadorra ibaiak ezagutuko dituzte, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko Sentsibilizazio Arloko buru lagun dutelarik.

Lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Maider Etxebarriak nabarmendu duenez, “Gasteizentzat harrotzeko motiboa da Afrikako Garapen Bankuan ere gure hiri-eredu berdeaz entzutea“; orobat, horrelako bisiten garrantzia azpimarratu du, “toki mailan zein maila globalean lortu nahi dugun hiri jasangarritasunari buruzko esperientziak eta ideiak trukatzeko“.

Bigarren alkateorde eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik, berriz, Gasteizko eredua —iraunkortasun hirukoitzean (ingurumena, gizarte eta ekonomia) oinarritua— ezagutzeko interesa eskertu dio ordezkaritzari. “Gure estrategia arrakastatsuak gako izan dira Global Green City izendatzeko: Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Plana, hirigintza-plangintza, espazio degradatuak berreskuratzea, Eraztun Berdea sortzea, ekonomiaren alorreko neurriak, industriaren eraldaketa, eta ezberdintasunen kontrako borroka”, nabarmendu du.

Basquetrade sozietate publikoak antolatu du bisita; Eusko Jaurlaritzako sozietate publiko hori SPRIko nazioarteko zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko Nazioartekotze Zuzendaritza elkartu ondoren sortu zen.

Share