Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 urria 2019 20:57

Oihaneder Euskararen Etxeak bosgarren urteurrena ospatu du gaur arratsaldean, Montehermoso jauregian egindako ekitaldi batean.

Alkate Gorka Urtaran, lehen alkateorde Maider Etxebarria, beste udal ordezkari batzuk zein hiriko kulturarekin, gizartearekin eta erakundeekin lotutako ordezkariak izan dira ekitaldian, zeinean euskarazko aisialdia eta kultura sustatu nahi dituen proiektu horrek egindako lana goraipatu baita.

Oihaneder Euskararen Etxea 2014ko urriaren 15ean inauguratu zen. Geroztik, 300 jardueratik gora antolatu ditu, eta 30.000 pertsona inguru hurbildu dira Montehermoso jauregira programazioaz gozatzera.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. Aitzina Folk Jaialdi Solidarioa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; Kultura diputatu Ana del Val; Aitzina Folk Jaialdiko zuzendari Patxi Villén; Xabier Zeberio, biolin-jotzailea; eta Kepa Ortiz de Urbina, musikaria eta Laboral Kutxako ordezkaria, jaialdiko babesleetako bat

Eguna. Astelehena, urriak 28

Ordua. 11:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:55

Kide Ugariko Familien IX. Biltzarra inauguratzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Larunbata, urriak 26

Ordua. 10:30

Tokia. Europa Jauregia, Frai Francisco de Vitoria aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, urriak 25

  • Alkateorde Felipe Garciak Exponovias Azoka bisitatuko du 17:00etan, Europa Jauregian.
  • Alkateorde Ana Oregi Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldian izango da 18:00etan.
  • Gizarte Politiken zinegotzi Jon Armentia ATECE elkartearen “Cumplimos 25 años: Abriendo camino al DCA” jardunaldian izango da 18:30ean, Goiuri jauregian.
  • Alkate Gorka Urtaranek, alkateorde Maider Etxebarriak eta Euskara zinegotzi Iñaki Gurtubaik parte hartuko dute Oihaneder Euskararen Etxearen V. urteurrena ospatzeko ekitaldian 19:00etan, Montehermoso Kulturunean.

 

Larunbata, urriak 26

  • Alkate Gorka Urtaranek parte hartuko du Hirukide elkarteak antolatzen duen Kide Ugariko Familien Biltzarrean 10:15ean, Europa jauregian.
  • Herritarren Partaidetzaren zinegotzi Borja Rodriguez ATECEk antolatzen duen Garuneko Lesioaren adierazpenaren irakurketan izango da 12:00etan Loma Jeneralaren plazan.
  • Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Miren Fernandez de Landa Anorexia eta Bulimiaren aurkako Elkarteak antolatu duen ibiltoki solidarioan izango da 19:00etan, Centro Gallegon.

 

Igandea, urriak 27

  • Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketako finala ikusten izango da 12:00etan, Iradier Arenan.
Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:32

Udaltzaingoa 52 urteko gizonezko bat ikertzen ari da bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egin ote duen jakiteko, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik.

Gertaera horiek atzo arratsaldeko lehen orduan gertatu ziren, eta une horretan, Izarbenta Kaletik auto bat gurpila zulatuarekin zihoala ikusi zuten. Patruila batek Jacinto Benavente kalean geldiarazi zuen, eta gidariarekin hizketan hasi zirenean, edari alkoholdunen eraginpean zegoelako zantzu nabarmenak igarri zizkioten. Alkoholemia-proban legez baimendutakoa baino bost aldiz tasa handiagoa eman zuen, eta beraz, izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegian.

51 urteko beste gizonezko bat ere ikertzen ari dira edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Trafiko-arau bat urratu ondoren, udaltzainek edanda zegoelako zantzu nabarmenak ikusi zizkioten, gero eginarazi zizkioten probek egiaztatu zuten moduan. Izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegira bidera zezaten.

Bost pertsona zauritu dira

Bost pertsona zauritu ziren atzo Udaltzaingoak esku hartu duen 17 trafiko-istripuetatik 4tan.

Bizikletaz zihoan 13 urteko neska gazte bat zaurituta geratu zen Zumabide eta Etxalde kaleen arteko elkargunean bi bizikleten artean izandako istripuan. Osasun-langileen talde batek artatu zuen, eta gero Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Motoz zihoan 40 urteko gizonezko bat ere zaurituta geratu zen, auto batek harrapatu ondoren, Nazio Batuen eta Sofia Erreginaren hiribideak elkartzen diren biribilgunean lehentasunez gidatzen zihoala. Anbulantzia batek artatu zuen, baina ez zen beharrezkoa izan osasun-zentro batera eramatea.

Gidatzen zihoan 52 urteko emakume bat zaurituta geratu zen Iruñea eta Antonio Machado kaleen arteko bidegurutzean bi autoren arteko talkaren ondorioz izandako istripuan. Anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen.

Gidatzen zihoan 42 urteko gizonezko bat eta bidaiari gisa zihoan 9 urteko mutil adingabe bat zaurituta geratu ziren, Forondako Atea eta Luis Olariaga kaleak elkartzen diren tokian beste auto bat urraduraz jo ondoren. Osasun-langileen talde batek artatu zituen, eta gero Txagorritxu Ospitalera eraman zituen.

Udaltzaingoak 18 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 18 jarduera egin zituen.

Abiadura kontrolatzeko kanpaina

Udaltzaingoak urriaren 28tik azaroaren 3ra trafiko-kanpaina berezi bat egingo du hiri barruko kaleetan abiadura kontrolatzeko helburuz, Bide Segurtasun eta Mugikortasun Iraunkorreko 2018-2023 Udal Plan Estrategikoaren testuinguruan.

Bide-segurtasuna bermatu eta ezbeharren kopurua murrizteko xedez, datorren astean abiadura-kontrolak egingo dira hiriko kaleetan, eta 115 kilometro ordutik gorako abiaduran doazen gidari guztiak epailearen esku jarriko dituzte.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:00

Udalak ia 1.000 metro karratuko azaleran jardungo du guztira, Frantzia eta Santiago kaleetako zatiak barne

 

 

 

 

 Proyectu-dossierra

Gasteizko Udalak Ospitale plaza —Guardien plaza izenez ere ezaguna— eraldatuko du, irisgarriagoa eta modernoagoa izan dadin. Gobernu Batzarrak Balgorza enpresari esleitu dio kontratua, 362.034,58 euroan, BEZa barne. Urtaranen gobernuak bultzatutako esku-hartzea “Vitoria-Gasteiz Hobetuz” izeneko partaidetza-prozesuaren fruitua izan da, eta aipatu plaza modernizatzea eta hobetzea ekarriko du. Udalak plazaren 650 metro karratuko azaleran jardungo du, baita Frantzia kaleko 120 metro karratutan eta Santiago kaleko 200 metro karratutan ere. Lanak gauzatzeko epea lau hilabetekoa da.

“Esana genuen, ahalegin handia egingo genuela Gasteizko auzoak hobetzeko”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak. Proiektuak hainbat helburu ditu: espazio horren erakargarritasuna eta estetika hobetzea, zoladura eta hiri-altzariak aldatuz; espazioa berrantolatzea, oinezkoentzat irisgarriagoa izan dadin, eta egoera txarrean dauden sareak eta azpiegiturak –argiztapena, saneamendua, hornikuntza eta drainatzea– berritzea. Ezkutatuta egotetik alboko kaleen maila berean egotera igaroko da, eta hala, jendea elkartzeko eta denbora pasatzeko gune atsegin bihurtuko.

Izan ere, plaza berriak 90º-ko plaza zirkularra osatuko du. Kurba horren erdia Frantzia kalearen mailan egongo da. Santiago kaletik hurbil dagoen inguruan, berriz, plaza eta kalearen arteko garaiera aldeari irtenbidea emateko eskailerak jarriko dira. Gainera, plazaren muga gisa 14 eta 17 metroko bi banku luze jarriko dira, bertaratzen direnek atseden hartzeko. Gaur egun Ospitale plaza Frantzia eta Santiago kaleetatik bereizteko dauden hormak kendu egingo dira.

Udalak plazako lurra goitik behera aldatzeko helburua ere badu. Jarriko den zoladurak granitozko lauza horiak izango ditu erdigunean. Eraikinen eta plazaren artean, granitozko lauza grisak ipiniko dira. Estetika aldetik, Andre Maria Zuriaren plaza, Santa Barbara plaza eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren ingurua ekarriko ditu gogora. Errege ateak etorkizunean izango duen itxura ere horien antzekoa izango da.

Urtaranen gobernuak espazio publikoan sustatu dituen beste esku-hartze batzuetan bezala, eraberritze-lanak argiztapena aldatzeko ere aprobetxatuko dira. Ildo horretan, argiztapen-puntu bakarra jarriko da, led lanparak txertatuta izango dituzten sei proiektatzailerekin. AMVISAk, berriz, drainatzea eta saneamendua berritzeko beharrezkoa lanak egingo ditu.

Espazio Publikoaren Zerbitzuak zuhaitzak landatzeko asmo ere badu –Celtis Australis motakoak–, eta lekuz aldatuko du iturri apaingarria. Iturria zaharberritu ere egingo da. Zuhaitzek 10 metroko altuera hartuko dute gutxi gorabehera, eta plazaren inguruan jarriko direnez, trafikoa eta egoteko lekua bereizteko balioko dute, itzala emateaz gain. Fatxadetatik nahikoa urrun jarriko dira, etxeei enbarazu ez egiteko.

Santiago kalean plaza ukitzen duen espaloia berrituko da, eta, horrez gain, Vitoria-Gasteiz modeloko sei-aparkaleku jartzea erabaki da, hondakinen kontainerren alboan. Frantzia kalean, plaza ukitzen duen espaloia berritzea da asmoa.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:57

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du gaur goizean Montehermoso kulturuneko Mediatekaren erabiltzaile partikular batek zerbitzu horri eginiko funts bibliografikoen dohaintza. Guztira, argazkigintzarekin zerikusia duten 134 liburu eta agiri dira, eta horien balioa 3.200 eurokoa.

70.eko hamarkadako argitalpenetatik hasi eta gaur egun artekoak daude, tartean prentsa-argazkilaritza, argazkigintza historikoa eta argazkigintza artistikoko bildumak, eta baita zenbait gairi buruzko saiakerak ere: paisaia, fotomuntaketa eta erretratuari buruzkoak, besteak beste.

Orain, Montehermosoko Mediateka-Dokumentazio zentroan dohaintzan emandako funtsak katalogatu, zaindu eta jendearen eskura jartzeari ekingo dio, hartara osatu egingo dutelarik bertan arte garaikidearen, zinemaren, bideogintzaren eta argazkigintzaren gaietan lehendik ere baduten agiri-funts aberatsa.

 

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:55

Gasteizko Udaleko A1 eta A2 taldeetarako sustapen eta enplegu-eskaintza deialdiko lanpostuen kopurua handitzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak; erdi eta goi mailako teknikarien lanpostuak dira.  Hasiera batean 132 lanpostu eskaini ziren, eta orain beste 42 gehitu zaizkie; beraz, orotara 174 lanpostu barne hartuko ditu deialdiak.

Bi arrazoi dela medio handitu ahal izan da deialdia: batetik, udal plantillan sortu diren lanpostu hutsak, prozesua 2017aren bukaeran hasi zenetik izan diren erretiroen ondorioz; bestetik, aldi baterako kontratu-programak sendotzeko prozesua, horiek egiturazkoak bihurtu baitira.

LEParen barruan sartu berri diren 42 lanpostuen artean gizarte lanarekin lotutako 11 lanpostu daude, Psikologiako goi mailako teknikarien 6 lanpostu, Administrazio Orokorreko goi mailako 5 teknikari, 4 arkitekto, jarduera soziokulturaletako erdi mailako 4 teknikari, baita beste alor batzuetakoak ere: ingeniaritza, hizkuntza-normalizazioa, kirol koordinazioa eta aukeren berdintasuna, besteak beste.

Enplegu-eskaintza publikoa osatzen duten txandei dagokienez, honela banatzen dira 42 lanpostuak, Enpresa Batzordearekin adostutakoaren arabera: bi barne-sustapenekoak dira, beste bi desgaitasuna duten pertsonen txandakoak, eta gainerakoa 38ak eskaintza irekikoak.

“Handitze honek funtsezko abantaila du: administrazioaren eraginkortasuna. Prozesu bakarrean ia heren batean handitu ahal izan dugu hasieran egindako eskaintza, 42 lanpostu horietarako LEP berezirik deitu gabe. Denbora eta dirua aurrezten ditugu, baita horrelako enplegu-eskaintza publikoa antolatzeak eskatzen duen ahalegin logistikoa ere. Hartara, aurrera egingo dugu agintaldi honen bukaerarako aldibatekotasun-tasa digitu bakarrera jaisteko helburua lortzeko bidean“, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Dagoeneko amaitu dira erdi eta goi mailako teknikarientzako LEPari dagozkion azterketak, eta orain merezimenduak balioesteko fasea egiten ari da; oinarrien arabera, bada lanpostuen eskaintza handitzerik, eskaintzen diren lanpostu berriak hasieran eskainitakoen berdinak badira. Gainera, eskaintzari gehitutako 42 lanpostu horiek funtzio publikoko berritze-tasen alorrean ezarritakoa betetzen dute.

 

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:41

 

  • Atarian, suhiltzaileen etxean, Jundizko enpresa-zentroan, eta Olarizuko eta Abetxukuko baratzeetan paratuko dira

Gasteizko Udalak bost eguzki-instalazio fotovoltaiko ipiniko ditu. Urtaranen gobernuak sustatzen duen ekimen honen aurrekontua 153.690 eurokoa da guztira, BEZa barne, eta horren kontratua ‘Energía, innovación y desarrollo fotovoltaico’ eta ‘Zuia ingeniería’ enpresei esleitu izan zaie gaur, 95.299,92 euroko azken prezioan (lau multzo ziren). Proiektuak Udalaren bost eraikinetan energia garbi eta doakoaren autokontsumoa sustatzeko balioko du. Zehazki, panelak Salburuko Hezeguneak Interpretatzeko Zentroan (Ataria), suhiltzaileen Agirrelandako eraikinean, Jundizko Udal Enpresa Zentroan, Olarizuko baratzeetan eta Abetxukuko baratzeetan instalatuko dira. “Aurreikuspenen arabera, eraikin horiek kontsumitzen duten energiaren % 20-30 inguru sortzea espero dugu. Horietako batzuk tamaina handikoak direnez gero, energia-fakturan eragina ere izango du”, esan du gaur goizean Gorka Urtaranek.

Enpresa esleipendunak instalazioak hornitu, instalatu, legeztatu eta lanean jartzeaz arduratu behar dira. Eguzki-plaka guztiak eraikinetako estalkietan jarriko dira, Atarian izan ezik; han, eraikinaren ondoko lursail batean jarriko dira. Lanak gauzatzeko epea 3 hilabetekoa izango da, kontratua sinatzen denetik.

Hornitutako elementu guztiek hiru hilabeterako fabrikazio, instalazio eta diseinu bermeak izan beharko dituzte. Modulu fotovoltaikoek, berriz, 10 urteko bermea izango dute. Inbertsoreek eta eusteko egiturak, azkenik, gutxienez bost urteko bermea. Orobat, bi urtez sistema mantentzeaz arduratu beharko du esleipendunak. instalazio fotovoltaikoak monitorizazio-sistema telematikoa izan beharko du, udal zerbitzu teknikoek hainbat alderdiri buruzko informazioa eskuratu dezaten: tentsioa, intentsitatea, egunean sortutako energia kopurua eta guztira kontsumitutako energia kopurua.

Udala trantsizio energetikoaren alorrean gidatzen ari den estrategiaren barruko proiektua da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:39

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi du Urarteko (Abetxuku) aisialdiko hiri-baratzeetako lursailak baliatzeko baimena emateko deialdi publikoa.

“Natura hirian bertakotzeko oinarrizko elementu dira hiri-baratzeak, baita pixkanaka autoekoizpen-estrategiak eta iraunkortasunaren inguruko sentsibilizazioa garatzen joateko ere. Mota horretako ekimenei esker da posible neurri handi batean gure gizartean oinarrizko kontzeptuak zabaltzea, besteak beste, elikadura-burujabetza, tokiko produktuak, elikadura osasungarria eta osasunerako hezkuntza“, Gorka Urtaran alkateak azpimarratu duenez.

Ekimen horien artean leku nabarmena hartzen dute Abetxukuko aisialdiko hiri-baratzeek, zeinek partikularrek aldi batez baliatzeko 225 lursail biltzen baitituzte.

Urarteko baratzeak baratzezaintza ekologikoa garatzeko ekipamendua dira, eta Eraztun Berdeko Zadorrako parkean daude, Abetxukun.

Espazio honek 60.000 m2 hartzen ditu, eta honela banatzen da: 75 m2-ko banakako lursail, baratzezaintza ekologikoa irakasteko 600 m2-ko baratze kolektibo bat, talde edo kolektiboei zuzendutako 600 m2-ko beste gune bat (lursailetan banatua), dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako 4 laborantza-mahai, ureztatzeko uraskak espazioan zehar sakabanatuta, eta mahai eta aulkiz hornitutako atsedenlekuak. Horiez gain, zerbitzuetarako bi eraikin ditu, non produktu eta lanabesen biltegia, armairuak eta aldagelak, ikasgela-lantegia eta informazio bulegoa kokatzen baitira.

Ekipamenduaren xedea hiriko pertsonei zein irabazi asmorik gabeko kolektibo eta elkarteei hiri-baratzezaintza ekologikoa praktikatu ahal izateko leku bat eskaintzea da. Baratzeetan hezkuntza-jarduera eta -programak garatzen dira, pertsona eta kolektibo sorta zabal bati zuzenduak.

Gaur egun, taldeentzako lursailetan talde hauek ari dira proiektuak garatzen: Abetxukuko Uribe-Nogales auzokideen elkartea, Xilema Fundazioa, Abegia, BioAlai, Abetxukuko Ekimen Etxea elkartea, Egibideko zereginen ikaskuntzarako gela, CEAR eta Down Araba Isabel Orbe elkartea.

 

Share

Aurrekoak »