Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 urria 2019 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Congreso SUMAS sobre Gestión de Recursos Humanos en la Administración Pública’ biltzarra aurkeztea

Parte hartzaileak. Giza Baliabideen zinegotzi Iñaki Gurtubai; eta Giza Baliabideen Saileko zuzendari Feliciano Pérez

Eguna. Asteartea, urriak 8

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————–

Berdintasunerako Foroa  aurkeztea

Parte Hartzaileak. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida; Emakundeko idazkari nagusi Zuriñe Elordi; eta Berdintasun zinegotzi Miren Fernández de Landa

Eguna: Asteartea, urriak 8

Ordua: 11:00

Tokia: Posta Kalea, Santa Barbara plazaren ondoan

—————————————

Prentsaurrekoa. ‘Granma. Metales de Cuba’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Stefan Kaegi, zuzendaria; Ricardo Sarmiento, dramaturgia laguntzailea; eta Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren zuzendari Marta Monfort

Eguna. Asteartea, urriak 8

Ordua. 11:00

Tokia. Principan Antzokia

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:48

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Georgiak Espainiar estatuan duen  enbaxadore Ilia Giorgadze hartu du arratsaldeko lehen orduan, Euskadin bisitan baitago. Enbaxadoreak hiria ezagutzeko interes handia zuen, Georgiatik etorritako ehunka pertsona bizi baitira bertan duela urte batzuetatik, zehazki, 459 pertsona, Erroldaren arabera. Aipatzekoa da Georgiako Kutaisi hiriarekin senidetuta dagoela Gasteiz.

Orobat, enbaxadako aholkulari politiko Teimuraz Basilaia eta Segurtasun agregatu Shalva Shubladze zeuden gaur udaletxea bisitatu duen georgiarren taldean.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:42

Bere bikotekidea labana batez zauritu ondoren larunbatean Udaltzaingoak atxilotutako 39 urteko gizonezkoa epailearen esku geratu da gaur goizean.

Gertaera horiek arratsalde erdialdera izan ziren. Koordinazio Zentralak eskatu zuen patruila bat Errege-Erregina Katolikoen kaleko etxebizitza batera joan zedila, emakume bat labanaz sastakatu zutelako. Udaltzainek kalean topatu zuten biktima, aurpegia eta lepoaldea odolduta zeuzkala. Etxebizitzatik ihes egitea lortu zuen, bere senarrak labana batez buruan ebaki bat egin ondoren. Gizona etxebizitza barruan giltzapetu zen, 2 urteko bien semearekin. Egoera hori ikusirik, udaltzainak indarrez sartu ziren bebarrura eta bikotea bizi zen solairuraino igo ziren.

Bikotearen etxebizitzako atearen aurrean zeudela, ustezko erasotzailearekin elkarrizketa bat izaten ahalegindu ziren. Hasieran bazirudien patruilei kasu egiten hasiko zela, baina azkenean etxebizitza barruan giltzapetzea erabaki zuen. Egoera horren aurrean, Udaltzaingoak Ertzaintzaren berehalako erantzuteko patruila baten, anbulantzia baten eta suhiltzaileen laguntza eskatu zuen.

Osasun-zerbitzuek biktima ospitalera zeramaten bitartean, Ertzaintzaren agenteek etxebizitza barruan sartzea lortu zuten, ustezko erasotzailea menderatu zuten –Udaltzaingoak hartu zuen hura zaintzeko ardura– eta haur txikia erreskatatu zuten. Udaltzainek labana aurkitu zuten eta etxebizitzaren miaketa zehatzago bat egin zuten.

Istripuak

Joan den ostiralaz geroztik Udaltzaingoak 37 trafiko-istripu erregistratu ditu, eta horietan 7 pertsona zauritu dira.

Bizikletaz zihoan 42 urteko gizonezko bat zaurituta geratu zen ostiralean, Mediterraneoaren hiribideko bidegorrian auto batek harrapatu ondoren. Talka horren ondorioz, lurrera erori zen eta zenbait lesio izan zituen; bertara joandako larrialdi-zerbitzuek artatu zuten, baina ez zen beharrezkoa izan ospitale batera eramatea.

Egun horretan, halaber, istripu bat gertatu zen Nafarroako Errege-Erreginak kalean auto baten eta motozikleta baten arteko talkaren ondorioz. Motoz zihoan 29 urteko gizonezkoa zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek artatu eta, gero, Santiago Ospitalera eraman zuen.

Handik pixka batera, beste istripu bat gertatu zen Abendaño eta Adriano VI. kaleen arteko bidegurutzean, bizikletaz zihoan 39 urteko gizonezko batek bere bizikletaren kontrola galdu eta lurrera erori ondoren. Bertara joandako larrialdi-zerbitzuek artatu eta, gero, Santiago Ospitalera eraman zuten.

41 urteko emakume bat zauritu zen ostiralean, bere autoan Arriagako Atea kaletik zihoala, beste bi ibilgailurekin izandako istripu anizkoitz batean nahastuta. Anbulantzia batek eraman zuen Txagorritxu Ospitalera.

Bizikletaz zihoan 15 urteko mutil gazte bat ere zauritu zen, El Prado kaleko espaloitik bizikletan zihoala kontrola galdu eta lurrera erori ondoren. Osasun-langileen talde batek artatu eta Santiago Ospitalera eraman zuten.

Gau horretan bertan bizikletaz zihoan beste gizonezko bat ere zaurituta geratu zen, Madril kalean furgoneta batek harrapatu ondoren. Bizikletaz zihoan 22 urteko mutil gaztea Santiago Ospitalera eraman zuten. Furgonetako gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik ikertzen ari dira, edari alkoholdunen eraginpean gidatzen ari zelako.

Patinete elektriko bat tartean zela izandako istripu baten xehetasunak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Patinetez zihoan 56 urteko emakumea zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Udaltzaingoa hiru gidari ikertzen ari da: 35 urteko gizonezko bat, gida-baimenik gabe gidatzeagatik, eta beste bi, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. 42 urteko gizonezkoa Salburua Bulebarrean izandako trafiko-istripu batean nahastuta zegoen. 57 urteko bigarren auto-gidaria beste istripu batean nahastuta zegoen, Madril hiribidean bizikleta baten aurka talka egin zuelako.

Asteburuan Udaltzaingoak alkoholemiako 7 prebentzio-kontrol egin ditu, eta horietan, 140 gidari inguruk egin behar izan dituzte nahitaezko probak: 5 gidarik emaitza positiboa eman zuten, eta salaketa jarri zaie administrazio-bidetik.

Udaltzaingoak 38 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 15 jarduera egin ditu asteburuan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:27

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 15.000 euro emango dizkio banandutako gurasoen AMAPASE elkarteari, banaketa edo dibortzio fasean dauden familiei arreta egiteko programa bat garatzea xede.

“Gurasotasun positiboa” izeneko programa honen xede dira orientazioa, prebentzioa eta esku-hartzeak, haustura prozesu horien ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen, eta seme-alaben zainketa eta heziketa egoera berrira egokitu dadin.

“Gurasoen banaketak aldaketa handia dakar seme-alaben bizitzan. Familiako kide guztien beharrei erantzungo dien bizikidetza- eta harreman-testuinguru egokia sortu behar da. Horrek berekin dakar erantzukidetasuna, berdintasuna eta elkarrizketa sustatzea” adierazi du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak.

Udalaren laguntza honi esker, familiei arreta eman, gurasotasun positiboari eta doluari laguntzeko taldea sortu eta gurasotasun positiboaren VI. jardunaldia antolatu ahalko du AMAPASEk

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:45

José Uruñuela udal kontserbatorioak irudi berritua erakusten du, “sortzailea, dotorea eta profesionala”. Kultura zinegotzi eta udal kontserbatorioko lehendakari Estibaliz Cantok, kontserbatorioko zuzendari Ainhoa Arenazak eta Goi-mailako Arte eta Diseinu Eskolako ikasle ohi eta lanaren egile Ainhoa Gil diseinatzaileak aurkeztu dituzte gaurtik aurrera zentroa identifikatuko dituzten logo, kolore eta tipografia berriak.

“Harro gaude udalaren hezkuntza zentroez, eta merezi duten indarra eman nahi diegu. Estrategikoki planifikatutako kultura hiriaren bereizgarri bihurtzeko borondate irmoa dugu. Horregatik, dantza kontserbatoriotik eta antzeko erakundeetatik, irudi indartsu eta handinahia proiektatu nahi dugu“, azaldu du Estíbaliz Canto zinegotziak.

Aurtengo otsailean jarri zen harremanetan kontserbatorioko zuzendari Ainhoa Arenaza Goi-mailako Arte eta Diseinu Eskolarekin, eta azken mailako ikasle Ainhoa Gilek udal zentroaren irudi berria karrera amaierako proiektutzat hautatu zuen.

Lanaren egileak berak azaldu ditu kontserbatorioaren identitate berritua osatzen duten elementu guztien xehetasunak. Arabako konpositore, musikologo eta dantza maisu José Uruñuelaren izenaren inizialak (J+U) batu ditu logoa sortzeko. Baita abizenak duen ñ-aren tileta ere. “Bertikalean jarrita eta elkartuta, hiru osagaiek dantza irudikatzen duen sinboloa osatzen dute, arlo horretan erabiltzen diren puntadun zapatilen forma sinplifikatu eta grafikoa baita”, azaldu du Ainhoa Gil diseinatzaileak.

Koloreei dagokienez, Gilek beltza, gris eskala bat eta urre kolorea aukeratu zituen. “Denek irudikatzen dute zentroa, dantza klasikoa eta kontserbatorioa bera definitzen duten bi kontzeptu gako hartzen baitute oinarri: dotorezia eta kalitatea”, nabarmendu du.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:22

 Gasteizko alkate Gorka Urtaranek itun hirukoitz bat eskaini dio gaur oposizioari, udalbatza osoa bat datorren helburuak lortzeko. Udal politikari buruzko eztabaida orokorraren bigarren saioan, berriro luzatu du eskua adostasuna lortzeko hainbat arlotan, hala nola klima-aldaketaren kontrako borrokan, ekonomia berdean nahiz adinekoei dagozkien alderdi sozialetan.

Itunaren eta elkar ulertzearen kulturaren alde egin du Gorka Urtaranek. “Utz diezaiogun elkarri aurpegira emateari; bila dezagun elkartzen gaituena. Lan egin dezagun hiriak aurrera egitea ekarriko duen adostasuna lor genezakeen kontuetan”, azpimarratu du gaurko osoko bilkuran.

Horretarako, batera lantzea proposatu du klima-aldaketaren kontrako borrokako ekintzak, ekonomia berdea —bereziki jorratuz mugikortasun iraunkorra eta aurki sortuko den Mobility Lab-ek izan dezakeen zeregina— eta arlo soziala, adinekoen premiei erantzutea lehenetsiz. Itun hirukoitza, beraz, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, arlo sozialean, ekonomikoan eta ingurumenarenean.

“Azter ditzagun akordioetara iristeko dauden aukerak, arlo horietan behintzat.” Eta, mus-jokoarekin alderatuz, honela gehitu du: “Utz diezaiogun txikira jokatzeari; joka dezagun handira, hiri hau handi egiteko. Akordioak eta itunak lortzeko ordua da, gure hiriaren onerako.”

 

 

 

Share