Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 urria 2019 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Off Lokal’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Amaia Garrosa y Eñaut Gorbea (Zurrunka Taldea); Raul Camino (El Mono habitado); eta  Udal Antzoki Sareko koordinatzaile Marta Monfort

Eguna. Astelehena, azaroak 4

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30
  • Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopezek parte hartuko du ‘Jornada Técnica de Senderismo y Salud’ jardunaldian 9:00etan, Europa Jauregian.
  • Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez Espainiako V. Quidditch Kopan izango da 19:00etan, Konnos zentroan.
Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:30

Berrogeita hamar bat arau-hauste erregistratu ditu Udaltzaingoak, hondakin-edukiontzien erabilera kontrolatzeko Salburua auzoan bi astez egin duen lehenengo kanpainan, eta bi pertsona salatu ditu, garbiketaren ordenantza urratzeagatik.

Hamabost egunez, hondakin-edukiontzien eta bilketa pneumatikorako ontzien erabilera egokia kontrolatu du Udaltzaingoak, eta orobat zaindu du ez zekiela jaten eman animaliei kalean, eta ostalaritza-establezimenduetako terrazak higiene-, garbiketa- eta segurtasun-egoera egokian egon zitezela.

Zaintza-lan horien ondorioz, Ingurumen taldeko eta kaleko patruiletako udaltzainek 48 arau-hauste antzeman dituzte —edukiontzietatik kanpo utziko zabor-poltsak, bide publikoan utzitako tamaina handiko hondakinak eta abar—, eta Udalaren garbiketa-zerbitzuei jakinarazi, ebatz ditzaten.

Kontrol-lan horrez gain, kontzientziazio-lana ere egin du Udaltzaingoak, zona horretako herritar, bizilagun eta merkatariekin, zikinkeria eta usain txarrak sortzen dituzten gizalegearen kontrako jokabideak zuzentzeko.

Beste auzo batzuetan egingo da aurki hondakin-edukiontzien erabilera kontrolatzeko kanpaina bera. Hiri osoan barrena txandakatzea da Herritarren Segurtasunaren Sailaren asmoa.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:29

 

  • “Jasangarria eta digitala izan daiteke saltoki txikia?” galdera izango da XIV. edizioaren ardatz.
  • Pablo Foncillas, Ramón López de Lucio eta Sébastien Rouyet izango dira hizlari gailenetako batzuk.

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zinegotzi Maider Etxebarriak inauguratu du Urban Commerce jardunaldien XIV. edizioa. Tokiko merkataritzaren arloko aditu, erakunde eta eragile nagusiak bilduko dira, gaur, Europa biltzar-jauregian, arlo horretan Estatuko erreferente bihurtu den jardunaldian.

Zinegotziak nabarmendu duenez, Gasteiz “aitzindaria izan da ekonomia berde eta iraunkorrera daraman bidea urratzeko orduan, guztiz beharrezkoa baita eraldaketa hori, baita merkataritza txikian ere”.  Urban Commerce bezalako foro eta topaguneen beharra azpimarratu du Etxebarriak, beharrezkoak baitira “esperientziak trukatzeko, berrikuntza-adibideak ezagutzeko eta sinergiak sortzeko”.

Hainbat lurraldetako —hala nola Galizia, Katalunia, Aragoi, Madril eta Valentziako eta, jakina, Euskadiko— 250 bat pertsonek eman dute izena. “Jasangarria eta digitala izan daiteke saltoki txikia?” galdera izango da hitzaldi, elkarrizketa eta esperientzia-panelen ardatz.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:57

16 agente desberdinen elkarlanari esker sortu da programazioa

Euskararen Nazioarteko Egunera bitartean, hots, abenduaren 3ra bitartean gauzatuko dira proposamenak

Kartela Euskaraz, 1+1… 11

Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak koordinatuta eta Arabako Foru Aldundiaren eta 16 eragileren laguntzarekin abian jarriko den ‘Euskaraz, 1+1… 11’ programaren aurkezpena izan da gaur goizean Oihaneder Euskararen Etxean. Urteko azken hiruhileko jarduerak biltzen ditu programak, gaur bertan hasi eta abenduaren 3ra bitartean, hots, Euskararen Nazioarteko Egunera bitartean izango direnak. Hiriko hainbat lekutan egingo dira, eta helburu argia dute: herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko lan egiten jarraitzea eta euskararen erabilera bultzatzea, bizitzaren arlo guztietan. “Alde bateko eta betekoen arteko lankidetza” nabarmendu du Euskara zinegotzi Iñaki Gurtubaik, tresna baliagarria “Gasteiz euskararen hiriburu izan dadila lortzeko”. Orobat azpimarratu du ekintzak era askotakoak izango direla, hiriko auzoetan banatuko direla eta publiko ororentzat modukoak izango direla. “Euskararekiko  Aldekotasuna konpromiso eragingarri eta praktiko bihurtzeko aukera izaten dugu urte osoan zehar. Eta horixe da aurkeztu duguna, egun bakarreko baino, egun aste eta hilabeteetarako proposamena, Komunitatetik sortutako eskaintza, Gasteizkoa, bere auzoekin batera, eta Gasteiz  Arabako lurraldeko beste herriekin batera, euskal komunitatea oraindik eta gehiago handituz eta osatuz”, aipatu du Lexuri Ugartek, Arabako Foru Aldundiko euskera zuzendariak.

Euskararen Eguna du jatorri programak; izan ere, egun bateko ospakizuna izatetik ‘Euskararen Astea’ izatera pasatu baitzen lehenik, eta orain, berriz, denbora-tarte are handiagoa hartzera. Eragile hauek gauzatuko dituzte jarduerak: Bai Euskarari, Arabako Bertsozale Elkartea, euskaltegiak, ZET Zabalganako Euskara Taldea, Sarburu Kultur Elkartea, Bost Urki Auzo Elkartea, GEU Elkartea, Goiena, Arabagara-Topagunea, Oihaneder Euskararen Etxea, Leocadia Zabalte Elkartea, ALEA, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala. Arlo askotako jarduerak izango dira: kultura, kirola, merkataritza, musika… Haurrentzat, gazteentzat, nagusientzat, elkarteentzat, erakundeentzat… Era askotakoak eta ugari. Hauxe da programa:

 

 

Bai Euskarari Elkartea

Urriaren 1etik 31ra

Gasteizen Euskaraz kontsumitzeak saria dakar! Zozketa

Gasteizen Bai Euskarari ziurtagiriadun komertzioetan

 

Arabako Bertsozale elkartea

Urriak 24

Gasteiz bertso jaialdia

Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iñaki Viñaspre.

21:00 Jimmy Jazz aretoa

 

 

IKA, AEK, Udaberria, Hegoalde

Urriak 29

Gasteiz euskaldundu mahaingurua

18:00

Aldabeko ekitaldi aretoa

 

 

ZET Zabalganako euskara taldea

  • Azaroak 6

Ipuinkontalaria

18:00

Zabalganeko GE

  • Azaroak 7

Helduentzako bakarrizketa

19:00

Zabalganeko GEko kafetegia

  • Azaroak 15

Lego serious play mintzodromoa

Zabalgana institutua

 

Sarburu Kultur Elkartea

Salburuan keinua kirolari!

  • Azaroak 11tik aurrera

Alain Larreinaren bineten erakusketa

Salburuko GEko beirateetan

  • Azaroak 12

Euskal pilotaren historia hitzaldia

Arabako Euskal Pilota Elkartea

19:00 Salburuko GE

  • Azaroak 16

Masterclass eta lantegiak ume eta helduentzat

Paxaka, erremontea, pilota…

11:00 Astronomos trinketean

Izen-ematea egunean bertan

 

Euskaraldia

Azaroak 13

Gasteizko emaitzen txostena

19:00 Oihaneder Euskararen Etxea

 

Bost Urki auzo elkartea

  • Azaroak 8, 12 eta 15

Lakua Arriagan horma-irudia

Margotzeko ideiak sortu eta jaso

17:30 Arriagako kiroldegia

  • Azaroaren 18tik 23ra

Horma-irudia pintatzea

11:00 eta 16:45

Alfontso XI. kaleko 3. plazan

  • Azaroak 23

Bertso afaria

Aroa Arrizubieta, Manu Bendala

21:00 Foronda tabernan

 

GEU, ALEA, GOIENA

Azaroak 16 eta 17

Kantari 2019

Dendaraba, Vital Fundazioko aretoa

 

 

Arabagara – Topagunea

Azaroak 26

Elkarrizketa Musikatua

10:00- 13:30 Oihaneder Euskararen Etxea

 

Oihaneder Euskararen Etxea

Azaroak 27

Xare, euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak

09:00-13:45 Oihaneder Euskararen Etxea

 

 

Bai Euskarari Elkartea

Azaroak 28

Mintzodromoa

10:00-12:00 Oihaneder Euskararen Etxea

 

Leocadia Zabalate elkartea

Azaroak 28

Izan zaitez neu kontzertua

Gari, Anari, Jon Basaguren, Libe

20:00 Jimmy Jazz aretoa

 

ALEA

Abenduak 3

Irakurraldia

10:30 Oihaneder Euskararen Etxea

 

GASTEIZKO UDALA

Abenduak 3

12:00 Haur eta gazte literaturaren itzulpen sarien banaketa

12:45 Erakunde adierazpena

Oihaneder Euskararen Etxea

 

ARABAKO FORU ALDUNDIA

Abdon Gonzalez de Alaiza Azazeta

Euskarazko 1. komiki-aldizkaria

Aurkezpena

Abenduak 3

17:00 Oihaneder Euskararen Etxea

 

GEU ELKARTEA

Abenduak 3

17:30 Kalejira

Oihaneder Euskararen Etxetik

Andre Maria Zuriaren plazaraino

Kandelen mosaikoa

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:38

Udaltzaingoaren agenteek 23 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten atzo eguerdian, errekisitoria judizial bat zeukalako beraren gainean.

Gertaera horiek 12:15ak aldera izan ziren, eta une horretan, 092 zenbakira egindako dei batek eskatu zuen Gabriel Celaya kaleko urbanizazio pribatu batera polizia etorri zedila, erkidegotik kanpoko pertsona bat arkupeetan lotan zegoelako.

Udaltzainak bertara iritsi zirenean, identifikatu egin zuten pertsona hori, eta haren dokumentazioa miatzean, ikusi zuten bilatzeko, atxilotzeko eta Gasteizko Epaitegi batean aurkezteko agindu judizial bat zuela beraren gainean, eta horren ondorioz, agindu hori bete zuten.

 

Trafiko-istripuak

Azkeneko 24 orduetan 16 trafiko-istripu gertatu dira, eta horietan 5 pertsona zauritu dira.

Atzo goizeko lehen orduan, Valladolid kalean, auto baten eta bizikleta baten arteko talkaren ondorioz istripu bat gertatu zen, eta bizikleta zeraman 39 urteko gizonezkoa zaurituta geratu zen. Osasun-langileen talde batek artatu eta Santiago Ospitalera eraman zuen.

Ospitale horretara, halaber, bizikletaz zihoan 33 urteko gizonezko bat eraman zuten, Micaela Portilla kalean 10:00ak aldera beste bizikleta baten aurka talka egin ondoren.

Minutu batzuk geroago, 84 urteko emakume bat harrapatu zuten Juana Jugan kaleko parkingean, atzeraka maniobra egiten ari zen ibilgailu batek jo baitzuen. Anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Arratsaldean beste harrapaketa bat gertatu zen Salburua Bulebarrean. Geldirik zegoen semaforotik, antza, garaiz baino lehen irtendako auto batek 35 urteko emakume bat eta 2 urteko haren semea harrapatu zituen; haurra aulkian zihoan. Txagorritxu Ospitalera eraman zituzten biak.

Azkeneko 24 orduetan 17 salaketa aurkeztu dituzte Polizia Judizialean.

 

Trafiko-kanpaina berezia

Azaroaren 4tik 10era Udaltzaingoak trafiko-kanpaina berezi bat egingo du bolantearen aurrean deskuiduak eragozteko. Deskuidatzea eta arreta galtzea eragiten duten tresna eta aparailuen erabilera desegokia zainduko dute, esate baterako, “esku libreak” ez diren telefonia mugikorreko gailuak, musika-entzungailuak edo GPS aparailuak.

Kanpaina hau Bide Segurtasun eta Mugikortasun Iraunkorreko 2018-2023 Udal Plan Estrategikoaren barruan sartzen da.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:36

Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Sailak eman berri du Eusko Jaurlaritzari Aldaialde ikastetxearen eraikuntza lizitatzeko esku ematen dion lizentzia. Gainera, Udalak bermatzen du “makinek ikastetxea eraikitzeari ekin ahal izango diotela Eusko Jaurlaritzak obrak lizitatu eta adjudikatu bezain laster, Sustapen Ministerioak beste informazio-azterlan bat onetsi zain egon gabe”.

Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik konpromisoa hartu bezala, Eusko Jaurlaritzak kontratatutako arkitektoek aurreko ostiralean bidalitako eranskina ontzat eman bezain laster onartu da lizentzia. “Lizentzia aktibatu ahal izateko, ezinbestekoa zen eranskin horri buruzko nahitaezko txostenak edukitzea, eta udal zerbitzuek egin dituzte dagoeneko, astelehenean hasi eta gaur bitartean, ahalik eta prestutasunik handienarekin. Gure lehentasunetako bat da proiektu hau, eta horren arabera jokatu dugu”, gogoratu du zinegotziak.

Gaur onartu den lizentziarekin, bi aukera daude. Alde batetik, eskolaren eraikuntzaren kontratazio-aldia bukatu aurretik Sustapen Ministerioak informazio-azterlan berria onestea, egungoa bertan behera geratzea eta lursail horretan proiektu osoa gauzatzeko bidea irekitzea. Bestetik, berriz, adjudikazio-prozesua bukatzen delarik informazio-azterlan berria artean onetsi gabe egotea. Gaur onartu den lizentziarekin, onespen horren zain egon gabe ekin ahal izango litzaioke ikastetxea eraikitzeari. Onespen horri lotuta geratuko litzatekeena lursail zerrenda bat baino ez litzateke izango, aparkaleku bat eta berdeguneren bat jartzeko modukoa, baina ikastetxea eraiki ahal izango litzateke.

Nolanahi ere, aurreikusitako planek aurrera jarraitzen dute, eta, gaur lizentzia aktibatu delarik, obrak kontratatzeko prozesua hasiko da. Era horretako kontratazio publikoak tramitatzeko ohiko epea —8 hilabete inguru— bukatzen delarik, ikastetxea eraikitzen hasi ahal izango da, beste atzerapenik gabe.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:06

Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología fundazioaren laguntza du Ibercivis Fundazioaren ekimen horrek.

Ibercivis Fundazioaren ‘Vigilantes del Aire’ ekimenean parte hartzeko gonbita egiten die Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak herritarrei. Hiriko airearen kalitatea ezagutzeko herritarren zientziaren arloko proiektu bat da. Oro har, hainbat herri eta hiritako airearen kalitatea aztertu nahi da, 5.000 marrubi-landare erabiliz, metalen bidezko ingurumen-kutsadura monitorizatzeko estazio gisa. Gerora, teknika magnetikoak aplikatuz, landare horien hostoetan metatutako metal-kopuruak identifikatuko dira, eta, hartara, inguruko airearen kalitatea kalkulatuko.

 

 

Landareen banaketa 

Salburuko Hezeguneak Interpretatzeko Zentrora (Ataria) jo beharko dute interesdunek, marrubi-landarea —ontzia eta guzti— jasotzera. Guztira 300 landare izango dira, eta urriaren 31tik azaroaren 13ra bitartean banatuko dira, zentroa zabalik dagoen orduetan.

Hiru hilabetez eduki beharko dira landareak balkoietan, aztertzera bidaliko diren hostoak moztu aurretik. Ez da komeni landarea haizeak zuzenean joko dion leku batean jartzea, ezta babestuegi edo estaltzen duten beste landare edo elementu batzuek —barandak edo— inguratuta ere.

Garaia iristen denean, otsailaren 24tik 29ra bitartean, bizpahiru hostotxo bidaliko dituzte herritarrek —posta arruntez— aztertzeko, orri zuri tolestu batean bilduta, horretarako emango zaien gutun-azal baten barruan, harremanetan datuekin batera.

Ohiko metodologia zientifikoa da ingurumena aztertzeko biomarkatzaileak erabiltzea. Hain zuzen ere, airearen kalitatea eskala handian aztertzeko aukera emango du azterlan horrek.

Informazio gehiago

 

 

 

 

 

 

 

 

Share