Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 urria 2019 17:00

Arte eta Goimailako Diseinu Eskola, ID Arte Zentrora bisita

Parte hartzaileak. Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria; Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte; Vital Fundazioko presidente Jon Urresti; eta ID Arteko zuzendari Esti Iregi

Eguna. Astelehena, urriak 14

Ordua. 10:15

Tokia. ID Arte Betoño (Betoño Atea, 23)

————————————

Prentsaurrekoa. ‘Measure for Measure’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Aktore Claire Price eta Sophie Khan Levy; eta Udal Antzoki Sareko arduradun Marta Monfort

Eguna. Astelehena, urriak 14

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————————-

Prentsaurrekoa. Irudika, III Nazioarteko Ilustrazio Topalekta Profesionala aurkeztea

Parte hartzaileak. Biltzar eta Kultura zinegotzi Felipe Garcia; Kultura eta Kirol diputatu Ana del Val; Kultura sailburuorde Joxean Muñoz; Vital Fundazioko zuzendari Axier Urresti; Euskadiko Irudigileak, Euskadiko Irudigileen Elkarteko presidente Elisabeth Perez; eta Euskal Irudigileak elkarteko ordezkari Estibaliz Zearsolo

Eguna. Astelehena, urriak 14

Ordua. 11:30

Tokia. Artium museoa, plaza aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, urriak 11

  • Alkate Gorka Urtaran; Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredo; eta Osasun eta Kirol zinegotzi Livia Lopez Euskadiko Alzheimer Federazioak antolatu duen ‘La nueva cara del Alzheimer’ kanpainaren aurkezpen ekitaldian izango dira 18:30ean, Urrezko Zeledonen plazan.
  • Alkate Gorka Urtaran, lehen alkateorde Maider Etxebarria eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredo Laboral San Prudencio Fundazioaren egoitza berriaren inaugurazioan izango dira 19:00etan.
  • Pila Andre Mariaren Eguna dela, alkate Gorka Urtaranek; Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok; Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Berredok; eta Herritarren Partaidetzaren zinegotzi Borja Rodriguezek parte hartuko dute Aragoiko Etxeak antolatu dituen ekitaldietan 20:00etan.

 

Larunbata, urriak 12

  • Pila Andre Mariaren Eguna dela, Herritarren Segurtasun zinegotzi Marian Gutierrez Guardia Zibilaren patroia ospatzeko ekitaldietan izango da 12:00etan, Sansomendiko kuartelean.

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:31

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzua eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilua elkarlanean arituko dira berriro, Gazte Planaren barruko zenbait programa garatzeko. Horren haritik, Udalak eta Kontseiluak hitzarmen bat sinatuko dute, eta udalaren ekarpena 10.500 eurokoa izango da. 2013az geroztik ari dira elkarlanean bi erakundeak horrelako hitzarmenen bidez.

Kontseilua zeregin hauetaz arduratuko da: Udalaren Gazte Planaren jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea, gazte entitate eta taldeekin bilerak egin eta dinamizatzea (“hiriburuak” direlakoak, esaterako), Gazte Planeko ekintzak diseinatu eta garatzen laguntzea, eta gazteentzat interesgarri diren elkarteen arteko aliantzak sustatzea.

Bestetik, Gasteizko 20 ikastetxetako ikasleek osatuko dute gazte informatzaileen sarea hasi berria den ikasturtean. Beren eguneroko jardunerako eta gerora emantzipatzeko garrantzia duen informazioa bildu eta zabaltzen dute sareko ikasleek. Arlo hauek lantzen dituzte: hirian gazteentzat dauden zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, beka eta dirulaguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta abar.

Gobernu Batzarrak erabaki du 20 ikastetxe horietako bakoitzari 500 euroko zuzkidura ematea. Orotara 10.000 euro izango dira. Ikastetxe hauek jasoko dute dirulaguntza:

ARKAUTE NEKAZARITZAKO BHI IES KOLDO MITXELENA BHI
SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA (“CORAZONISTAS”) LAKUA BHI
FRANCISCO DE VITORIA BHI LOS HERRAN BHI
EGIBIDE ARRIAGA MENDEBALDEA BHI
EGIBIDE JESUS OBRERO OLABIDE IKASTOLA
EGIBIDE MENDIZORROTA SAN PRUDENCIO IKASTETXEA
EGIBIDE MOLINUEVO MIGUEL DE UNAMUNO BHI
EGIBIDE NIEVES CANO URKIDE IKASTETXEA
EKIALDEA  BHI ADSIS GASTEIZ OLHI
PAULA MONTAL IKASTETXEA SANSOMENDI IPI

 

Gazte Informatzaileen Sarea ikasleek osatzen dute eta ikastetxeetan beren eguneroko jardunerako eta gerora emantzipatzeko informazio garrantzitsua jaso eta zabaltzeaz arduratzen dira: hirian gazteentzat dauden zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, beka eta dirulaguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste.

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak koordinatzen du Gazte Informatzaileen Sarea, prestakuntza emanez, haien interesei erantzuten dien informazioa bilduz eta horren transmisioan lagunduz.

Gazte informatzaileek diru-ekarpena jasotzen dute ikasturtean egindako lanaren truke.

Gazteentzat interesgarria izan daitekeen informazioa ahalik eta gehien zabaltzeko, hainbat udal ekipamendutan (gizarte etxeak, kiroldegiak…) informazio-taulak jarri dira, leku horietan gazte ugari bildu ohi baita.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:15

Astelehenean, urriak 14, Udaltzaingoak hondakinak hiriko edukiontzietan egoki uzten diren zaindu eta kontrolatzeko kanpaina bat jarriko du abian. Zikinkeria eta kiratsa sortzeaz gain ingurumen kostu handia duten gizalegez kanpoko portaerak zuzentzea da helburua, esate baterako, zaborra edukiontzietatik eta bilketa pneumatikorako ahoetatik kanpo uztea.

Ingurumen Ataleko agenteak (kale-jantzian) arduratuko dira ikuskatzeaz, polizia patruilen laguntzarekin, udal ordenantzak betearazteko; horien arabera, hondakinak edukiontzien barruan utzi behar dira, eta debekatuta dago etxeko tresnak eta altzariak kalean uztea, horretarako ezarritako prozedura bete ezean, hau da, 21:00etatik aurrera eta aldez aurretik FCCri jakinarazita. Animaliei kalean jaten ematea ere debekatuta dago.

Udal araudiaren arabera, orobat, ostalaritza establezimenduetako terrazak higiene, garbitasun eta segurtasun egoera egokian eduki behar dira, eta horri ere erreparatuko diote udaltzainek.

“Hondakinak behar ez den lekuetan ez uztea zainduko dugu. Auzoz auzo egingo ditugu kontrolak, eta hiri osora zabalduko dira. Jokabide ezegoki horiek zuzendu nahi ditugu, osasungaitzak direlako, kaleak zikintzen dituztelako eta enbarazu handia sortzen dutelako”, azaldu du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Marian Gutiérrezek.

Plangintza eta Kudeaketako Zerbitzuak ere hartuko du parte kanpainan, hura arduratzen baita zigor-dosierrak tramitatzeaz.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:53

Udaltzaingoaren agenteek 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, Armentiaganako merkataritza-establezimendu batean indarkeriaz baliatuz lapurreta-delitu baten ustezko egilea delakoan.

Saltokiko arduradun batek polizia bertaratzeko eskatu zuen, gizonezko bat salgairik ordaindu gabe dendatik alde egiten saiatzen ari zela atxiki ondoren.   Udaltzainak iritsi zirenean, ustezko lapurra emakumezko langile batekin borrokan ikusi zuten, eta jo eta lurrera bota ere egin zuen, eta ihes egitea lortu bazuen ere, udaltzain batek harrapatu egin zuen eta polizia-etxera eraman zuten.

21 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten atzo Koroatze auzoan, bilatzeko, atxilotzeko eta Epaitegian aurkezteko errekisitoria judizial bat zeukalako beraren gainean. Ibilgailu bati kalteak eragin ondoren identifikatu zuen Udaltzaingoak. Gaur goizean epailearen esku geratuko da.

Zigorra urratzea

Udaltzaingoaren agenteek 43 urteko gizonezko bat eta 42 urteko emakume bat atxilotu dituzte gaur goizeko lehen orduan, biek elkarrekiko zuten urruntze-agindua urratzeagatik. Goizeko 7ak jota, eztabaida bat eduki dute Sansomendiko taberna batean, eta horren ondorioz, herritar batek 092ra deitu du. Udaltzainek atxilotu eta Agirrelandara eraman dituzte, eta bertan epailearen esku geratuko dira.

Trafiko-istripuak

Sei pertsona zauritu dira atzo gertatutako lau trafiko-istriputan.

Bizikletaz zihoan 27 urteko emakume bat zauritu zen Alboka kalean erori ondoren. Anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen.

Toni Morrison kalean bi ibilgailuren artean izandako trafiko-istripu bat ikertzen ari da argiketa-talde bat. Bi autoetako gidariak, 53 urteko gizonezko bat eta 52 urteko emakume bat, zaurituta geratu ziren eta Santiago Ospitalera eraman zituzten.

Perretegana kalean beste bi autoren artean gertatutako beste trafiko-istripu bat ere ikertzen ari dira. Ibilgailuetako batean zihoan gidaria, 27 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Gidatzen zihoan 30 urteko gizonezko bat eta bidaiari gisa zihoan 22 urteko gizonezko bat zaurituta geratu ziren atzo, Maite Zuñiga eta Lasarteko Atea kaleen elkargunean bi ibilgailuren artean izandako talkaren ondorioz. Txagorritxu Ospitalera eraman zituzten biak.

Udaltzaingoak beste 16 trafiko-istriputan esku hartu du, baina ez da zauriturik izan eta ez da inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. 19 salaketa izapidetu dituzte eta polizia judizialaren 10 jarduera egin dituzte.

Zenbait pertsonak kea arnastu dute

Gaur goizaldera bi pertsona eraman behar izan dituzte ospitalera, Tomas de Zumarraga Dohatsuaren kaleko etxebizitza bateko sukaldean piztutako sutean kea arnasteagatik. Iritsi direnerako, higiezineko jabeek sutea itzalia zuten. SPEISeko langileek sua itzalita zegoela ziurtatu eta etxebizitza egurastu dute.

Aldabe kaleko garaje batean piztutako suteak hainbat kalte eragin zituen bi ibilgailutan. Suhiltzaileek sua itzali zuten eta beharrezko eguraste-lanak egin zituzten.

Tomas de Zumarraga Dohatsuaren kaleko eraikin batetik eroritako horma-zatiek zenbait kalte eragin zituzten ibilgailu batean. Suhiltzaileek ikusi zuten horma altxatuta zegoela zenbait puntutan, eta puntu horiek txukundu ondoren, komunitateari horren berri eman zioten, konpondu zitzan.

Suhiltzaileak Espainia plazako ostalaritza-establezimendu bat ikuskatzera joan ziren atzo, frijigailu batek su hartu baitzuen bertan.  Ez zuten bestelako arriskurik sumatu, baina jabeei gomendatu zieten ospitalera joan zitezela, kea arnastu zutelako.

N-240 errepidean, Legution, hozkailu-trailer batek izandako istripuaren ondorioz, garraiatzen ari zen zama errepidean zabalduta geratu zen. Suhiltzaileek errepidea garbitu zuten, trafikoa bere onera etor zedin.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:44

 

Udalak, Hiri Paisaiaren Atalaren bitartez, zuhaitz horien azterlan zehatz eta sakona egingo du, tomografien eta resistografo baten bitartez egindako proben laguntzaz.

Arbolen ikerketa dosierra

Gasteizko Udalak Cervantes eta Frai Francisco Vitoria ibilbideetako zuhaiztien egoera eta arriskua ebaluatuko du. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak izenpetu du, dagoeneko, arbolazain aditu batek lan horiek egiteko kontratua. 58 zuhaitz aztertuko dira (44 Frai Francisco ibilbidean eta 14 Cervantes ibilbidean) hiru hilabetean. Zuhaizti hauek zehatz-mehatz aztertu behar direla uste du Hiri Paisaiaren Atalak, duten adina eta nabari zaizkien zahartze-zantzuak direla eta. 55 zuhaitz indigaztainondoakaesculus hippocastanum- dira, eta 100 eta 300 zentimetro arteko perimetroko enborra dute. “Hiriko zuhaiztiak serioski kudeatu nahi ditugu. Udalerriko zuhaiztiei eragingo dien edozein erabakik lan tekniko eta zientifikoa izan behar du atzetik. Horretaz gain, zabalkundea emango diogu, herritarrek egiten diren esku-hartzeak uler ditzaten” azaldu du gaur goizean Gorka Urtaran alkateak. Azken datuen arabera, Gasteizek 2016an baino 2.432 zuhaitz gehiago ditu, guztira 115.000 dira hirian zehar banatuta.

Udalak 21.600 euroko inbertsioa egingo du lan horietarako, eta honako alderdiak landu eta bilduko beharko dira: aurrekariak, kokapena eta ingurunea, fisiologia eta biomekanika arloetako ondorioak, egindako analisiak, fitxak, arriskuen sailkapena eta proposatutako esku-hartzeak. Horretarako banaka aztertu behar dira zuhaitzak.

Enpresak lan hauek egingo ditu: ikusizko analisia eta ale bakoitzaren deskribapena (bizitasuna, adaburuaren dentsitatea, neurriak, akatsak, ikusten diren lesioak), azterketa instrumentala, zulaketa mekanikoko gailuak (resistografoa) eta tomografia sonikoak erabilita, eta laginak hartu eta trakzio-testa, lau aletan gutxienez. Informazio horrekin guztiarekin, balorazio orokorra egingo da, ebaluazio osoa jasotzen deun txostena egingo da (egoera fisiologikoa, sendotasuna, haustura- edo erorketa- arriskua), eta esku-hartze proposamena erantsiko da.

 

Senda ibilbideko lanak

Udalak Senda ibilbideko zuhaitzen azterlana enkargatu zuela gogoratu du Gorka Urtaran alkateak. Kasu honetan 62 bananondo dira, 140 urte ingurukoak, batez beste 250 zentimetroko perimetrodunak eta 30 metroko alturatik gorakoak. “Balore historiko, kultural eta paisajistiko handiko multzoaz ari gara, eta mantendu egin nahi dugu, beti ere herritarren segurtasuna bermatuta” azaldu du alkateak.

Onddoa eta zuloak agertu, eta haize bortitzagatik adarren bat erori izanagatik, udalak hainbat azterketa egin behar izan zituen adituen bitartez. Cervantes eta Frai Francisco ibilbideetan egingo den bezala, orduan ikusizko analisiak, resistografiak, tomografiak eta abar egin ziren usteldutakorik bazen ikusteko, Azkenik, diagnostiko osoa egin zen eta ale bakoitzarentzako proposamena.

Diagnostikoaren arabera, zuhaitz helduak dira, eta egoera fisiologiko eta sanitario onargarria dute, nahiz eta adaburu eta enborrean onddo batek eragindako usteltzerik izan, 39 zuhaitzek kalte horiek dituztela jaso da diagnostikoan. Edonola ere, neurketek adierazten dutenez, egiturek nahikoa egur dute oreka mantentzeko behar den erresistentziarako.

Txostenak, zein poster batean laburtu den, hiru esku-hartze mota proposatzen ditu: urteroko kontrol eta mantentzea (39 zuhaitzetan), adaburuak txikitzea (10etan) eta adarrak moztu edo kentzea (13tan). Laster ekingo zaie inausketa lanei, lan horietarako lehia deituko baitu laster udalak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:15

Tokiko Gobernu Batzarrak Olaranbeko kirol-instalazioetako futbol-zelai nagusiko hesia aldatzeko lanen kontratua Campezo Obras y Servicios SA enpresari esleitzea onetsi du gaur, 95.833 euroan, gauzatzeko 2 hileko epea emanda.

Lanen helburua da oraingo hormigoizko hesia kendu eta altzairu galvanizatuzko itxiera jartzea perimetroan, gaur eguneko kirol-instalazioetan egin ohi den bezala. Oinezkoentzako hiru sarbide ere egokituko dira zelaian, eta makinentzako sarbidea, hesien antzeko altzairu galvanizatuzko ateak jarriz. Orobat, publizitate-euskarri bat erantsiko zaio itxierari, eta baloiak harrapatzeko sarea, sei metro garai izango dena, baloiak ondoan dagoen ibaira eror ez daitezen.

Olaranbeko kirol-instalazioetan belar naturaleko hiru futbol-zelai daude, eta belar artifizialeko bi zelai (bakoitzak zeharkako bi zelai dutelarik); Aurrera kirol klubak erabiltzen ditu instalazioak.

Hobekuntza horietaz gain, Udal Administrazioaren Sailak beste batzuk sustatu ditu Aranbizkarra, Lakua-Arriaga eta Adurtzako zelaietan, zeinei esker instalazioak erabiltzen dituzten taldeek belar berria estreinatzerik izango baitute; Aranbizkarreko futbol-zelaian, gainera, aldagelak jarri dira, orain arte ez baitzegoen horrelakorik. Udal Administrazioaren zinegotzi Borja Rodríguez Ramajok adierazi duenez, “adjudikazio honen bidez taldeekin eta Arabako Futbol Federazioarekin hartutako konpromisoak betetzen ari gara”.

 

Kiroldegien garbiketa

Bestetik, udalaren hainbat kiroldegitako garbiketa integralerako zerbitzua ISS Facility Services SA enpresari 866.529,79 euroan esleitzea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak.

Abetxuku, Aranalde, Ariznabarra, Arriaga eta Landazuriko kiroldegiak garbitu eta onik zaintzeko kontratua da. Gauzatzeko epea bi urtekoa da, eta behin edo gehiagotan luzatu ahalko da kontratazio-organoak erabakiz gero, beste bi urtez gehienez.

Ingurumena eta langileen zein instalazioen erabiltzaileen osasuna errespetatzen dituzten metodoak, jardunbideak eta produktuak baliatuko dira zerbitzua emateko; besteak beste, hondakinak zuzen kudeatu beharko dira, eraikinetan edo inguruetan gaika biltzeko dagoen sistema erabiliz.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:09

Tokiko Gobernu Batzarrak APDEMA, ASPACE eta Autismo Araba elkarteekin lankidetza-hitzarmen bana sinatzea onetsi du, kirol jarduera sustatzearren. Horien bitartez, Gasteizko Udalak 60.000 eurotik gora emango die elkarteei, zenbait kirol programa garatzerik izan dezaten; horien artean igeriketarekin eta mantentzearekin lotutakoak nabarmentzen dira.

Zenbateko handiena, 24.759 euro, APDEMA-Adimen Ezintasunena duten Pertsonen Arabako Elkarteari dagokio, 2019-2020an jarduera fisikorako kanpaina gara dezan; besteak beste, aerobika, badmintona, areto-futbola, gimnastika, igeriketa (zenbait maila) eta mahai-tenisa landuko dituzte.

Arabako ASPACE elkarteari antzeko kopurua emango zaio, 24.587 euro, garun paralisia duten pertsonen jarduera fisikorako kanpaina garatzeko. Lau proposamen antolatu dituzte, haurrentzat zein gazte eta helduentzat: uretako jarduerak, boccia, kirolak nahasian eta igeriketa.

Azkenik, Udalak 14.442 euroko dirulaguntza emango dio Autismo Araba elkarteari, eta hitzarmenari esker 25 taldek kirola eta psikomotrizitatea landu ahalko dituzte, ume txikienei arreta berezia eskainiz.

“Zalantzarik gabe, kirola funtsezkoa da bizimodu osasuntsua izateko, eta Gasteizek instalazio eta programen sare osoa eskaintzen du kirola eta osasuna uztartzeko. Gainera, gaur onetsi ditugun hitzarmenen bidez, pertsona asko gizartean guztiz integratzeko oso tresna baliotsua bihurtzen da kirola“, azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak.

 

 

 

 

 

 

 

 

Share