Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 urria 2019 17:00

Prentsaurrekoa. ¿Hay alguien ahí? antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Aktore Txubio Fernandez de Jauregui eta Esperanza Lopez; eta Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren zuzendari Marta Monfort

Eguna. Osteguna, urriak 24

Ordua. 11:00

Tokia. Principal Antzokia

———————————–

Harrera-ekitaldia Sagrado Corazón ikastetxeari

Udalak harrera egingo die Gasteizko Sagrado Corazón eta Alemaniako Ettlingen hiriko Eichendorff-Gymnasium ikastetxeetako ikasle eta irakasleei; Gasteizen daude Kultur trukeak direla eta.

Parte hartzaileak. Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Osteguna, urriak 24

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

————————————-

‘El silencio de la Ciudad Blanca’ filmaren kokalekuak bisitatzeko ibilaldia Hirigune Historikoan zehar

Parte hartzaileak .Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Lehen alkateorde Marian Etxebarria; Nobelaren egile Eva García Sáenz de Urturi; Belen Rueda, aktorea; Joaquín Padró, Rodar y Rodar ekoiztetxea ; Mar Targarona, Rodar y Roda, ekoiztetxear; y Yolanda del Val, DeAPlaneta, banaketa-etxea

Eguna. Osteguna, urriak 24

Ordua. 13:00

Tokia. Andre Maria Zuriaren plazako landare eskultura

—————————————

UNEDeko 2019-2020 ikasturtearen irekiera

Parte hartzaileak. Alkateorde Iñaki Gurtubai

Eguna. Osteguna, urriak 24

Ordua. 19:00

Tokia. UNEDeko areto nagusia (Pedro Asua kalea, 2)

——————————————

‘El Silencio de la Ciudad Blanca’ filmaren estreinaldiko alfonbra berdea

Parte hartzaileak. Daniel Calparsoro, zuzendaria; Aktorre Belén Rueda eta Javier Reyr; Eva García Sáenz de Urturi, nobelaren egilea; Mercedes Gamero, Atresmedia Cine produkzio-etxea ; y Joaquín Padró, Rodar y Rodar produkzio-etxea

Eguna. Osteguna, urriak 24

Ordua. 19:15 // 20:00 Alfonbra berdea / Photocall

Tokia. Europa Jauregiko kanpoaldea

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:03

 

 

 

 

 

 

 

Europa jauregian “Enplegua eta desgaitasuna: laguntza bidezko enpleguaren etorkizuneko erronkak eta konpromisoak” izeneko jardunaldia egiten ari da gaur, EHLABE elkarteak antolaturik; desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko 13 entitatek osatzen dute hori.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek irekitzeko ekitaldian hartu du parte. Haren iritziz, hiriak jasotako aitorpenek ezer gutxi balio dute “herritarren ongizatea bermatzen ez badugu. Enplegagarritasunak nabarmen hobetzen du dibertsitate funtzionala duten pertsonen gizarte-inklusioa eta ongizatea. Beraz, horretan ahalegindu behar dugu”. Horren harira, gogoratu du Udalak baduela kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibide bat, plantillan pertsona desgaituak dituzten enpresak kontuan hartzen dituena. Gainera, administrazio lokala Indesa enplegu-zentro bereziaren akzioduna da.

“Edonola ere —azpimarratu du alkateak—, enplegu bereziaz haratago joan behar da, enplegu normalizatura. Enplegu babestutik enplegu arruntera igarotzea ahalbidetzen duten ekintzak behar ditugu, eta enplegu horrek kalitatekoa izan behar du”.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:49

 

  • Europa jauregiaren aurreko tapiz berdea 19:15ean zabalduko da, eta proiekzioa 20:30ean hasiko da, Maria de Maeztu aretoan
  • Hainbat zozketatan irabazle suertatu diren 450 pertsonatik gora izango dira filma ikusten lehenak, protagonistak eta liburuaren egilea bertan direla

Gasteizko Europa biltzar-jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan izango da ‘El silencio de la ciudad blanca’ filmaren estreinaldia, 20:30ean. Eva Garcia  Sáenz de Urturi idazle gasteiztarrak idatzitako izen bereko eleberriaren egokitzapena  da, zeinak 700.000 irakurletik gora liluratu baititu dagoeneko.

Aparteko estreinaldia izango da estatuan, aktoreak, zuzendaria eta filmaren oinarri den liburuaren egilea etorriko baitira, baita ekoiztetxeko kideak ere. Estreinaldiak —Gasteizko Udalak DeaPlanetarekin batera sustatua— filmaketan era altruistan parte hartu zuen herritarrak omendu eta eskertzeko ere balioko du.

Udalak 300 sarrera zozketatu zituen joan den urriaren 16an, eta enpresa laguntzaileek beste 150 gonbit-txartel zozketatu dituzte; horrenbestez, 450 herritar baino gehiago joango dira estreinaldira.

Beste proiekzio batzuetan ez bezala, honako hauek izango dira estreinaldian: filmeko zuzendari Daniel Calparsoro, Belen Rueda eta Javier Rey protagonistak, Mercedes Gomero eta Joaquin Padró produktoreak ( Atresmediakoa  eta Rodar y Rodar-ekoa hurrenez hurren) eta liburuaren idazlea bera, Eva Garcia Sáenz de Urturi. Autografoak izenpetuko dituzte eta zaletuengana hurbilduko dira, emanaldiaren aurretik, Europa biltzar-jauregiaren kanpoan jarritako alfonbra berdean, 19:15etik. Estatuko hedabide espezializatuen presentziak aurrestreinaldia Espainia osoan zabaltzen lagunduko du.

Ostiralean, hilak 25, zinema-aretoetan estreinatuko da  ‘El silencio de la ciudad blanca’. Gasteizen gertatzen da filma, gaur egun. Hogei urteko neska baten eta mutil baten gorpu biluziak Katedral Zaharreko kriptan agertzen direnean hasten da filma.

Filmaketaren agertokiei eta estreinaldiarekin lotutako deskontu bereziei buruzko informazio gehiago, hemen: https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&uid=u598f977d_16dd2cff96e__7f3c

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:24

Udaltzaingoak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa, El Pilar auzoko taberna batean droga saltzeagatik.

Gertaera horiek astelehen arratsaldean hasi ziren, udaltzaingoak establezimendu horren inguruan zaintza-sistema bat abiarazi baitzuen, bertan drogarekin trafikatzen zutela susmatzen zuelako.

Egindako ikerketen ondorioz, eta establezimendura sartu aurretik, udaltzainek lau administrazio-espediente ireki zizkieten lokal horretan erositako droga zeramaten beste hainbat pertsonari; guztira, 15 gramo haxix baino gehixeago.

Tabernaren barrualdean, Udaltzaingoak ustezko saltzailea atxilotu zuen eta egindako miaketan 240 euro topatu zituzten 50 eta 20 €ko billetetan, sukaldean ezkutatuak. Atxilotua epailearen esku geratuko da gaur goizean.

Azkeneko egun hauetan Udaltzaingoak El Pilar auzoan drogaren aurka egin duen bigarren jarduera da oraingo hau. Lehena joan den igandean izan zen, Lima kaleko ostalaritza-lokal batean, eta bertan beste bi pertsona atxilotu zituzten, haiek ere droga saltzeagatik.

Genero-indarkeria

Udaltzaingoaren agenteek 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, bere emaztea jo eta iraintzeagatik, emaztea Agirrelandako polizia-etxera salaketa jartzera etorri ondoren. Haren kontakizuna entzun ondoren, udaltzainek ustezko erasotzailea aurkitu zuten, eta gaur epailearen esku geratuko da.

Trafiko-istripuak

Gidatzen zihoan 49 urteko emakume bat zauritu zen atzo, Zadorra hiribidean bere autoaren kontrola galdu eta farola baten aurka talka egin ondoren. Suhiltzaileen talde bat eta osasun-langileen beste talde bat bertara joan ziren emakumea artatzera, eta gero anbulantzia batek Santiago Ospitalera eraman zuen.

Bizikletaz zihoan 17 urteko mutil gazte bat zauritu zen Miren Martinez Saez del Burgo kalean beste bizikleta batekin talka egin ondoren. Talka horren ondorioz, larrialdi-zerbitzuek artatu behar izan zuten, eta gero Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Gauean istripu bat gertatu zen Praga hiribidean, izan ere, motoz zihoan 34 urteko gizonezko bat bere motoaren kontrola galdu eta lurrera erori baitzen. Zaurituta geratu zen. Anbulantzia batek bertan artatu ondoren, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak atzo beste 16 trafiko-istriputan esku hartu zuen, baina ez zen zauriturik izan eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. 25 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 9 jarduera egin zituzten.

Zuhaitz bat erori da

Goizaldeko 2:30ean, neurri handiko zuhaitz bat erori da Mendateen Zidorra kalean, Zaramagan, baina ez die inolako kalterik eragin ez gizakiei eta ez gauzei ere. Udaltzaingoak lorategi-zerbitzua jakinaren gainean jarri du hura kentzera joan daitezen.

 Edukiontzi batek su hartu du

Suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten atzo, Duranan zabor-edukiontzi batean piztutako sutea itzaltzeko.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:44

Udalak harrera egin dio eta Ingalaterrako Portsmouth hiriko Portsmouth Grammar School ikastetxeetako ikasle eta irakasleei; Gasteizen daude Kultur Trukeak direla eta Santa María – Marianistas ikastetxeak gonbidatuta.

Share