Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 urria 2019 17:00

SMyE (Somo Mujeres y Empresarias) antolatu duen ‘Súbete y Suma’ kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Alkateorde Felipe Garcia; eta diputatu nagusiorde Pilar García de Salazar

Eguna. Osteguna, urriak 17

Ordua. 12:00

Tokia. Probintzia plaza

———————————

Gurasotasun Positiboari buruzko Jardunaldiak inauguratzea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken zinegotzi Jon Armentia

Eguna. Osteguna, urriak 17

Ordua. 18:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, Francisco de Vitoria auditorioa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:17

 

 

 

 

 

 

 

Alkateak medikuntzak hiriarekin duen lotura handia nabarmendu du

 

Arabako Medikuen Elkargoak bere egoitza berria inauguratu du gaur eguerdian, Gasteizko Done Jakue hiribideko 7.ean. Elkargoaren lehendakari Kepa Urigoitia pozik agertu da, 120 urte bete dituen honetan erakundeak instalazio berriak erabili ahalko dituelako. Gainera, berriki jakin duenez, Aldundiak  Arabako Urrezko Domina emango dio 2020an.

 

 

 

 

 

 

Inaugurazio-ekitaldian, alkate Gorka Urtaranek hiriak medikuntzarekin duen lotura handia nabarmendu du, eta arloko profesionalen lana eskertu du, “herritarrei gehiago eta hobeto bizitzen” laguntzen baitiete.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:58

Udaltzaingoaren agenteek 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, genero-indarkeriaren delitu baten ustezko egile gisa, Erdi Aroko Hiriguneko etxebizitza batean bere bikotekidea jotzeagatik.

092 zenbakira egindako dei batek eraso horren berri eman zuen, eta hala, patruila bat bertara joan eta bikotearekin eta gertaeren lekuko batekin elkarrizketatu zen. Biktimak aitortu zuen bere bikotekideak jo egin zuela. Bertsio guztiak entzun ondoren, eta erasoaren ondorioz emakumeak zeuzkan aztarnak ikusirik, udaltzainek atxilotu egin zuten gizonezkoa, eta gaur goizean epailearen esku geratuko da.

39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, 20:00ak aldera, Herrandarren kaleko merkataritza-establezimendu batean indarrez egindako lapurreta-delitu baten ustezko egilea delakoan.  Lokaleko segurtasun-zaindari batek hura atxikitzea lortu zuen, nahiz eta gizonezko horrek jokabide erasokorra erakutsi zuen eta ihes egiten ere ahalegindu zen. Gaur goizean epailearen esku geratuko da.

Bizikletaz zihoazen bi emakume zauritu dira

Bizikletaz zihoazen 16 eta 26 urteko bi emakume zauritu ziren atzo trafiko-istripuan. Lehena Juan Garai kalearen eta Latinoamerika Plazaren arteko elkargunean gertatu zen, neska adingabeak zeraman bizikletaren aurka auto batek talka egin zuenean. Neska gaztea Santiago Ospitalera eraman behar izan zuten.

Bigarren istripua, halaber, auto baten eta bizikleta baten arteko talkaren ondorioz gertatu zen, Zabalgana eta Giza Eskubideen hiribideen arteko bidegurutzean. Talka horren ondorioz, bizikletaz zihoan 26 urteko emakumea zaurituta geratu zen eta Santiago Ospitalera eraman behar izan zuten anbulantzian.

Atzo Zabalgana hiribidean gertatutako istripu baten xehetasunak ikertzen ari da argiketa-talde bat; istripu horretan bi auto eta motozikleta bat zeuden nahastuta, nahiz eta autoetako bat aparkatua zegoen, eta motoa gidatzen ari zen 29 urteko gizonezkoa zaurituta geratu zen. Bertara joandako larrialdi-zerbitzuek artatu zuten eta, gero, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak beste 17 trafiko-istriputan esku hartu du, baina ez da zauriturik izan eta ez da inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. 19 salaketa izapidetu dituzte eta polizia judizialaren 14 jarduera egin dituzte.

Higiezina ikuskatzea

Udaltzaingoaren Agenteek Olarizu Hiribidean esku hartu zuten atzo arratsaldean, bertan ikuskaritza-lan batzuk egiten ari ziren udal langile batzuei babesa emateko, izan ere, okupa bezala bizi diren pertsona batzuk eragozpenak sortzen ari baitzitzaizkien. Patruilak iritsi zirenean, langileei nahiz udaltzainei garrasika eta mehatxuka jarraitu zuten haiek, eta udaltzainekin borrokan ere ibili ziren, eta horren ondorioz, indar proportzionala erabili behar izan zuten haiek geldiarazteko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:47

Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López Fundación Vital Zuzenak taldearen denboraldiaren aurkezpenean izan da; Gurpil-aulki gaineko Saskibaloiko Ohorezko Dibisioan bigarren urtez jarraian jokatuko du taldeak. Larunbatean hasiko da lehiaketa, 19:00etan, Ariznabarreko kiroldegian, aurreko denboraldiko txapeldunaren kontra: C.D. Ilunion taldea.

Europako liga onentzat duten horretan parte hartzeko fitxaketa berriak egin ditu Zuzenak taldeak, Ariznabarrean jokatzen den partida bakoitza saskibaloiaren jaia bihurtzea xede, kirol koordinatzaile Rubén Martínezen hitzetan. Beste hauek ere hartu dute parte aurkezpen-ekitaldian: Axier Urresti,Vital fundazioaren zuzendari nagusia; Itxaso Carrillo, Zuzenak-en kudeatzailea, eta Martín Pérez, Fundación Vital Zuzenak taldearen kapitaina.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:41

Udalak ‘El Silencio de la Ciudad Blanca’ filmaren estreinaldirako 300 sarrera zozketatu ditu gaur goizean; urriaren 24an estreinatuko da filma, Gasteizko Europa biltzar jauregian.

Sarrera bikoitzak lortu dituzten 150 pertsonei 010 telefonoaren bidez jakinaraziko zaie hori. Esteka honetan ere kontsultatu ahalko da zerrenda, edo herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Sarrerak urriaren 17tik 20ra arte jaso ahalko dira, Turismo Bulegoan (Espainia plaza), ordutegi honetan: 10:00etatik 19:00etara, astelehenetik larunbatera, eta 11:00etatik 14:00etara, igandeetanZozketarako izena eman zuten pertsonek berek joan beharko dute jasotzera.

Europa jauregiko Maria de Maeztu aretoa zinema-areto bihurtzeko behar teknikoak aztertu zituelarik, interesa zuten pertsonen artean 300 sarrera zozketatzea erabaki zuen azkenean Udalak.

Joan den astean 9.515 eskaera jaso ziren orotara. Izen-emate bikoiztuak edo parte hartzeko betekizunak (adinduna izatea eta Herritarren Udal Txartela edukitzea) betetzen ez zituztenak kendu ondoren, 7.880 pertsona geratu ziren.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:38

Gizarte etxeetako elkartze-aretoetan jarduera-programa bat antolatu da hori ezagutzera emateko

 

 

 

 

Gasteizko Udalak ‘Emakumeak-Mujeres’ karta-sorta argitaratu du: Isabel Ruiz ilustratzailearen liburuetan oinarritzen da, eta emakumeak eta haiek historian zehar arlo guztietan egin dituzten ekarpenak ikusarazi nahi ditu. Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Canto, Berdintasuneko zinegotzi Miren Fernández de Landa eta Ludoland-Ortzadarreko arduradun Maribel Angulo izan dira aurkezpenean.

Hiriko gizarte etxeetako aisialdi eta denbora librerako zerbitzuen ekimena izan da, erabiltzaileak balioetan sentsibilizatu eta hezteko asmoz. Ludotekak, ludoklubak eta elkartze-aretoak kudeatzen dituen enpresak, Ludoland-Ortzadarrek, diseinatu eta ekoitzi du jokoa, eta Isabel Ruizek jarri ditu irudiak.

Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok azaldu duenez, “gizarte etxeek berariazko programazioa dute berdintasunaren alorrean, besteak beste ekintza hauek barne hartzen dituena: ludoteka eta ludokluben berdintasunaren aldeko familia-ibilaldia, ikasleentzako ‘Berdintasunean jolasten, berdintasunean bizitzen’ bisitak, areto batzuetan jarritako berdintasunaren totema, etab. Urtero gehitzen dira ekimen berriak, ‘Emakumeak-Mujeres’ karta-sorta hau, kasu.”

Berdintasuneko zinegotzi Miren Fernández de Landak, berriz, azpimarratu du “karta-sortan munduko osoko eta garai guztietako emakumeak agertzen” direla. “Literaturan, musikan, giza eskubideen eta feminismoaren aldeko borrokan, zientzian, kirolean, zineman eta beste arlo batzuetan lan handia egin duten emakumeak. Ekimenaren helburua da emakume horiek guztiak ezagutu eta aitortu ditzagun, emakumeek gizartean duten zeregina ikusaraziz eta gaurko eta biharko emakumeentzat erreferenteak emanez”.

Karta-sorta

Karta-sortak 53 karta ditu. Bakoitzaren aurrealdean emakume baten irudia agertzen da, eta atzealdean, jaio zeneko egun-lekuak, hil zeneko egun-lekuak, lanbidea, haren lorpen nagusia eta informazio osagarria.

Protagonistei buruzko datuak asmatzean datza jokoa, entretenitzeaz gain historia berridazteko asmoz, emakumeak ere kontuan har daitezen.

Bestetik, Gizarte Etxeen Zerbitzuak ‘Emakumeak-Mujeres’ karta-sorta ezagutarazteko programazio bat jarriko du abian  elkartze-aretoetan, gaurtik aurrera: partida dinamizatuak; erakusketa bat; txapak egiteko lantegia, bakoitzak karta gustukoenaz txapa egin dezan; ‘Sorta honetan zeu falta zara’ lantegia, zeinean parte-hartzaileek karta berriak sortu ahalko baitituzte, beren bizitzetan edo gizartean garrantzitsu izan den emakume bat gogoratzeko.

Pertsonaiak

Karta-sortan emakume gailen hauek agertzen dira:

  1. Ada Lovelace
  2. Alice Guy-Blaché
  3. Amelia Mary Earhart
  4. Angela Davis
  5. Ángela Ruiz Robles
  6. Berta Cáceres
  7. Camilla Claudel
  8. Caroline Herschel
  9. Christine de Pizan
  10. Clara Campoamor
  11. Concepción Arenal
  12. Dian Fossey
  13. Dolores Cacuango
  14. Elisabeth Eidenbenz
  15. Enma Goldman
  16. Federica Montseny Mañé
  17. Florence Nightingale
  18. Frida Kahlo
  19. Gerda Taro
  20. Gertrude Ederle
  21. Gloria Fuertes
  22. Harriet Tubman
  23. Hedy Lamarr
  24. Hellen Keller
  25. Hildegarda de Bingen
  26. Hilma af Klint
  27. Hipatia de Alejandría
  28. Huda Sha’arawi
  29. Irena Sendler
  30. Isadora Duncan
  31. Jane Goodall
  32. Junko Tabei
  33. Katherine Switzer
  34. Loïe Fuller
  35. Lotte Reiniger
  36. Louise Bourgeois
  37. Malala Yousafzai
  38. Margaret Bourke- White
  39. María Moliner
  40. María Montessori
  41. Marie Curie
  42. Maruja Mallo
  43. Mary Wollstonecraft
  44. Maya Deren
  45. Miriam Makeba
  46. Nellie Bly
  47. Rosalind Franklin
  48. Rosa Parks
  49. Simone de Beauvoir
  50. Valentina Tereshkova
  51. Violeta Parra
  52. Virginia Woolf
  53. Wangari Muta Maathai

Egileari buruzko informazio gehiago

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:22

 

Zazpi mezu zabalduko dira onlineko hedabideen eta Facebooken bitartez, oinezko, txirrindulari eta gidariak kontzientziatzeko

 

 

 

 

 

Udaltzaingoak beste urrats bat egin du 2018-2023 aldirako Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Iraunkorraren Udal Plan Estrategikoan, kontzientziazio-kanpaina bat abian jarrita. Zehazki, zazpi mezu zabalduko dira hedabide digitalen eta Facebook sare sozialaren bitartez, oinezko, txirrindulari eta gidarien artean jokabide seguruak sustatzearren.

2018ko urrian aurkeztu zen plana, zeinaren xedea nagusia baita hiri barruko istripuen kopurua gutxitzea eta trafiko-biktimei dagokienez “vision zero” helburua lortzea. Horretarako, hirian mugikortasun iraunkor eta segurua sustatu nahi da, eta trafiko-istripuetan hildako eta zaurituen kopurua gutxitu; talde ahulak babestu; jokabide ezegokiak zuzendu; bizialdi osoan seguru mugitzen irakatsi, eta informazioaren kudeaketa eta istripuak aztertzeko prozesuak hobetu.

Lehen komunikazio-ekintza 2019ko urtarrilean egin zen: planaren logotipoa, sinadura eta zigilua diseinatu ziren, eta 20.000 orri-markatzaile argitaratu ziren oinezko eta txirrindulariei zuzendurik. Kalean bertan, ikastetxeetan eta Agirrelandako Bide Heziketarako Parkean banatu ziren zenbait astez. Hiru hilabete geroago, beste euskarri bat erabili zen komunikaziorako: hiri autobusak, egunero 12 ordutik gora ematen baitute hiriko kaleetan barrena.

Orain sarera jauzi egiteko txanda iritsi da, mezuak beste jasotzaile batzuen artean zabaltzearren. Dagoeneko oinezkoei, txirrindulariei, biribilguneei eta gidatzean ditugun distrakzioei buruzko mezuak landu dira; horiei abiadura, alkohola eta drogak zein segurtasun-gailuak gaitzat dituztenak gehituko zaizkie.

Onlineko kanpainaz gain, Udaltzaingoa “Ikasleen autobabesa.Errepideetako eta suteen kontrako segurtasuna ikasi” ikastaroa ematen hasi da hilabete honetan, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzendua. Trafikoari eta bide segurtasunari buruz jarrera eta balio egokiak sustatu nahi ditu ikastaroak, arriskuak saihestearren, eta bizikletaren erabilera zuzena; argiak eta txirrinak banatuko dituzte, pizgarri gisa, eta jardunbide egokiak eta ikasitakoa saritzeko.

Argibide gehiago

Kanpainaren irudiak

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:06

Egilea: Luis Javier González

 

Joserra Gutiérrez izango da Gasteizko Luis Aranburu udal musika eskolako zuzendari berria. Ziur aski ostiralean izendatuko dute, Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi ostean. Gutiérrezek Paco Galve ordeztuko du, hark uztailean utzi baitzuen kargua Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailaren zuzendaritzaz arduratzeko.

Gutiérrezek Barakaldo eta Bilboko kontserbatorioetan egin zituen goi mailako musika ikasketak, eta gero teknologia berriei buruzko graduondoko bat egin zuen UNEDen. 2003az geroztik, Musika Informatikako irakaslea da eskolan.

Luis Aranburu musika eskolak —Kultura zinegotzi Estíbaliz Canto da lehendakaria— Gutiérrezen aldeko apustua egin du, zeinak, irakasle lanaz gain, konpositore lanak ere egin baititu. Besteak beste, zenbait film luzeren musika konposatu du (Izarren Argia, Olentzero), antzerkirako eta telebista-saioetarako musika (Blackie&Company, Gernika bajo las bombas), eta umeentzako abestiak (EITB 3Txulo). Orobat, beste konpositore batzuekin batera aritu da, orkestrazioak, egokitzapenak eta moldaketak egiten talde sinfonikoentzat, ganbera taldeentzat eta bandentzat.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:35

 

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak piknikerako lau mahai jarriko ditu, eta bost zuhaitz landatuko

“Berdegune handi hori aberastu nahi dugu, eta herritar ororentzako elkargunea bihurtzea”, azaldu du Amaia Barredo zinegotziak 

 

Audioa Amaia Barredo

Gasteizko Udaleko Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak askaltzeko gune irisgarri bat sortuko du Arriagako parkean. ‘Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ partaidetza-programan hautatutako proiektua da, eta Udalak 12.604,42 euro (BEZa barne) inbertituko ditu horretan. Lanak Construcciones Aguillo SA enpresari esleitu dizkiote, eta bi hilabeteko epean egingo dira, kontratua izenpetzen denez geroztik.

Piknikerako lau mahai irisgarri izango ditu guneak. Zehazki, pinu-zurezko mahaiak, 75 zentimetroko altuera eta bi metro eta erdi inguruko luzera dutenak, guztiz irisgarriak —muturretako batean gurpil-aulkiak sartu ahal izateko “tartea” utzita—. “Gasteizko berdegune handi hori aberastu nahi dugu, bizitzaz bete, eta leku hori herritar ororentzako elkargunea bihur dadin.  Eta, jakina, edonork inguruaz gozatzeko aukera izan dezan bermatzea, baita gurpil-aulkian doazenek ere”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

Jolastokitik eta aintziratik hurbil dagoen parterre batean egingo dira lanak, bidegurutze baten ondoan. Orobat, hosto galkorreko bost zuhaitz landatuko ditu Udalak: bi intxaurrondo eta hiru lizar. Inguruak itzal gehiago izatea da helburua. Bi paperontzi ere instalatuko dira.

Arriagako parkea Gasteizko parke handienetako bat da. 18 hektareako azalera du, eta gizarte eta ingurumen onura izugarriak dakartza; 30 hegazti espezietik gora bizi dira bertan, eta askotariko zuhaitz ugari ditu. Jolastokia, zabuak, iturriak, komunak, patinatzeko pista, bolatokiak, mahai-tenisa, saskiak eta beste ditu.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:21

IGIk zenbait bideo zabaldu ditu, hiriko nekazaritza eta baratzezaintza ekologikoko proiektua ikusarazteko eta horretan parte hartzen dutenei eskerrak emateko

Gasteiz hiriko baratze ekologikoez harro dagoela erakusteko bost bideo zabaldu ditu sare sozialetan eta Udalaren informazio-pantaila zein ikus-entzunezko euskarrietan. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak sustatu du ekimena, hiriko baratzezaintza ekologikoko proiektua ikusarazteko eta horretan parte hartzen dutenei eskerrak emateko.

IGIren bitartez, Gasteizko Udala baratzezaintza ekologikoa hirian eta hiri ingurunean (Eraztun Berdea) landu dadin sustatzen ari da, hiriko azpiegitura berdea osatu, elikagaien tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatu eta elikadura osasungarria zein aisialdi aktiboa bultzatzeko xedez.

“”Herritarrek bertako elikagaien eta elikagai ekologikoen ekoizpenak eta kontsumoak duten garrantziaz kontzientzia har dezaten eta Gasteiz inguruan hori ahalbidetzen duten proiektuetan parte har dezaten lortu nahi du proiektuak. Zalantzarik gabe, horrelako ekimenek gure gizartean oinarrizko zenbait kontzeptu zabaltzen lagundu behar dute, besteak beste, elikadura-burujabetza, tokiko produktuen ekoizpena, elikadura osasungarria eta osasunerako hezkuntza“, nabarmendu du IGIko lehendakari Ana Oregik.

 

 

 

 

Une honetan, espazio publikoetan baratzezaintzarekin lotutako zenbait ekimen garatzen ari dira:

 

 

 

 

 

 

 

Share