Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 urria 2019 17:00

Prentsaurrekoa. Mazoka, Vitoria-Gasteizko Marrazki Azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Biltzar eta Kultura zinegotzi Felipe Garcia; Mazokako zuzendari Marta C. Dehesa; eta Naipes Fournier enpresako komunikazio zuzendari Diego Ruiz de Gauna

Eguna. Asteazkena, urriak 30

Ordua. 11:00

Tokia. BIBAT museoa

————————————-

Harrera ekitaldia Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxeari, Vitoria-Gasteizen eskola ireki zuteneko 125. urteurrena dela eta

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, urriak 30

Ordua. 19:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:31

Atxilotutakoaren etxebizitzan topatutako materialea

 

Udaltzaingoko agenteek 54 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, 11:00ak baino lehentxeago, hainbat delituren ustezko egile izateagatik: merkataritza-dokumentazioa faltsutzea, iruzur egitea, dokumentu publikoa faltsutzea, identitatea lapurtzea eta posta lapurtzea. Atxilotuak 12.000 eurotik gora eskuratu ditu maiatzetik hona identitate faltsua erabilita.

Irailaren amaieran jasotako hiru salaketak piztu zuten susmoa Agirrelandako egoitzan. Pertsona batek Gasteizko hiru enpresa desberdinen txeke izendunak kobratu zituen, antza.

Ikerketa taldeak hainbat ikerlan egin zituen egilea atzemateko. “Fitxatu” ondoren, lanean jarri ziren zenbat enpresatan egin zuen iruzur eta, eta bere, “modus operandi” ezagutzeko.

Gizonak enpresen hainbat posta lortzen zuen, legez kanpo, eta hortik txekeak eskuratuta, faltsutze teknikak baliatzen zituen onuradunaren izena aldatzeko eta bere izena edo “eramaileari” jartzeko. Aurretiaz, nortasun Agiri Nazionala faltsutzen zuen, eta horrekin kontu-zenbakia irekitzen zuen banketxeren batean.

Txekeak kobratzeko, batzuetan banketxeetako langileen eta zaintza-kameren aurren jartzen zen, eta beste batzuetan, “eramaileari” jartzen zuenean, behartsuak erabiltzen zituen, lan horregatik zertxobait ordainduta.

Atxilotzeko unean, nortasun agiri faltsutua eta 750 euro inguru zeramatzan. Bere etxea erregistratuta, hauexek aurkitu ziren: hurrengo biktimak izango ziren hiru enpresaren ordainketa-txeke helbideratuak zituzten gutun-azalak, agiri faltsuak baliatuta eskuratutako banku-libreta bat, eta posta lapurtzeko eta agiriak faltsutzeko materiala.

Udaltzaingoak hainbat enpresaren 9 txeke manipulatu aurkitu ditu, guztira 12.000 eurotik gorako baliokoak. Txeke hauek eta atxilotuaren etxean aurkitutakoak Ertzaintzaren Ikerketa Atalera igorri dira, Erandiora, adituek txostena egin dezaten, faltsuketa egiaztatu eta erkatzeko

Gaur goizean epailearen aurrera eraman dute atxilotua. Bilbon ere hainbat txeke kobratuak zituen eta Madrilgo Erkidegoan antzekoak egin izanaren aurrekariak ditu.

Udaltzaingoak laguntza eskatu die Eskalmendi, Betoñu eta Gamarrako industrialdeetan martxotik hona kobrantzetan anomaliak antzeman dituzten enpresei, ustezko iruzurgilearen biktimak izan badira ere.

Zehazkiago, banku-txekeen bidez ordainketak jaso behar zituztelarik kobratu ez duten enpresak lirateke, edo txekeak beste pertsona batzuei ordainduko zitzaizkien; Agirrelandara joateko eta salaketa jartzeko eskatzen zaie horiei, eta ustezko iruzurraren biktima direla frogatzeko dokumentazioa eramateko.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:51

Udaltzaingoaren Agenteek 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizeko lehen orduan, genero-indarkeriaren delitu baten ustezko egilea delakoan.

Gertaera horiek igande gauean hasi ziren, bikotekidea Agirrelandako polizia-etxera salaketa jartzera joan zenean, arratsalde horretan bertan bide publikoaren erdian jo egin zuelako. Bera adierazpenetan biktimak indarkeriazko beste gertaera batzuk ere aipatu zituen. Gertaera horiek kontuan izanda, gizonezkoaren bila joan ziren eta atxilotu egin zuten. Gaur goizean epailearen esku geratuko da.

Beste alde batetik, Udaltzaingoaren agenteek 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo eguerdian, bilatzeko, atxilotzeko eta presondegian sartzeko errekisitoria judizial bat zeukalako beraren gainean.

 

Trafiko-istripua

Azkeneko 24 orduetan 15 trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan pertsona bat zauritu da. 56 urteko emakume bat da, bere motozikletan San Ildefontso kaletik barrena zihoana; oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik lurrera erori zen. Bertara joandako larrialdi-zerbitzuek artatu zuten eta, gero, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Atzo, 14 salaketa aurkeztu ziren Polizia Judizialean.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:21

Siriaren egoera munduko krisi humanitariorik larriena bihurtzen ari da

Egoeraren larritasun bereziarengatik, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bi proiekturi emango diete laguntza errefuxiatuei eta desplazatuei janaria eta tapakiak helarazteko

 

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eratu zuten Larrialdietarako Arabako Funtsak (LAF) 70.000 euro zuzendu ditu janariak eta tapakiak banatzeko turkiarren erasoaldi militarraren ondorioz Kurdistanen gertatu berri den indarkeria igoerak kaltetu dituen herritarren artean. Larrialdia Siriaren ipar-mendebaldean, Turkiarekiko mugaren ondoan, izandako bonbardaketen eta istiluen ondorioz sortu da; izan ere, haien eraginez oraindik ere milaka pertsona dago behartuta desplazatzera.

Eskualde horretan gerra hasi zela zortzi urte baino gehiago pasa ondoren, Siriako egoera munduko krisi humanitariorik okerrena ari da bihurtzen.

Egoeraren larritasun berezia dela-eta, egoki ikusten da Larrialdietarako Arabako Funtsak eman ohi duena baino diru kopuru handiagoa mugitzea eta bi erakundek egindako proposamenei erantzuna ematea.

LAFi eskaera egin dion erakundeetako bat da Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa, zeinak janariak banatuko baititu Siriako ipar-mendebaldean gaitutako errefuxiatuen eremuetan. Kalkuluen arabera, bakarrik zona horretan, 170.000 ume inguruk behar dute laguntza humanitarioa. Unicefek Larrialdietarako Arabako Funtsaren laguntzarekin duen asmoa da hobetzea 5 urtetik beherako umeen eta haurdun edo edoskitze aldian dauden emakumeen nutrizio egoera.

Bigarren erakunde eskatzailea Asociación Emigrados sin Fronteras da, DOZ Siria toki entitatearekin lankidetzan jarduten duena. Erakunde horrek laguntza ematen die errefuxiatuei eta laguntza eskaintzen du euskal lankidetzak finantzatzen dituen mediku arretarako bulego eta zentroetan. Larrialdietarako Arabako Funtsaren laguntzarekin Alhasaka eskualdean, Malika udalerrian, janariak eta tapakiak banatuko zaizkie 250 pertsonari.

Proposamen horiek aintzat hartzeko, kontuan hartu da Siriako Gobernu eta bere aliatuen eta estatukoak ez diren talde armatuen artean gertatu berri den liskar igoerak areagotu egin duela egoera humanitario larria, lehendik ere bereziki zaila. Armada turkoaren esku hartze militarrak Siriako ipar-mendebaldean izan duen kalte humanitarioaren ondorioz, 160.000 pertsona desplazatu dira joan den urriaren 9an krisia hasi zenetik, militarren aitzinamenduetatik eta liskarretatik ihesi.

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:42

Herritar gazteenen alfabetizazio artistikoa da programaren helburu.

etxepare_2019-20

Beñat Etxepare antzokiak 2019-20 denboraldia aurkeztu du: orotara 10 ikuskizun izango dira, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleentzat. Urriaren 31tik maiatzaren 22ra arte, dantza, musikalak, zirku garaikidea eta antzezlanak eskainiko dira.

Lurraldeko, estatuko zein nazioarteko proiektuek osatzen dute programazioa, denbora horretan sorkuntzarako eta publikoen prestakuntzarako laborategi berritzaile hori garatzen konprometitu diren artista eta konpainiei esker ona adierazteko asmoz.

Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Teatro Paraisoren zuzendari Pilar Lópezek aurkeztu dute gaur prentsaren aurrean.

Cantok azpimarratu du “zenbateko garrantzia duen haurrak, irakasleak, senitartekoak eta sortzaileak harremanetan jartzeak horrelako proiektu artistikoen bidez, antzezpenaren bidez sorkuntza eta kultur ohiturak sortzeak eta proposamen didaktiko horiek ikasgelan diseinatzeak, horiek baitira antzoki honen funtsezko helburuak, eta duela 26 urte abiarazitako jarduerarenak”.

 

Balantzea

Programa duela 26 urte sortu zenetik, ia 400.000 ikusle igaro dira Beñat Etxepare antzokitik, eta lurraldeko ikastetxeekin arte eta hezkuntza berrikuntzarako programak garatu dira denbora horretan.

Arlo publikoa eta pribatua batzen dituen lan-metodologia berritzaileari esker, Gasteizko Udalak eta Teatro Paraíso taldeak helburuak partekatu dituzte audientziak garatzeari dagokionez, eta egiteko osagarriak esperimentatu proiektua elikatu eta mantentzeko.

 

 

 

 

 

 

Share