Prentsa Oharren banner

Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira adinekoen zentro soziokulturalak

Adinekoen Zentro Soziokulturalak Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira gaur. Jai giroko ibilaldia egin dute hirian zehar, eta hainbat jarduera burutu dituzten Andre Maria Zuriaren plazan.

“Guk, pintatu…, gogotik!” da jardunaldiaren lema; aldarrikapen-mezu horren bitartez, gizartean merezi duten lekua eta aitortza eskatu nahi dute adinekoek.

“Babesa, laguntza emozionala zarete zuen familientzat, baita laguntza ekonomikoa ere. Jakintza, esperientzia, eta zuen denboraren emaileak zarete, horiek guztiak besteren eskura jarrita. Pazientzia zarete, ilusioa eta kultura…… paper garrantzitsua jokatzen duzue eta gizarteak hori ezagutu eta aitortu egin behar du, zuekiko sentikorra izan eta jarrera positiboa erakutsita”  aldarrikatu du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak, jardueren hasieran.

Jarraian, Adinekoen Zentro Soziokulturaleko irrati-antzerkiko taldeak girotu du goiza, irrati-nobela batekin, jai-pregoi gisa, zeinek plazan bildutako pertsona ugarien interesa piztu baitu, jai giroko ibilaldiaren aurretik.

Jardunaldi honetako programan badira bestelako ekintzak ere. Adinekoen zentro soziokulturaletako kideek eta batzordeek ez ezik beste hauek ere hartzen dute parte: ACCEM elkarteak bakardadearen inguruko erakusketa batekin Andre Maria Zuriaren plazan, Berman heziketa zentroak eta merkatarien Gasteiz On elkarteak (azken honek hiriko dendetara bisita gidatuak antolatu ditu gaur eta biharko).


Share