Prentsa Oharren banner

(Zuzendutako oharra) Gazteen, teknikarien eta politikarien arteko topaketa izango da ostegunan, urriak 3, Landatxoko gizarte-etxean etxebizitzaren gaia jorratzeko

17:30ean hasiko da Udalak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen hau.

Etxebizitzari buruzko topaketa izango da ostegunean, urriak 3, Landatxoko gizarte-etxean, eta Gasteizko gazteek, erakundeetako teknikariek eta politikariek hartuko dute parte. Udalak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako topaketa hau 17:30ean hasiko da

Etxebizitzaren Euskal Behatokiko azken datuen arabera, batez besteko alokairua 1070,1 eurokoa da udalerrian. Ekitaldiak Hiruburu dinamika jarraituko du, hots, hiru protagonista –gazteak, kargu politikoak eta teknikariak– mahai baten inguruan elkartuko dira gai bat jorratzeko. Kasu honetan “gazteak eta etxebizitza” gaia izango da abiapuntua, etxebizitza berriak ezagutzeko eta etxebizitza-eredu berriak aztertzeko beharra dela eta: alokairu soziala, pisu solidarioak, co-housing-a edo belaunaldien arteko etxebizitzak, besteak beste.

Topaketan parte hartu nahi duten gazteek www.egk.eus helbidean edo 688737092 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena, doan.

Share