Prentsa Oharren banner

Udalak 50.000 euro inbertituko ditu 565 bizikleta-aparkaleku jartzeko hirian

Modulu horietako asko kirol instalazioen inguruetan jarriko dira.

“Herritarrek eta taldeek Herritarren Postontziaren, 010 telefonoaren edo “Alkateak entzuten dizu” plataformaren antzekoen bidez egiten dizkiguten eskariei ere erantzuten diegu” adierazi du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

Gasteizko udalak 50.000 euro inbertituko ditu datozen hilabeteetan 565 bizikleta-aparkaleku jartzeko hiriko auzoetan banatuta. Amaia Barredok zuzentzen duen Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saila modulu horiek zein gunetan jarriko diren zehazten ari da, baina jartzeko plana oso aurreratuta dago. Aparkaleku bakoitza bi plazatakoa izango da. “Orotara, 1.130 leku izango dira. Horietako asko (ehuneko 20a) udalerriko kirol ekipamendu ugarien inguruetan jarriko dira, Kirol Zerbitzuak hala eskatuta. Gainerakoekin taldeek eta banakoek egindako eskariei erantzungo diegu. Herritarrak udalarekin harremanetan jarri dira horiek eskatzeko, bilera, Herritarren Postontzia, 010 telefonoa edo “Alkateak entzuten dizu” bezalako parte-hartze moduen bitartez” azaldu du Amaia Barredo zinegotziak.

Horrenbestez, Urtaranen gobernuak sendotu egiten du bizikletentzako aparkalekuen sarea, zein funtsezko estrategia baita bizikleten mugikortasuna indartzeko. “Aparkaleku berri hauekin 10.000 plazatik gora izango dugu hirian, VGBiziz aparkaleku seguruen sarekoekin kontatu gabe” zehaztu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zorroaren titularrak. “Bizikleta gero eta gehiago erabiltzen da hirian. Gasteiz hiribideko bizikleta-kontagailuaren kontaketa 4.milioitik gorakoa da 2015eko azaroan jarri zenetik. Beraz, errealitate horri erantzun behar dioguz” azpimarratu du Amaia Barredok.

Kontratua sinatu bezain laster ekingo zaio bizikleta-aparkalekuen 565 moduluak jartzeari. Urtea amaitu aurretik lanak amaituta izatea espero du udalak.

 

Share