Prentsa Oharren banner

Alkateorde Felipe Garcíak FOARSEren XIII. Biltzarrean hartu du parte

Merkataritza eta Biltzarren zinegotziak azpimarratu duenez, erakunde publikoek lagundu egin behar diete gizarte erantzukizuneko zeharkako estrategiak jarraitzen dituzten enpresa txiki eta ertainei. Diputatu Itziar Gonzalok eta FOARSEko lehendakari Vega Leónek ere hitz egin dute biltzarraren inaugurazioan. Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Arabako Foroan 80 enpresa-kudeatzailek baino gehiagok hartzen dute parte; aldaketa globalaren buru diren pertsona eta entitateen esperientziak azalduko dira gaurko jardunaldian.

Share