Alkateak harrera egin dio Georgiako enbaxadoreari
Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Georgiak Espainiar estatuan duen enbaxadore Ilia Giorgadze hartu du arratsaldeko lehen orduan, Euskadin bisitan baitago. Enbaxadoreak hiria ezagutzeko interes handia zuen, Georgiatik etorritako ehunka pertsona bizi baitira bertan duela urte batzuetatik, zehazki, 459 pertsona, Erroldaren arabera. Aipatzekoa da Georgiako Kutaisi hiriarekin senidetuta dagoela Gasteiz.
Orobat, enbaxadako aholkulari politiko Teimuraz Basilaia eta Segurtasun agregatu Shalva Shubladze zeuden gaur udaletxea bisitatu duen georgiarren taldean.