Prentsa Oharren banner

AMAPASErekiko lankidetza-hitzarmena onetsi da, banaketa edo dibortzio fasean dauden familiei laguntzeko programa garatzeko.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 15.000 euro emango dizkio banandutako gurasoen AMAPASE elkarteari, banaketa edo dibortzio fasean dauden familiei arreta egiteko programa bat garatzea xede.

“Gurasotasun positiboa” izeneko programa honen xede dira orientazioa, prebentzioa eta esku-hartzeak, haustura prozesu horien ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen, eta seme-alaben zainketa eta heziketa egoera berrira egokitu dadin.

“Gurasoen banaketak aldaketa handia dakar seme-alaben bizitzan. Familiako kide guztien beharrei erantzungo dien bizikidetza- eta harreman-testuinguru egokia sortu behar da. Horrek berekin dakar erantzukidetasuna, berdintasuna eta elkarrizketa sustatzea” adierazi du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak.

Udalaren laguntza honi esker, familiei arreta eman, gurasotasun positiboari eta doluari laguntzeko taldea sortu eta gurasotasun positiboaren VI. jardunaldia antolatu ahalko du AMAPASEk

Share