Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 urria 2019 11:44

 

Udalak, Hiri Paisaiaren Atalaren bitartez, zuhaitz horien azterlan zehatz eta sakona egingo du, tomografien eta resistografo baten bitartez egindako proben laguntzaz.

Arbolen ikerketa dosierra

Gasteizko Udalak Cervantes eta Frai Francisco Vitoria ibilbideetako zuhaiztien egoera eta arriskua ebaluatuko du. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak izenpetu du, dagoeneko, arbolazain aditu batek lan horiek egiteko kontratua. 58 zuhaitz aztertuko dira (44 Frai Francisco ibilbidean eta 14 Cervantes ibilbidean) hiru hilabetean. Zuhaizti hauek zehatz-mehatz aztertu behar direla uste du Hiri Paisaiaren Atalak, duten adina eta nabari zaizkien zahartze-zantzuak direla eta. 55 zuhaitz indigaztainondoakaesculus hippocastanum- dira, eta 100 eta 300 zentimetro arteko perimetroko enborra dute. “Hiriko zuhaiztiak serioski kudeatu nahi ditugu. Udalerriko zuhaiztiei eragingo dien edozein erabakik lan tekniko eta zientifikoa izan behar du atzetik. Horretaz gain, zabalkundea emango diogu, herritarrek egiten diren esku-hartzeak uler ditzaten” azaldu du gaur goizean Gorka Urtaran alkateak. Azken datuen arabera, Gasteizek 2016an baino 2.432 zuhaitz gehiago ditu, guztira 115.000 dira hirian zehar banatuta.

Udalak 21.600 euroko inbertsioa egingo du lan horietarako, eta honako alderdiak landu eta bilduko beharko dira: aurrekariak, kokapena eta ingurunea, fisiologia eta biomekanika arloetako ondorioak, egindako analisiak, fitxak, arriskuen sailkapena eta proposatutako esku-hartzeak. Horretarako banaka aztertu behar dira zuhaitzak.

Enpresak lan hauek egingo ditu: ikusizko analisia eta ale bakoitzaren deskribapena (bizitasuna, adaburuaren dentsitatea, neurriak, akatsak, ikusten diren lesioak), azterketa instrumentala, zulaketa mekanikoko gailuak (resistografoa) eta tomografia sonikoak erabilita, eta laginak hartu eta trakzio-testa, lau aletan gutxienez. Informazio horrekin guztiarekin, balorazio orokorra egingo da, ebaluazio osoa jasotzen deun txostena egingo da (egoera fisiologikoa, sendotasuna, haustura- edo erorketa- arriskua), eta esku-hartze proposamena erantsiko da.

 

Senda ibilbideko lanak

Udalak Senda ibilbideko zuhaitzen azterlana enkargatu zuela gogoratu du Gorka Urtaran alkateak. Kasu honetan 62 bananondo dira, 140 urte ingurukoak, batez beste 250 zentimetroko perimetrodunak eta 30 metroko alturatik gorakoak. “Balore historiko, kultural eta paisajistiko handiko multzoaz ari gara, eta mantendu egin nahi dugu, beti ere herritarren segurtasuna bermatuta” azaldu du alkateak.

Onddoa eta zuloak agertu, eta haize bortitzagatik adarren bat erori izanagatik, udalak hainbat azterketa egin behar izan zituen adituen bitartez. Cervantes eta Frai Francisco ibilbideetan egingo den bezala, orduan ikusizko analisiak, resistografiak, tomografiak eta abar egin ziren usteldutakorik bazen ikusteko, Azkenik, diagnostiko osoa egin zen eta ale bakoitzarentzako proposamena.

Diagnostikoaren arabera, zuhaitz helduak dira, eta egoera fisiologiko eta sanitario onargarria dute, nahiz eta adaburu eta enborrean onddo batek eragindako usteltzerik izan, 39 zuhaitzek kalte horiek dituztela jaso da diagnostikoan. Edonola ere, neurketek adierazten dutenez, egiturek nahikoa egur dute oreka mantentzeko behar den erresistentziarako.

Txostenak, zein poster batean laburtu den, hiru esku-hartze mota proposatzen ditu: urteroko kontrol eta mantentzea (39 zuhaitzetan), adaburuak txikitzea (10etan) eta adarrak moztu edo kentzea (13tan). Laster ekingo zaie inausketa lanei, lan horietarako lehia deituko baitu laster udalak.

 

Share