Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 urria 2019 14:31

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzua eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilua elkarlanean arituko dira berriro, Gazte Planaren barruko zenbait programa garatzeko. Horren haritik, Udalak eta Kontseiluak hitzarmen bat sinatuko dute, eta udalaren ekarpena 10.500 eurokoa izango da. 2013az geroztik ari dira elkarlanean bi erakundeak horrelako hitzarmenen bidez.

Kontseilua zeregin hauetaz arduratuko da: Udalaren Gazte Planaren jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea, gazte entitate eta taldeekin bilerak egin eta dinamizatzea (“hiriburuak” direlakoak, esaterako), Gazte Planeko ekintzak diseinatu eta garatzen laguntzea, eta gazteentzat interesgarri diren elkarteen arteko aliantzak sustatzea.

Bestetik, Gasteizko 20 ikastetxetako ikasleek osatuko dute gazte informatzaileen sarea hasi berria den ikasturtean. Beren eguneroko jardunerako eta gerora emantzipatzeko garrantzia duen informazioa bildu eta zabaltzen dute sareko ikasleek. Arlo hauek lantzen dituzte: hirian gazteentzat dauden zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, beka eta dirulaguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta abar.

Gobernu Batzarrak erabaki du 20 ikastetxe horietako bakoitzari 500 euroko zuzkidura ematea. Orotara 10.000 euro izango dira. Ikastetxe hauek jasoko dute dirulaguntza:

ARKAUTE NEKAZARITZAKO BHI IES KOLDO MITXELENA BHI
SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA (“CORAZONISTAS”) LAKUA BHI
FRANCISCO DE VITORIA BHI LOS HERRAN BHI
EGIBIDE ARRIAGA MENDEBALDEA BHI
EGIBIDE JESUS OBRERO OLABIDE IKASTOLA
EGIBIDE MENDIZORROTA SAN PRUDENCIO IKASTETXEA
EGIBIDE MOLINUEVO MIGUEL DE UNAMUNO BHI
EGIBIDE NIEVES CANO URKIDE IKASTETXEA
EKIALDEA  BHI ADSIS GASTEIZ OLHI
PAULA MONTAL IKASTETXEA SANSOMENDI IPI

 

Gazte Informatzaileen Sarea ikasleek osatzen dute eta ikastetxeetan beren eguneroko jardunerako eta gerora emantzipatzeko informazio garrantzitsua jaso eta zabaltzeaz arduratzen dira: hirian gazteentzat dauden zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, beka eta dirulaguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste.

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak koordinatzen du Gazte Informatzaileen Sarea, prestakuntza emanez, haien interesei erantzuten dien informazioa bilduz eta horren transmisioan lagunduz.

Gazte informatzaileek diru-ekarpena jasotzen dute ikasturtean egindako lanaren truke.

Gazteentzat interesgarria izan daitekeen informazioa ahalik eta gehien zabaltzeko, hainbat udal ekipamendutan (gizarte etxeak, kiroldegiak…) informazio-taulak jarri dira, leku horietan gazte ugari bildu ohi baita.

 

Share