Prentsa Oharren banner

Argitaratu da ‘El Silencio de la Ciudad Blanca’ filmaren estreinaldirako zozketaren irabazleen zerrenda

Udalak ‘El Silencio de la Ciudad Blanca’ filmaren estreinaldirako 300 sarrera zozketatu ditu gaur goizean; urriaren 24an estreinatuko da filma, Gasteizko Europa biltzar jauregian.

Sarrera bikoitzak lortu dituzten 150 pertsonei 010 telefonoaren bidez jakinaraziko zaie hori. Esteka honetan ere kontsultatu ahalko da zerrenda, edo herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Sarrerak urriaren 17tik 20ra arte jaso ahalko dira, Turismo Bulegoan (Espainia plaza), ordutegi honetan: 10:00etatik 19:00etara, astelehenetik larunbatera, eta 11:00etatik 14:00etara, igandeetanZozketarako izena eman zuten pertsonek berek joan beharko dute jasotzera.

Europa jauregiko Maria de Maeztu aretoa zinema-areto bihurtzeko behar teknikoak aztertu zituelarik, interesa zuten pertsonen artean 300 sarrera zozketatzea erabaki zuen azkenean Udalak.

Joan den astean 9.515 eskaera jaso ziren orotara. Izen-emate bikoiztuak edo parte hartzeko betekizunak (adinduna izatea eta Herritarren Udal Txartela edukitzea) betetzen ez zituztenak kendu ondoren, 7.880 pertsona geratu ziren.

Share