Prentsa Oharren banner

‘Emakumeak-Mujeres’ karta-sortak emakumeak eta haiek historian egin dituzten ekarpenak ikusarazi nahi ditu

Gizarte etxeetako elkartze-aretoetan jarduera-programa bat antolatu da hori ezagutzera emateko

 

 

 

 

Gasteizko Udalak ‘Emakumeak-Mujeres’ karta-sorta argitaratu du: Isabel Ruiz ilustratzailearen liburuetan oinarritzen da, eta emakumeak eta haiek historian zehar arlo guztietan egin dituzten ekarpenak ikusarazi nahi ditu. Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Canto, Berdintasuneko zinegotzi Miren Fernández de Landa eta Ludoland-Ortzadarreko arduradun Maribel Angulo izan dira aurkezpenean.

Hiriko gizarte etxeetako aisialdi eta denbora librerako zerbitzuen ekimena izan da, erabiltzaileak balioetan sentsibilizatu eta hezteko asmoz. Ludotekak, ludoklubak eta elkartze-aretoak kudeatzen dituen enpresak, Ludoland-Ortzadarrek, diseinatu eta ekoitzi du jokoa, eta Isabel Ruizek jarri ditu irudiak.

Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok azaldu duenez, “gizarte etxeek berariazko programazioa dute berdintasunaren alorrean, besteak beste ekintza hauek barne hartzen dituena: ludoteka eta ludokluben berdintasunaren aldeko familia-ibilaldia, ikasleentzako ‘Berdintasunean jolasten, berdintasunean bizitzen’ bisitak, areto batzuetan jarritako berdintasunaren totema, etab. Urtero gehitzen dira ekimen berriak, ‘Emakumeak-Mujeres’ karta-sorta hau, kasu.”

Berdintasuneko zinegotzi Miren Fernández de Landak, berriz, azpimarratu du “karta-sortan munduko osoko eta garai guztietako emakumeak agertzen” direla. “Literaturan, musikan, giza eskubideen eta feminismoaren aldeko borrokan, zientzian, kirolean, zineman eta beste arlo batzuetan lan handia egin duten emakumeak. Ekimenaren helburua da emakume horiek guztiak ezagutu eta aitortu ditzagun, emakumeek gizartean duten zeregina ikusaraziz eta gaurko eta biharko emakumeentzat erreferenteak emanez”.

Karta-sorta

Karta-sortak 53 karta ditu. Bakoitzaren aurrealdean emakume baten irudia agertzen da, eta atzealdean, jaio zeneko egun-lekuak, hil zeneko egun-lekuak, lanbidea, haren lorpen nagusia eta informazio osagarria.

Protagonistei buruzko datuak asmatzean datza jokoa, entretenitzeaz gain historia berridazteko asmoz, emakumeak ere kontuan har daitezen.

Bestetik, Gizarte Etxeen Zerbitzuak ‘Emakumeak-Mujeres’ karta-sorta ezagutarazteko programazio bat jarriko du abian  elkartze-aretoetan, gaurtik aurrera: partida dinamizatuak; erakusketa bat; txapak egiteko lantegia, bakoitzak karta gustukoenaz txapa egin dezan; ‘Sorta honetan zeu falta zara’ lantegia, zeinean parte-hartzaileek karta berriak sortu ahalko baitituzte, beren bizitzetan edo gizartean garrantzitsu izan den emakume bat gogoratzeko.

Pertsonaiak

Karta-sortan emakume gailen hauek agertzen dira:

  1. Ada Lovelace
  2. Alice Guy-Blaché
  3. Amelia Mary Earhart
  4. Angela Davis
  5. Ángela Ruiz Robles
  6. Berta Cáceres
  7. Camilla Claudel
  8. Caroline Herschel
  9. Christine de Pizan
  10. Clara Campoamor
  11. Concepción Arenal
  12. Dian Fossey
  13. Dolores Cacuango
  14. Elisabeth Eidenbenz
  15. Enma Goldman
  16. Federica Montseny Mañé
  17. Florence Nightingale
  18. Frida Kahlo
  19. Gerda Taro
  20. Gertrude Ederle
  21. Gloria Fuertes
  22. Harriet Tubman
  23. Hedy Lamarr
  24. Hellen Keller
  25. Hildegarda de Bingen
  26. Hilma af Klint
  27. Hipatia de Alejandría
  28. Huda Sha’arawi
  29. Irena Sendler
  30. Isadora Duncan
  31. Jane Goodall
  32. Junko Tabei
  33. Katherine Switzer
  34. Loïe Fuller
  35. Lotte Reiniger
  36. Louise Bourgeois
  37. Malala Yousafzai
  38. Margaret Bourke- White
  39. María Moliner
  40. María Montessori
  41. Marie Curie
  42. Maruja Mallo
  43. Mary Wollstonecraft
  44. Maya Deren
  45. Miriam Makeba
  46. Nellie Bly
  47. Rosalind Franklin
  48. Rosa Parks
  49. Simone de Beauvoir
  50. Valentina Tereshkova
  51. Violeta Parra
  52. Virginia Woolf
  53. Wangari Muta Maathai

Egileari buruzko informazio gehiago

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share