Prentsa Oharren banner

Fundación Vital Zuzenak taldearen denboraldi berria aurkeztu da; Gurpil-aulki gaineko Saskibaloiko Liga Nazionalean jokatuko du taldeak

Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López Fundación Vital Zuzenak taldearen denboraldiaren aurkezpenean izan da; Gurpil-aulki gaineko Saskibaloiko Ohorezko Dibisioan bigarren urtez jarraian jokatuko du taldeak. Larunbatean hasiko da lehiaketa, 19:00etan, Ariznabarreko kiroldegian, aurreko denboraldiko txapeldunaren kontra: C.D. Ilunion taldea.

Europako liga onentzat duten horretan parte hartzeko fitxaketa berriak egin ditu Zuzenak taldeak, Ariznabarrean jokatzen den partida bakoitza saskibaloiaren jaia bihurtzea xede, kirol koordinatzaile Rubén Martínezen hitzetan. Beste hauek ere hartu dute parte aurkezpen-ekitaldian: Axier Urresti,Vital fundazioaren zuzendari nagusia; Itxaso Carrillo, Zuzenak-en kudeatzailea, eta Martín Pérez, Fundación Vital Zuzenak taldearen kapitaina.

 

Share