Prentsa Oharren banner

(Audioarekin eguneratuta) Udalak askaltzeko gune irisgarri bat sortuko du Arriagako parkean

 

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak piknikerako lau mahai jarriko ditu, eta bost zuhaitz landatuko

“Berdegune handi hori aberastu nahi dugu, eta herritar ororentzako elkargunea bihurtzea”, azaldu du Amaia Barredo zinegotziak 

 

Audioa Amaia Barredo

Gasteizko Udaleko Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak askaltzeko gune irisgarri bat sortuko du Arriagako parkean. ‘Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ partaidetza-programan hautatutako proiektua da, eta Udalak 12.604,42 euro (BEZa barne) inbertituko ditu horretan. Lanak Construcciones Aguillo SA enpresari esleitu dizkiote, eta bi hilabeteko epean egingo dira, kontratua izenpetzen denez geroztik.

Piknikerako lau mahai irisgarri izango ditu guneak. Zehazki, pinu-zurezko mahaiak, 75 zentimetroko altuera eta bi metro eta erdi inguruko luzera dutenak, guztiz irisgarriak —muturretako batean gurpil-aulkiak sartu ahal izateko “tartea” utzita—. “Gasteizko berdegune handi hori aberastu nahi dugu, bizitzaz bete, eta leku hori herritar ororentzako elkargunea bihur dadin.  Eta, jakina, edonork inguruaz gozatzeko aukera izan dezan bermatzea, baita gurpil-aulkian doazenek ere”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

Jolastokitik eta aintziratik hurbil dagoen parterre batean egingo dira lanak, bidegurutze baten ondoan. Orobat, hosto galkorreko bost zuhaitz landatuko ditu Udalak: bi intxaurrondo eta hiru lizar. Inguruak itzal gehiago izatea da helburua. Bi paperontzi ere instalatuko dira.

Arriagako parkea Gasteizko parke handienetako bat da. 18 hektareako azalera du, eta gizarte eta ingurumen onura izugarriak dakartza; 30 hegazti espezietik gora bizi dira bertan, eta askotariko zuhaitz ugari ditu. Jolastokia, zabuak, iturriak, komunak, patinatzeko pista, bolatokiak, mahai-tenisa, saskiak eta beste ditu.

 

Share