Prentsa Oharren banner

Kultura Sailak 2012ko Inauteriak prestatzeko lehenengo bilerara deitu ditu konpartsak eta elkarteak

Kultura Sailak 2020ko Inauteriak prestatzeko lehenengo bilerara deitu ditu konpartsak; urriaren 23an (asteazkena) izango da bilera, 19:00etan, Simone de Beauvoir elkarteen etxean (San Ignazio Loiolakoaren kalea, 8).

Udalak konpartsekin egiten duen lehen bilera da, elkarren artean koordinatzeko eta konpartsek –beste urte batzuetan aurkeztu direnak zein aurten parte hartzeko interesa dutenak– proposamenak edo zalantzak azaltzerik izan dezaten.

Deialdi publikoa da, beraz, nahi duten talde edo elkarte orok har dezake parte.

Share