Prentsa Oharren banner

Erakundeetan Adina Kudeatzeari buruzko III. Biltzarra egiten ari da Europa jauregian, San Prudentzio Fundazioak antolaturik

Erakundeetan Adina Kudeatzeari buruzko III. Biltzarra egiten ari da gaur Europa jauregian, San Prudentzio Fundazioak antolaturik. Alorreko adituek biztanleriaren zahartzea lanaren ikuspuntutik aztertuko dute, hau da, nola eragingo dien enpresei eta langileei hainbat alderditan: laneko arriskuen prebentzioa, eta talentuaren zein giza baliabideen belaunaldiarteko kudeaketa.

Lehen alkateorde Felipe Garcíak hartu du parte topaketaren inaugurazioan, Laneko sailburu María Jesús San José eta Fundazioko lehendakari Yolanda Berasateguirekin batera.

Garcíak adinekoen egitekoa nabarmendu du, eta enpresentzat langileen zahartzea kudeatzeak dakarren erronka. Adinekoek hiriarentzat zein erakundeentzat duten balioa ere azpimarratu du: “Esperientziak goragoko maila ematen du, adinak ematen dituen trebetasunak ezin baitira ez irakatsi ez ordeztu. Enpresek ezagutza eskualdatzeko plan eraginkorrak jarri behar dituzte abian, langile beteranoenak zaintzeaz gain”.

Gasteizen 55 eta 64 urte bitarteko 33.127 pertsona daude. Biztanleriaren % 13 dira.

Share