Prentsa Oharren banner

Enplegu normalizatuaren bidez desgaitasuna duten pertsonen gizarte-inklusio osoa lortzearen aldeko apustua egin du alkateak

 

 

 

 

 

 

 

Europa jauregian “Enplegua eta desgaitasuna: laguntza bidezko enpleguaren etorkizuneko erronkak eta konpromisoak” izeneko jardunaldia egiten ari da gaur, EHLABE elkarteak antolaturik; desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko 13 entitatek osatzen dute hori.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek irekitzeko ekitaldian hartu du parte. Haren iritziz, hiriak jasotako aitorpenek ezer gutxi balio dute “herritarren ongizatea bermatzen ez badugu. Enplegagarritasunak nabarmen hobetzen du dibertsitate funtzionala duten pertsonen gizarte-inklusioa eta ongizatea. Beraz, horretan ahalegindu behar dugu”. Horren harira, gogoratu du Udalak baduela kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibide bat, plantillan pertsona desgaituak dituzten enpresak kontuan hartzen dituena. Gainera, administrazio lokala Indesa enplegu-zentro bereziaren akzioduna da.

“Edonola ere —azpimarratu du alkateak—, enplegu bereziaz haratago joan behar da, enplegu normalizatura. Enplegu babestutik enplegu arruntera igarotzea ahalbidetzen duten ekintzak behar ditugu, eta enplegu horrek kalitatekoa izan behar du”.

 

Share