Prentsa Oharren banner

Gasteizek bihar estreinatuko du El Silencio de la Ciudad Blanca filma, protagonistak bertan direla

 

  • Europa jauregiaren aurreko tapiz berdea 19:15ean zabalduko da, eta proiekzioa 20:30ean hasiko da, Maria de Maeztu aretoan
  • Hainbat zozketatan irabazle suertatu diren 450 pertsonatik gora izango dira filma ikusten lehenak, protagonistak eta liburuaren egilea bertan direla

Gasteizko Europa biltzar-jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan izango da ‘El silencio de la ciudad blanca’ filmaren estreinaldia, 20:30ean. Eva Garcia  Sáenz de Urturi idazle gasteiztarrak idatzitako izen bereko eleberriaren egokitzapena  da, zeinak 700.000 irakurletik gora liluratu baititu dagoeneko.

Aparteko estreinaldia izango da estatuan, aktoreak, zuzendaria eta filmaren oinarri den liburuaren egilea etorriko baitira, baita ekoiztetxeko kideak ere. Estreinaldiak —Gasteizko Udalak DeaPlanetarekin batera sustatua— filmaketan era altruistan parte hartu zuen herritarrak omendu eta eskertzeko ere balioko du.

Udalak 300 sarrera zozketatu zituen joan den urriaren 16an, eta enpresa laguntzaileek beste 150 gonbit-txartel zozketatu dituzte; horrenbestez, 450 herritar baino gehiago joango dira estreinaldira.

Beste proiekzio batzuetan ez bezala, honako hauek izango dira estreinaldian: filmeko zuzendari Daniel Calparsoro, Belen Rueda eta Javier Rey protagonistak, Mercedes Gomero eta Joaquin Padró produktoreak ( Atresmediakoa  eta Rodar y Rodar-ekoa hurrenez hurren) eta liburuaren idazlea bera, Eva Garcia Sáenz de Urturi. Autografoak izenpetuko dituzte eta zaletuengana hurbilduko dira, emanaldiaren aurretik, Europa biltzar-jauregiaren kanpoan jarritako alfonbra berdean, 19:15etik. Estatuko hedabide espezializatuen presentziak aurrestreinaldia Espainia osoan zabaltzen lagunduko du.

Ostiralean, hilak 25, zinema-aretoetan estreinatuko da  ‘El silencio de la ciudad blanca’. Gasteizen gertatzen da filma, gaur egun. Hogei urteko neska baten eta mutil baten gorpu biluziak Katedral Zaharreko kriptan agertzen direnean hasten da filma.

Filmaketaren agertokiei eta estreinaldiarekin lotutako deskontu bereziei buruzko informazio gehiago, hemen: https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&uid=u598f977d_16dd2cff96e__7f3c

Share