Prentsa Oharren banner

Montehermoso kulturuneak argazkigintzari buruzko liburuekin eta bestelako agiriekin aberastu ditu bere funtsak, partikular baten dohaintzari esker

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du gaur goizean Montehermoso kulturuneko Mediatekaren erabiltzaile partikular batek zerbitzu horri eginiko funts bibliografikoen dohaintza. Guztira, argazkigintzarekin zerikusia duten 134 liburu eta agiri dira, eta horien balioa 3.200 eurokoa.

70.eko hamarkadako argitalpenetatik hasi eta gaur egun artekoak daude, tartean prentsa-argazkilaritza, argazkigintza historikoa eta argazkigintza artistikoko bildumak, eta baita zenbait gairi buruzko saiakerak ere: paisaia, fotomuntaketa eta erretratuari buruzkoak, besteak beste.

Orain, Montehermosoko Mediateka-Dokumentazio zentroan dohaintzan emandako funtsak katalogatu, zaindu eta jendearen eskura jartzeari ekingo dio, hartara osatu egingo dutelarik bertan arte garaikidearen, zinemaren, bideogintzaren eta argazkigintzaren gaietan lehendik ere baduten agiri-funts aberatsa.

 

 

Share