Prentsa Oharren banner

Berrogeita hamar bat arau-hauste antzeman ditu Udaltzaingoak hondakin-edukiontzien erabilera kontrolatzeko lehen kanpainan

Berrogeita hamar bat arau-hauste erregistratu ditu Udaltzaingoak, hondakin-edukiontzien erabilera kontrolatzeko Salburua auzoan bi astez egin duen lehenengo kanpainan, eta bi pertsona salatu ditu, garbiketaren ordenantza urratzeagatik.

Hamabost egunez, hondakin-edukiontzien eta bilketa pneumatikorako ontzien erabilera egokia kontrolatu du Udaltzaingoak, eta orobat zaindu du ez zekiela jaten eman animaliei kalean, eta ostalaritza-establezimenduetako terrazak higiene-, garbiketa- eta segurtasun-egoera egokian egon zitezela.

Zaintza-lan horien ondorioz, Ingurumen taldeko eta kaleko patruiletako udaltzainek 48 arau-hauste antzeman dituzte —edukiontzietatik kanpo utziko zabor-poltsak, bide publikoan utzitako tamaina handiko hondakinak eta abar—, eta Udalaren garbiketa-zerbitzuei jakinarazi, ebatz ditzaten.

Kontrol-lan horrez gain, kontzientziazio-lana ere egin du Udaltzaingoak, zona horretako herritar, bizilagun eta merkatariekin, zikinkeria eta usain txarrak sortzen dituzten gizalegearen kontrako jokabideak zuzentzeko.

Beste auzo batzuetan egingo da aurki hondakin-edukiontzien erabilera kontrolatzeko kanpaina bera. Hiri osoan barrena txandakatzea da Herritarren Segurtasunaren Sailaren asmoa.

Share