Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 abendua 2019 12:44

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zas Kultur Espazioak bihartik aurrera ‘Gazte Klik Klak 2019’ erakusketa hartuko du, izen berdina duen lehiaketan parte hartu duten pertsonen obrekin. Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatuta, Gazte Klik-Klak programak hamaika urte bete ditu 2019. urtean, eta,denbora honetan sormen gazteak esparrua lortu du. Edizio ezberdinetatik gaur arte, argazkigintzaren eta bideo-sorkuntzaren mundu zailean izen bat hartzea lortu duten pertsonak igaro dira: Jon Gorospe, Sara Berasaluce, Leire Baztarrica edo Jennifer Custodio horietako batzuk baino ez dira.

Argazki eta bideo digitaleko lehiaketa hau funtsezko hiru elementutan oinarritzen da: parte-hartzea, zabalkundea eta prestakuntza.

  • Interesdunek lehiaketan parte hartzea.
  • Gasteizko Udalak hedatzea, erakusketa-espazioak eta publizitate-euskarriak eskainiz.
  • Lehiaketa irabazi dutenen eta gure hiriko argazkigintzako eta bideo-sorkuntzako adituen eskutik erakusketa-proposamen bat garatzeko aukera izango dute.

Proposamen honen azken helburua da gure gazteriari balioa ematea, Gasteizi buruzko ikuspegi gazte bat emanez, ikuspegi berritzaile batetik.

Aurtengo edizioan, leloa “zurrumurrurik ez” izan da, Gasteizko gazteek hiriko aniztasun soziala eta kulturala nola bizi duten jakiteko, baita horrekin batera dauden errealitateen sorta zabalarekin duten lotura ezagutzeko ere: inklusio-adibideetatik hasi eta aniztasunaren inguruko zurrumurru faltsuak desagertzen diren eguneroko egoeretaraino. Aurtengo edizioan Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean aritu da ZAS Kultur artista gasteiztarren kolektiboa, komisario lanetan eta ekoizpen artistikoan.

Hauek dira irabazleak eta hautatuak, beren lanen izenburuarekin batera:

 

Nuria Pérez-Cárcamo Samaniego Uniforma
 

Itzal Zubillaga Alberdi

 

Unify
Elisa Talbi, Siham Zannouti, Khadija Zannouti, Fatma Haimed, Deborah Aiguayu Rodaina Hamid

 

Generación y cambio (talde-lana)
Irati Cernadas Armentia Concordia
 

Jorge Pinedo López de Maturana

Múltiple
 

Silvia Sanz Flores

Arabandalus
 

Yadira Roman Santos

Ramé

 

Horiek guztiek taldeko erakusketa batean parte hartuko dute, ZAS Kultur artista gasteiztarren kolektiboaren lokaletan, abenduaren 5etik urtarrilaren 11ra arte. Erakusketa kolektibo horrekin batera katalogo bat egingo da lehiaketara aurkeztutako obrekin. Lan horiek udal webgunean jarriko den galeria birtual batean ere ikusgai izango dira.

Irabazleek aipamen berezia jasoko dute, eta horri esker 300,00 euroko saria lortuko dute argazkigintzako edo bideogintzako materialean, eta, batez ere, 2020ko lehen hiruhilekoan egingo den aurretiko tutoretza eta komisariotza duen erakusketa berri batean parte hartuko dute.

Gazte Klik-Klak 2019 eta Tetrapack 2020ko edizioetan Jorge Salvador argazkilaria izango da komisarioa. Berriro ere, edizio honetan, eta 2017tik aurrera ohikoa den bezala, komisario elkartu bat ere izango da, GKKren hainbat lehiaketatako irabazleen artean izendatua. Xabier Martínez Ortiz de Pinedo sortzaile gasteiztarra izango da aurtengo edizioan. Bere funtzioa komisarioarekin batera lan egitea izango da, bere esperientzia garapen artistikorako beste eremu bat irekiz.

Erakusketak

Bi erakusketa-espazio egongo dira:

  • Zas Kultur espazioa (Hedegile kalea 84), serie irabazlearen eta hautatuen erakusketa. 2019ko abenduaren 5etik 2020ko urtarrilaren 11ra.
  • Galeria birtuala, udalaren webgunean jarrita.

Inaugurazioa 

Abenduaren 5ean, osteguna, 19:00etan, ZAS Kultur Espazioan. Sariak banatuko zaizkie irabazleei; diplomak, hautatuei, eta topaketarako gunea izango dugu.

Katalogoa 

Erakusketan aurkeztutako lanekin. Erakusketa kolektibo honetan parte hartzen duten 7 pertsonen lana paperean jasotzen duen koadernotxoa da. Era berean, udalaren webgunetik deskarga daiteke.

Ondorengo garapena. Prestakuntza.

 Saritutako hiru proposamenek Tetrapack izeneko erakusketa kolektibo batean parte hartuko dute, sormen prozesu berri batean parte hartzeko aukera emango diena. 2020ko udaberrian komisarioak berriro izango dira, Jorge Salvador eta Xabier Martinez.

Informazioa +: juventudtl2@vitoria-gasteiz.org ; 945161616 ext 6513. Imanol Pradells

 

 

 

Share