Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 otsaila 2020 11:46

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 32.712 euro bideratuko ditu Vicente Abreu Federazioaren baitako elkarte soziosanitarioen lokalen mantentze eta funtzionamendu lanetarako.

Tokiko Gobernu Batzarrak Federazio horrekiko lankidetza-hitzarmena izenpetzea onartu du. Arabako Foru Aldundiak ere hartuko du parte eta 54.700  euro bideratuko ditu.

Vicente Abreu Elkarteen Federazioa 1995ean sortu zen. San Martin auzoan dago, eta gizarte-zerbitzuen esparruan eta Arabako Lurralde Historikoan jarduten duten taldeen egoitza soziala da.

Egun, gaixo eta familiei laguntza ematen dieten 23 elkarte soziosanitariok dute egoitza bertan.

Share