Prentsa Oharren banner

Alkateak COVID-19ari aurre egiteko “Eutsi Goiari” ekimen solidarioaren arrakasta txalotu du

Gasteizko alkate Gorka Urtaran Eutsi Goiari plataformaren ordezkari batzuekin bildu da gaur arratsaldean; koronabirusak eragindako osasun krisialdiari aurre egiteko hirian sortutako ekimen solidario nagusietako bat da hori. Martxoaren 22an sortu zen mugimendua, eta geroztik Gasteizko gizarteak partaidetza aurreikuspenak gainditu ditu, ehun pertsonatik gora inplikatu baitira.

 

Horren erakusgarri dira 130 kirolarik eta 6 artistak emandako gauzen zozketan bildutako 60.000 euroak, GoFundMe plataformaren bidez dohaintzan emandako 91.000 euroak eta zuzenean emandako 28.000 euroak. Orotara, 180.031 euro bildu dira, eta dirua ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta funtsezko beste zerbitzu batzuetan osasun materiala erosteko erabili da. Gasteizko Udalari dagokionez, San Prudentzio ALZIk eta etxebizitza komunitarioek jaso dute laguntzaren zati bat.

 

Era berean, “Eutsi Goiari” taldeak 61 jostun elkartu ditu osasun arloko langileentzako babes-mantalak egiteko. Talde horrek mila mantal baino gehiago josi ditu, eta 13 boluntariok lagundu die garraioan eta logistikan. Mantal horietako 100etik gora udal zerbitzuetarako izan dira.

Pandemiaren unerik txarrenetan jasandako estres egoera batean euren onena eman duten pertsonen jarrera baloratu du Gorka Urtaranek. Plataformaren ordezkari gisa, Orlando Pompeik eta Jorge Guadillak GKE baten antzeko egitura bat denbora errekorrean antolatzeko esperientzia kontatu dute.

Share

Cortes de tráfico por las obras de mejora del entorno del Memorial y los Arquillos

PLANOA

Biktimen Oroitzapenezko Zentroaren eta Arkupeen ingurua hobetzeko lanak aurrera doaz atsedenik gabe. Zentzu horretan, datorren astetik aurrera asfaltatze lanak egingo dituzte Mateo de Moraza, San Frantzisko eta Gernikako Estatutua kaleetan. Hori guztia dela eta, bertako kaleak trafikora itxi egin beharko dira, eta zamalanei zein inguruko garaje eta aparkalekuei eragingo die honek. Zehazki, honako eragin hauek egongo dira trafikoan:

Prado kalea (Cadena eta Eleta kaleen tartea, Loma jenerala plaza): bide-zati horrek bi noranzko izango ditu, eta bizilagunentzako sarbidea eta zamalanak baino ez ditu izango.

 

Mateo de Moraza kalea: kalea zaku-hondoan geratuko da, Andre Maria Zuriaren plazatik sartu-irtenak eginez. Zirkulazio bikoitza eta zamalanetarako sarbide mugatua.

Zapatari kalea, Errementari kalea, Diputazio kalea: Andre Maria Zuriaren plazatik Korreriarantz egingo da irteera.

 

Olagibel kalea (Agirre Lehendakariaren eta Foruen arteko tartea): zirkulazioaren bi noranzkoak, bizilagunentzako sarrera mugatuarekin eta zamalanekin. Olagibel kaleko garajeak (Agirre Lehendakariaren eta Foruen arteko tartea) Foruen bidez Olagibelera sartu beharko dira (kontrazantzua) eta Bake kalerantz irtengo dira.

 

San Bizente aldapa: beheranzko zirkulazioaren noranzkoa, zamalanetarako sarbide mugatuarekin Aiztogile kalean.

 

San Frantzisko aldapa: itxita.

Zamalanak Mateo de Moraza kaletik egingo dira.

 

Pintore kalea (San Frantzisko Xabierkoaren kantoi-tartea eta Erregearen Atea kalea): zaku-hondoko kalea, San Frantzisko Xabierkoaren kantoitik sarrera eta irteera dituena.

Zirkulazioaren bi noranzkoak. Zamalanetarako sarbide mugatua.

 

San Frantzisko kalea: itxita.

 

Erregearen Atea kalea: kalea moztuta. Nueva Dentro kaletik irteerak auzotarrentzat eta zamalanak eta Nueva Fuera erabilera orokorrerako. Garajeetarako sarbideak ere Frantzia kaletik edo Santiago etorbidetik egingo dira.

 

 

Udalak gomendatzen du datorren astean inguru horretan ez ibiltzea eta/edo beste bide batzuk erabiltzea, ahal den guztietan. Bestalde, informazio-kartelak jarriko dira etenek kaltetutako atarietan. Gainera, hodiek TUVISAren lineei eragingo diete aldaketa hauek guztiek.

 

Terrorismoaren Biktimen Oroitzapenezko Zentroaren ingurua hobetzeko proiektuaren obrak joan den irailean hasi ziren, eta lan horiei esker, guztira bost kaletan berrantolatu ahal izango da espazio publikoa, egungo zoladura aldatuz (zaharkitua eta hondatua puntu askotan), argiteria eta saneamenduko instalazioak eta zerbitzuak berrituz, oinezkoen erabilerarako lekua irabaziz eta Erdi Aroko hirigunerako irisgarritasuna hobetuz, igogailu berri baten eta eskailera mekaniko batzuen bidez. 2,1 milioi euroko inbertsioa dauka proiektuak, baita Gobernu Zentralaren finantzaketa ere.

Share

Cortes de tráfico por las obras de mejora del entorno del Memorial y los Arquillos

PLANO

Las obras de mejora del entorno del Memorial de las Víctimas y Los Arquillos avanzan sin descanso. En ese sentido, a partir de la semana que viene se llevarán a cabo trabajos de asfaltado en las calles Mateo de Moraza, San Francisco y Estatuto de Gernika. Todo esto requerirá el cierre al tráfico de las mismas del 15 al 20 de junio y afectará tanto a las labores de carga y descarga como a los garajes y aparcamientos de la zona. A fin de minimizar la afección se realizarán modificaciones de circulación en las calles próximas a este ámbito. En concreto, las siguientes:

C/ Prado (Tramo C/ Cadena y Eleta a Plz. General Loma): Este tramo será de doble sentido de circulación, con acceso restringido a vecinos y labores de carga y descarga.

C/ Mateo de Moraza: La calle quedará en fondo de saco, con entrada y salida desde la plaza de la Virgen Blanca. Doble circulación y acceso restringido a labores de carga y descarga.

C/ Zapatería – C/ Herrería – C/ Diputación: La salida a través de plaza de la Virgen Blanca se hará hacia la Correría.

C/ Olaguibel (Tramo Lehendakari Aguirre a Fueros): Doble sentido de circulación, con acceso restringido a vecinos y labores de carga y descarga. Los garajes de la calle Olaguíbel (tramo Lehendakari Aguirre a Fueros) deberán acceder a través de Fueros a Olaguíbel (contrasentido) y saldrán hacia la calle Paz.

C/ Cuesta de San Vicente: Sentido de circulación descendente, con acceso restringido a labores de carga y descarga en C/ Cuchillería.

C/ Cuesta de San Francisco: Cerrada. Las labores de carga y descarga se realizarán desde C/ Mateo de Moraza.

C/ Pintorería (Tramo Cantón de San Francisco Javier a C/ Portal del Rey): Calle en fondo de saco, con entrada y salida desde Cantón de San Francisco Javier

Doble sentido de circulación. Acceso restringido a labores de carga y descarga.

C/ San Francisco: Cerrada.

C/ Portal del Rey: Calle cortada. Salidas por Nueva Dentro para vecinos y vecinas y carga y descarga y Nueva Fuera para uso general. Los accesos a los garajes también se harán a través de Calle Francia o Avenida Santiago.

El Ayuntamiento recomienda no circular por este entorno durante la semana que viene y/o utilizar rutas alternativas siempre que se pueda. Por otra parte, se colocarán carteles informativos en los portales afectados por los cortes. Además, los cortes afectarán a las líneas de TUVISA que dan servicio en la zona.

Las obras del proyecto de mejora del entorno del Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismo arrancaron el pasado mes de septiembre y son unos trabajos que permitirán reordenar el espacio público en un total de cinco calles cambiando el actual pavimento (envejecido y deteriorado en muchos puntos), renovando instalaciones y servicios como los de alumbrado y saneamiento, ganando espacio para el uso peatonal y mejorando la accesibilidad al Casco Medieval mediante un nuevo ascensor y unas escaleras mecánicas. Cuentan con una inversión de 2,1 millones de euros y financiación del Gobierno Central.

Share

Prentsa deialdiak (2020-06-11)

– Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko enpresen artean ekonomía zirkularra bultzatzeko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren akordioa aurkeztea

Parte hartzaileak. Ekonomia Sustapen zinegotzi Maider Etxebarria; eta Ingurumen sailburuorde Elena Moreno

Eguna. Osteguna, ekainak 11

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

TUVISAk maiztasunak hobetuko ditu bihartik aurrera, eta 15 minutuan behin emango du zerbitzu linea erabilienetan

TUVISAk maiztasunak hobetuko ditu bihartik aurrera, eta 15 minutuan behin emango du zerbitzu 2, 4, 5 eta 6 lineetan. Ibilbide horietan 20 minutuan behin igarotzen ari ziren autobusak. Gehien erabiltzen diren eta bidaiarien eskaera handiena duten lineetan ezarriko dute neurria, eta lanegunetan bakarrik.

Une honetan, Gasteizen autobusez dabiltzan pertsonak % 30 gutxiago dira aurreko ekitaldien aldean, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz. Osasun krisialdiak jaitsiera handia eragin du erabiltzaile-kopuruan, eta hori dela kausa aldaketa ugari egin behar izan dira garraio publikoan. TUVISAk gutxinaka zerbitzuak berreskuratuko ditu, bidaiari zenbakiak ere gora egiten duen heinean.

Web-orri honetan aurki daiteke ordutegi eta ibilbideei informazio guztia: www.vitoria-gasteiz.org/TUVISA.

Share

Gasteizko kirol federatuak aste honetan ekingo die berriro entrenamenduei udal instalazioetan

  • Gimnasia erritmikoa, esgrima, gurpil-aulkiko saskibaloia, halterofilia, emakumezkoen saskibaloia eta kirol-aerobika bihar hasiko dira lehiaketak prestatzen gizarte etxeetan
  • Datorren astean entrenamenduak egin ahalko dira Mendizorrotzean, eta udalaren frontoi zein futbol-zelaietan

 

Klub eta kirolari federatuek aste honetatik aurrera ekingo diete sasoiko entrenamenduei udal kirol instalazioetan, koronabirusaren ondorioz martxoaren 10etik aurrera jarduera eten ondoren. Kirol-entrenamenduen itzulera mailakatua izango da, indarrean dauden osasun-gomendioak, diziplina bakoitzaren plangintza-aldia eta lehiaketen gertutasuna kontuan hartuta.

Atzo, esaterako, gimnasia erritmikoko entrenamenduak hasi ziren Zabalganeko gizarte etxeko instalazioetan; astelehenetik ostiralera jardungo dute.

Bihar gurpil-aulkiko saskibaloiaren txanda izango da, eta entrenamenduak egingo dira “Almudena Cid” jarduera fisiko egokiturako zentroan. Orobat, Salburuko gizarte etxeko esgrima gelan diziplina horretako entrenamenduak hasiko dira bihar, ekainak 10; saioak arratsaldez egingo dituzte.

Halterofilia entrenamenduei ere bihar ekingo diete, Espainiako Txapelketa prestatzeko. Horretarako, Lakuako gizarte etxeko halterofilia gela erabiliko dute arratsaldeko saioetan.

Zabalganeko gizarte etxeko kantxan ere bihar hasiko dira emakumezkoen saskibaloiko entrenamenduak.  Kirol-aerobik diziplinakoak ere ekainaren 10ean hasiko dira udazkeneko Espainiako Txapelketa prestatzen Hegoalde gizarte etxeko kantxan.

Hurrengo astean, halaber, beste espezialitate batzuetako entrenamenduak abiatuko dira gizarte etxeetan. Datorren astean Mendizorrotzeko kirol esparruetan hasiko dira entrenamenduak, baita udal pilotaleku eta futbol-zelaietan ere.

Alarma-egoera amaitu arteko trantsizio-fasean, kirol-instalazioek % 60ko edukiera bete dezakete gehienez. Hurrengo egunetan lanean hasten diren klub eta kirolariak talde txikietan entrenatu ahalko dira, eta pertsonen artean gutxienez bi metroko distantzia-neurriak betez. Euskal pilotaren kasuan, taldeko entrenamenduak egin ahalko dira, kirolarien arteko interakzioarekin, ekainaren 20tik aurrera lehiaketei berrekiteko xedez.

Era berean, berariazko arauak ezarri dira kirol-instalazioetara sartzeko eta horiek erabiltzeko:

  • Sartzeko maskaraz eraman beharko da, gizarte etxeen sareko gainerako zerbitzuetan bezala. Maskara hori ez da beharrezkoa izango kirola egiten den bitartean.
  • Aldagelak eta armairuak ezin izango dira erabili.
  • Kirolariek oinetakoak aldatu beharko dituzte praktika-eremura sartzeko, eta gauza guztiak plastikozko poltsa batean utzi beharko dituzte; bakoitzeko poltsa bat erabiliko dute, eta behin bakarrik.
  • Kirol-erakundeek erabilitako materialak desinfektatu beharko dituzte praktikaren aurretik eta ondoren.

Datorren ikasturteko entrenamenduei begira, joan den astetik dago zabalik udal instalazioak denboraldi osorako erreserbatzeko eskaerak aurkezteko epea. Aurten uztailaren 12ra arte luzatu da epea, normalean ekainaren 30ean amaitzen baita.

Epe labur eta ertainean lehiaketak dituzten klub eta kirolari federatuen jarduera berreskuratzen ari den bitartean, Kirol Zerbitzuak lanean jarraitzen du normaltasuna pixkanaka berrezartzeko.

 

Share

Alkateak Gasteizko superetxadien eredua azalduko du bihar garraio eta mugikortasunari buruzko nazioarteko web-mintegi batean

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek garraio eta mugikortasunari buruzko nazioarteko web-mintegi batean parte hartuko du bihar, Europar Batasuna-Latinoamerika-Karibe Nazioarteko Hiri Lankidetzarako Programak antolaturik. Zehazki, 17.00etan izango da. Gasteizko alkateak Kolonbia, Argentina eta Italiako zenbait hiritako ordezkariekin hitz egingo du. Alkatearen esku-hartzeak, gainera, mintegiaren hizpide nagusia plazaratuko du, Gasteizek sustatzen duen superetxadiaren eredua hirietan COVID-19ak eragindako krisialdiari erantzuteko ardatza izan baitaiteke.

Gasteizko Udalaren asmoa da superetxadiak barneko eraztun berde osoan txertatzen dituen estatuko lehen hiria bihurtzea. Hiriko espazio publikoa berriz diseinatzeko proposamena oinarrituko den funtsezko pieza da “superetxadia”. Horri esker, ingurumen-kalitatea areagotuko duten aldaketak egin ahal izango dira, hiriko berdeguneak eta kaleko aisialdiko erabilerak eta jarduerak areagotzeko aukera emanez, eta kaleen erosotasuna eta bizigarritasuna are gehiago hobetzera bideratutako kontzeptu berriak sartu ahal izango dira, baita oinezko joan-etorriak eta herritarrek espazio publikoa erabili eta gozatu dezaten sustatu ere. Superetxadien ereduan, ibilgailu pribatua eta garraio publikoa kanpoaldeko kaleetara ateratzen dira, eta barruko kaleak oinezko erabilera sustatzeko diseinatzen dira.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak gutxienez horien % 30ean esku hartuko du datozen hilabeteetan, eta jarduketa errazak egingo ditu, aipatutako superetxadien barrualdean trafikoa murriztu eta lasaitzeko. Jarduera horiek Orain Gasteiz planaren barruko neurri nagusietakoak dira. Seinale bertikalak eta horizontalak jarriko dira, oinezkoek lehentasuna duten gune batera sartzen dela ohartarazteko. Horretaz gain, galtzadaren gainean S-28 (bizitegi-kalea) seinaleari dagokion piktograma margotuko da. Izan ere, zirkulazioaren abiadura orduko 20 kilometrora murriztuko da.

 

Share

Espazio Publikoaren Sailak hiriko 241 terrazaren azalera bikoizteko baimena eman du

Maiatzaren 12az geroztik handitzeko 389 eskabide jaso ditu Udalak, eta 128 ukatu ditu, baldintzak ez betetzeagatik

 

Lizentzia berriak eskatzeko edo baimenak berritu eta aldatzeko 358 dosier erregistratu dira

 

Orain Gasteiz planaren lehentasunetako bat Arabako hiriburuko ekonomia suspertzea da. Hain zuzen ere, Urtaranen gobernuak hainbat neurri sustatu ditu azken asteetan COVID-19aren pandemiak eragindako krisia gainditzeko xedez. Lehenengoetako bat izan zen ostalaritza establezimenduei aukera ematea terrazaren azalera bikoizteko, Euskadi deskonfinamenduaren 1. fasean sartu zenean. Geroztik, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak Gasteizko 241 negoziori eman die baimena; horrek esan nahi du Udalean erregistratutako 389 eskabideetatik 128 baino ez dituela ukatu. Onartu ez diren eskabideen % 65ek ez zuen lizentziarik, % 30ek ez zuen ordenantza betetzen, eta % 5ek ez zuen behar ziren agiriak aurkeztu. Beste 20 eskabide oraindik aztertzen ari dira.

Bestetik, ostalaritza-establezimendu askok lizentzia berriak eskatu dituzte, dituzten lizentziak aldatu nahi dituzte, edo iraungitako baimenak berritu. Zehazki, aipatutakoekin lotutako 358 dosier abiarazi dira udalaren bulegoetan; deskonfinamendura arte, egunean zeramaten prozedura hori. Eskabide uholdeari aurre egiteko, eta dosier horien tramitazioa nekezagoa dela kontuan izanik, Amaia Barredok zuzentzen duen sailak indartu egin du lizentzia horiek tramitatzen dituen taldea. Lehen teknikari batek eta administrari batek osatzen zuten; orain, hiru teknikarik eta administrari batek. 358 dosier horietatik, 106 alta berriei dagozkie, 57 berritzeei eta 150 aldaketei. Lizentzia berritzeko eskatu duten 57 establezimenduek badute jarduterik, Udalak behin-behineko baimena ematea erabaki baitzuen. Aldaketa eskatu duten 150 establezimenduetan, ordea, hasierako lizentzian adierazitako baldintzetan jarraitzen dute lanean. Dosier horietatik guztietatik 50 ebatzi dira.

“Prozedura guztiak batuz gero, hilabete eskasean 750 dosier tramitatu dira. Ekonomia suspertzen lagundu nahi dugu, eta gure hiriko ostalaritza sektoreari sostengu eman, COVID-19aren pandemiak eragindako krisia gainditzeko xedez. Eta, horretarako, sektorearen mesederako erabakiak hartu ditugu lehenengo egunetik”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

 

 

 

 

Share