Prentsa Oharren banner

Gasteizko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako errotulazioa euskaratzeko dirulaguntzak

Euskara Zerbitzuak Gasteizko merkataritza eta ostalaritza establezimenduentzat dirulaguntzak martxan jarriko ditu, hirian euskararen presentzia sustatzeko. Zehazki, negozio horiei lagunduko die errotulazioa euskaratzeko eta beste ekintza batzuetarako.

Tokiko Gobernu Batzarrak laguntza-lerro bat onartu zuen atzo lokalen kanpoko errotulazioa aldatzeko, web orriak egokitu eta itzultzeko eta establezimenduetako hizkuntza-egoerari buruzko diagnostikoak egiteko.

Share

Gasteizko liburutegiak normaltasunera itzuliko dira uztailaren 1etik aurrera

  • Erabiltzaileak aurretik hitzordua eskatu gabe joan ahalko dira udal baliabide horietara

Udal Liburutegien Sareak zerbitzu guztiak martxan jarriko ditu uztailaren 1etik aurrera, osasun-alertaren ondorengo normaltasun berrira egokitzeko beste urrats bat eginez.

Gasteizko gizarte etxeetako baliabide horien erabiltzaileak zuzenean joan ahalko dira bertara, aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe, eta nahi dituzten liburuak, diskoak edo filmak eraman ahalko dituzte maileguan, baina ezingo dute erreserbarik egin.
Gainerako zerbitzuak ere martxan jarriko dira, hau da, aretoko kontsultak, fotokopiak eta ordenagailuak. Nahi dutenek, halaber, bertan ikasteko aukera izango dute.

“Horrenbestez, uztailaren 1etik aurrera Udal Liburutegien Sarearen araudi orokorra jarriko dugu indarrean, oraingo egoerari egokitzeko neurriak hartuta. Edukiera kontrolatuko da, ehuneko 60koa izango baita gehienez, eta 1,5 metroko segurtasun distantzia gorde beharko da”, azaldu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Liburutegira sartzeko ezinbestekoa izango da dagokion txartela eramatea eta eskuak gel desinfektagarriz garbitzea, eta aretoan egon bitartean maskara erabili beharko da. Familia liburutegira doazen 6 urtetik beherako umeek ez dute erabili beharko.
Liburuak eta bestelako dokumentuak itzultzeko kutxa bat jarriko da liburutegiko sarreran, eta bertan utzi beharko dituzte erabiltzaileek. Liburutegia itxita dagoenean, itzulketa-ontzia baliatu ahalko da.

“Zuhurtziazko neurri gisa, itzultzen diren dokumentuek zazpi eguneko koarentena igaroko dute, eta epe hori bukatutakoan, beren lekuan jarriko dira berriro, katalogoan erabilgarri”, zehaztu du Cantok. “Uda iristearekin batera, garai honetako mailegu berezia jarriko da martxan, hau da, sei liburu, sei CD eta sei DVD eskatu ahalko dira”, erantsi du.

Ordutegiak kontsultatu

 

Share