Prentsa Oharren banner

Prentsa-deiadiak (2020-06-25)

Prentsaurrekoa. Javier Ozcoidiren ‘Walking the Line’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; UPV-EHUko Arte Ederren Fakultateko dekano Arantza Lauzirika; Javier Ozcoidi, artista; eta erakusketako komisario Cristina Arrazola

Eguna. Osteguna, ekainak 25

Ordua. 12:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea

Share

“Gasteiz, hiri errukior” proiektuak musika bidezko omenaldia egingo die bihar alarma-egoera bitartean bakarrik egon diren edo bakardadean joan diren pertsonei

Bigar, Gasteizko kaleetan soinu-omenaldi bat egingo zaie COVID-19aren pandemiari aurre egiteko asmoz ezarritako alarma-egoera bitartean “bakarrik egon ziren, bakardadean joan ziren edo bakardadean utzi gintuzten pertsonei”.

“Afinando silencios en la soledad” deitzen da jarduera, “Gasteiz, hiri errukior” proiektuaren baitan kokatzen da, eta gaur goizean aurkeztu dute Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak, lagun izan duela Patxi del Campo, musikoterapeuta eta ekimena sustatu duen “Vivir con voz propia” kolektiboko kideak.

Bihar, ekainak 25, osteguna, eta 19:00etan hasita, Gasteizko zenbait lekutan musika-saio laburrak aurkituko dituzte herritarrek, gehienez ere 20 minutu ingurukoak, musikari, bakarlari, abesbatza eta abarren eskutik. Herritar guztiak daude gonbidatuta, oroimenetik eta omenalditik abiatuta, aurre egiteko bilatu gabeko bakardadeari, “gure gizartean gero eta agerikoagoa den arazo bati, sufrimendua eta ezinegona eragin ditzakeena eta osasuna kaltetzen duen arazo bati. Bakartasunaren aurrean, laguntzeko eta zaintzeko bokazioa piztu beharko lirateke. Horregatik, merezi du honen antzeko programak abian jartzea eta sustatzea, hartara Gasteiz bertako bizilagunei amaieraraino laguntzeko”, azaldu du Jon Armentiak. 

Une honetan 20 pertsona eta musika-kolektibo inguruk baieztatu dute parte hartuko dutela. Patxi del Camporen aburuz, “ekimenak gure emozioa eta oroimena larrialdi-egoerak iraun bitartan gure kaleetan izan ziren ahots, soinu eta isiltasunera”. Isiltasuna afinatu nahi dugu, eta edertasunez bete airea, ingurua, aldi berean elkarrekin eta bakarrik bizi dugun bizitza bera. Azken hilabeteetan bakarrik bizi izan diren pertsonak gogoratu eta omendu nahi ditugu, eta baita bakarrik zenduak ere”.

Omenaldian parte hartuko duten pertsonek osasun alorreko segurtasun-neurriak beteko dituzte, maskarak erabiltzea eta distantzia sozialari dagokienez; antolatzaileek neurri horiek berberek zaintzeko deia egin nahi diete baita ikus-entzuleei.

Gasteiz, hiri errukior

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak hitzarmena dauka egina “Vivir con voz propia” kolektiboarekin, zeinaren bitartez Gasteiz hiri errukior bihurtu nahi den, hiri konprometitua  laguntza eta babesa ematearekin pertsona ahulenei, egoera zaurgarrian bizi direnei, gaixotasunen bat bizi dutenei fase aurreratuan, edo bizitzaren azken zatian daudenei.

Lehia nagusienetakoa dugu gerora etorritako bakardadea. Gaurko gizartean arazo handia da, denbora eta ahalegin handia eskatzen diena gure profesionalei. Horra gure adinekoek pairatzen duten bakardade arazoari aurre egiteko bi baliabide: adinekoentzako zentro soziokulturalen zerbitzua, eta Piztu zure auzoa programa”, esan du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotziak.

Lan-ildo berean, pandemia eta alarma-egoera bitartean, Udalak jarraipen-plan bat aktibatu du; horren bidez 12.000 adinekorengana iritsi da Udala, eta horiekin etengabeko harremana izan du, “beren egoeraz kezkatuta, eta laguntza eskaintzen genielarik Hots, bakarrik senti zitezen saihesten saiatu gara, berengan bakardadearen mamua ager zedin”,  amaitu du Jon Armentiak.

Share

Atxilotua taberna bateko zerbitzariari guraizeekin eraso egiteagatik

Udaltzainek 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arma zuriarekin eraso egin izanaren, erresistentzia larriaren eta desobedientzia delituen ustezko egilea izateagatik.

Gaueko 23:00ak aldera, patruila bat eskatu zuten hiriko erdiguneko ostalaritzako lokal batean; izan ere, guraizeekin egindako eraso bat gertatu zen lokal hartan eta bezero batek tabernaren kanpoaldean zerbitzaria mehatxatu eta lesioak eragin zizkion. Gertatutakoa ikusita, udaltzainek gizonezkoa atxilotu zuten eta hark modu aktiboan egin zien aurka. Guardiako epaitegian zegozkien eginbideak egin ondoren, aske utzi zuten.

Udaltzainek 49 urteko beste gizonezko bat ere atxilotu zuten, desobedientzia larriaren eta mehatxu delituen ustezko egilea izateagatik.

092 zenbakira egindako dei batek polizia Adurtza auzoko parkera bertaratzea eskatu zuen. Izan ere, usoei jaten ematen ari zen gizonezko batek haurrak zituen familia bati eta beste oinezko batzuei mehatxu egin zien. Patruila batek bezperan ohartarazi zion bide publikoan animaliei jaten ematea debekatuta zegoela. Udaltzainei behin eta berriro mehatxu egiten ziela eta erakutsitako desobedientzia ikusita, eta agresibitatea erakusten zuenez, atxilotu egin zuten eta, guardiako epaitegian izapidetzeak egin ostean, aske utzi zuten.

Sutea sastraka batzuetan

Gaueko 22:00ak baino zertxobait lehenago, suhiltzaileek Armentiako sastraken eremuan piztutako sutea itzaltzen lagundu behar izan zuten. Suak hiru mila metro koadro inguruko azalera erre zuen. Ordu batzuk lehenago, Berpizkundearen plazara joan behar izan zuten Iradier Arenako igarobidean dauden obrako hesi batzuen plastikozko estalduran piztu zen sua itzaltzeko.

 

Share

Udaltzaingoak etxez etxe banatu ditu “etxeko txapeldunak” sormen lehiaketako sariak

 

Udaltzaingoak apirilean deitutako sormen lehiaketaren sariak banatu ditu gaur goizean. Agirrelandako Bide Hezkuntzako arduradunak eta beste polizia batek ekimenaren irabazleen etxeetara eraman dituzte sariak: bizikleta-kitak. Ekimen horrekin “etxeko txapeldunek” Covid 19ak sortutako osasun-krisiaren unerik gogorrenean erakutsitako jokabide bikaina aitortu nahi zen.

Gasteizko udalerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzendutako ekimena honek egoera berri horretatik alde positiboa ikastea eta ateratzea zuen xede. Horrenbestez, marrazki edo eskulan batean honakoren bat islatu behar zuten: zeinen hutsunea nabaritzen zuten, komunikatzeko erabiltzen zituzten baliabideak, esperientzia eta bizipen berriak, konfinamendu garaiko eguneroko ekintzak, aitorpen berezia merezi zuten lan eta profesionalak…

Ikasleek apirilaren 9tik maiatzaren 10era bitartean bidali zituzten lanak, eta maiatzaren 26an, lanik onenak aukeratu zituen epaimahaiak. Erabaki zaila izan zuen Segurtasunaren Arloko zinegotzi ordezkari Marian Gutierrezek, Saileko zuzendari Javier Sáez Lanasek, Udaltzaingoko Kudeaketa eta Plangintza arloko ofizialordeak eta Bide Hezkuntza Ataleko arduradunak osatutako epaimahaiak.

Lehen hiru sarituak Niño Jesus, Vera Cruz eta Padre Orbiso ikastetxeetako mutil bat eta bi neska izan dira, hurrenez hurren, eta bizikleta eta txirrindulari kita irabazi dute. Horretaz gain, udaltzain horiek beste hamar adingaberen etxeetara joan dira, eta argi-pakete bat, kaskoa, txirrina eta eskularruak eman dizkiete, uda honetan bizikletaz modu seguruan ibiltzeko.

 

 

 

 

 

 

 

Share

Zortzi ideia hautatu dira Gazteria Zerbitzuak antolatutako Haziak Lehiaketan

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazte ideien Haziak 8. Lehiaketaren baitan zortzi proiektu hautatu dira. Haziak lehiaketak zortzigarren edizioa egin du aurten. Edizio honetan 26 ideia edo proiektu aurkeztu dira, eta horietatik bi, 14-18 urtekoen kategoriakoak izan dira.

Aurkeztutako ideiak originalak, anitzak eta kalitatezkoak izan dira; horietan, gazteak dira xede-publiko nagusia. Aurreko urtean hautatutakoez bestelako proiektuei eman zaie lehentasuna. Honako hauek izan dira:

 

.- Gazteiztar-berri Egutegia: estereotipoak birpentsatzeko argazkien egutegia.

.- Idatziz Sortuz: euskarazko idazkera sortzaile ikastaro bat sortzea.

.- Moonkey Pills-Akroyoga kartak: akroyogako irudiak deskribatzen dituzten kartak euskarari egokitzea.

.- Ez Gara Weirdoak! Ez gara bich_s rar_s!: generoaren adierazpen askea lantzen du bideoaren, eta argazkiaren bidez.

.- In Situ ArtFestival: esku-hartze artistikoa Gasteizko saltokietan

.- Ez dago Gasteiz B: jasangarritasun-proiektua, hondakinak birziklatzean oinarritua.

.- Voraginea: zientzia fikziozko web-seriea.

.- Vitoria Gasteiz 36: 1936ko gerra zibilean oinarritutako dokumentazio historikoko lana.  Gasteizko  espazio batzuen istorioa argazkien bidez azalduta (iragana eta oraina).

.- Rol jolasak talean: Rol-kartekin jolasteko espazio bat sortzea.

.- Auzoko podcast-a: irratsaioa

 

Orain, Gazteria Zerbitzua proiektu bakoitzaren arduradunekin harremanetan jarriko da, horiek bideratzen laguntzeko.

Share

Ruper Ordorikak irekiko du berriro Principal antzokia, uztailaren 17an

 

Uztailaren 1ean jarriko dira salgai Udalaren Antzoki Sarearen udako denboraldirako sarrerak

 Gasteizko Principal antzokiak uztailaren 17an irekiko ditu berriro ateak, Ruper Ordorikaren kontzertu batekin. Martxoaren 11tik egon da itxita aretoa, COVID-19a Arabako hiriburura iritsi zenetik. “Pandemia dela eta bertan behera utzitako lehen ikuskizuna izan zen, eta egokitzat jo dugu antzokia musikari handi horrekin irekitzea berriro, eta normaltasuna berreskuratzea“, iragarri du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Gaur goizean egindako prentsaurrekoan aurkeztu du zinegotzi sozialistak Udalaren Antzoki Sarearen udako denboraldia. “Gaurkoa egun benetan berezia da, Udalaren Antzoki Sarearen udako denboraldia aurkeztuko dugulako, eta horrek esan nahi duelako hiriko antzokiak berriro irekiko ditugula eta kultura berpiztuko dela“, adierazi du Cantok.

“Lan handia egin dugu egitarau erakargarria prestatzeko eta antzokia espazio guztiz segurua izan dadin; berriro altxatuko dugu oihala, herritarrek gozatzerik eta hunkitzerik izan dezaten, eta normaltasunera itzul daitezen. Kulturaren eta gure kultur eragileen balioa nabarmendu nahi dugu, eta zerbitzu publiko gisa mantentzeko beharra ikusarazi, guztiz ezinbestekoa baita“, erantsi du.

Antzokia edukieraren ehuneko 50arekin (492 sarrera) irekiko da, ikusleen artean eserleku bat utzita eta maskara derrigorrez erabilita.

Programazioa

Zortzi ikuskizunek osatuko dute Udalaren Antzoki Sarearen udako programazioa, musika, dantza, antzerkia eta umorea barne. Horietako sei euskal konpainiek eskainiko dituzte.

Uztailaren 17an (ostirala) izango da lehena,  Ruper Ordorika eta haren Mugalariekin (Arkaitz Miner, Fernando Neira ‘Lutxo’ eta Hasier Oleaga); ondoren, uztailaren 26an (igandea), EGOk joko du. Euskalherriko Gazte Orkestrak C. Gounod, Mahler eta Schuberti eskainitako kontzertua emango du, Rubén Gimenoren zuzendaritzapean.

Hurrengo hitzordua uztailaren 30ean (osteguna) izango da, Yllana taldearen umorearekin. Beren azken lana, ‘Maestrissimo, Pagagnini II’, aurkeztuko dute, une honetako biolin-jotzaile izarrak lagunduta: Strad. Uztailaren 31n (ostirala) ere umoreak jarraituko du,  El mono habitado konpainia gasteiztarraren ‘Benditas’ lanarekin. Begoña Martín Treviño eta Carmen San Esteban dira protagonistak.

Abuztuaren 4an, omenaldi sinbolikoa egingo diogu Zeledoni, iragarri genuen bezala. Horretarako, oso saio berezia antolatu dugu, 2019ko Urrezko Zeledonen banaketa, aurten antzerkiarekin lotura handia duten bi pertsona sarituko baitituzte: Pilar López, Teatro Paraísoko kidea, eta Txema Blasco aktore handia”, aurreratu du Hezkuntza eta Kultura zinegotziak. “Udalaren Musika Bandak girotuko du ekitaldia, Luis Orduñaren zuzendaritzapean, errepertorio fresko eta dinamikoa eskainiz”, erantsi du.

Udako berritasun nagusia  ‘Simplicissimus’ euskarazko kabareta izango da, abuztuaren 6an (osteguna); Tartean konpainiaren lan horretan zuzenean abestu eta joko dute musikariek eta kantariek. Patxo Tellería, Olatz Gamboa eta Getari Etxegarai dira antzezleak, eta Jokin Oregi, zuzendaria.

Abuztuaren 8an itxiko dugu Principal antzokiko udako programazioa, publikoak oso maite duen komiko handi batekin, XXI. mendeko juglare handiarekin: Rafael Álvarez ‘El Brujo’. ‘‘La Luz Oscura’ lana ekarriko digu, San Juan de la Cruz mistiko karmeldarraren figuran inspiratutako umorezko bakarrizketa”, azaldu du Cantok.

Al traste danza konpainia gasteiztarrak itxiko du denboraldia: ‘Mientras llueva’ lana estreinatuko du, Zuriñe Benavente eta Ignacio Monterrubio protagonista direla. Irailaren 25ean (ostirala) izango da, Ibaiondoko gizarte etxeko Félix Petite antzokian.

Sarreren salmenta

Uztailaren 1ean (asteazkena) hasiko da salmenta, 10:00etan; ahal dela online erostea gomendatzen da. Dena den, aukera guztiak eskainiko dira, ordutegi honetan:

  • Uztailak 1, asteazkena. Leihatilan eta telefonoz: 10:00 – 13:00 eta 18:30 – 20:30. Interneteko salmenta: 10:00etatik aurrera.
  • Salmenta arrunta: uztailaren 2tik (osteguna), Principal antzokiko leihatilako ohiko ordutegian: asteartetik larunbatera (jai egunetan izan ezik), 18:30etik 20:30era, eta ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago.

“Ahalegin handia egin dugu zentzuzko prezioak jartzeko, ohi baino merkeagoak, ez baitugu nahi hori oztopo izatea herritarrek kultura eskuratzeko garaian. Online erostea sustatzeko, gainera, prezio horiek leihatilan edo telefonoz erosita baino merkeago jarri ditugu“, amaitu du Estíbaliz Cantok.

Udal antzoki sareko Udako Programa

 

Share

IGIk uda honetarako ingurumen hezkuntzako jardueren programari ekingo dio berriro, Atarian eta Olarizun

 

Ikastaroak online, natur ibilbideak, erakusketak, aurrez aurreko lantegiak eta lehiaketak aurki daitezke IGIren proposamenean, biodibertsitatea eta natura-ondarea ezagutzea eta horietaz gozatzea helburu 

Aste honetatik aurrera egongo dira erabilgarri Salburuko parkean ibiltzeko bizikletak 

Haur eta familientzako jarduerak behar diren higiene- eta distantzia-neurriak hartuta egingo dira, leku irekietan edo internetez

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak berriro ekin dio ingurumen hezkuntzako programazioari osasun-larrialdiak eragindako geldialdiaren ondoren, eta haur eta familientzako zenbait jarduera eskainiko ditu ekainean bertan, osasunaren arloko prebentzio- eta segurtasun-neurrietara egokituta.

Horregatik, haur eta familientzako jarduerak gehien bat espazio irekietan egingo dira. Online egiteko jarduerak ere sartu dira programan.

Ikastaroak online, natur ibilbideak, erakusketak, aurrez aurreko lantegiak eta lehiaketak aurki daitezke IGIren proposamenean, biodibertsitatea eta natura-ondarea ezagutzea eta horietaz gozatzea helburu.

Nabarmentzekoa da aldi baterako erakusketak berreskuratu izana, Atariaren erakargarri nagusietako bat baitira. Abuztuaren 30era arte bi erakusketa antolatu dira.

Gainera, aste honetatik aurrera egongo dira erabilgarri Salburuko parkean ibiltzeko bizikletak.

Programazioa udalaren webgunean kontsultatu daiteke, baita IGIren, Atariaren eta Olarizuko lorategi botanikoaren web-orrietan ere.

Orobat, webgunean eman daiteke izena, edo hori ezinezkoa bada, 010 telefonoan.

ATARIKO PROGRAMAZIOA

  1. Aldi baterako erakusketak
  • Iragankorra

Ekainaren 1etik 28ra arte.

“Iragankorra” da Mario Cea natura-argazkilariaren erakusketaren izenburua. Naturan gertatzen diren eta gehienetan gure begientzat ikusezin diren une bakanak erakusten dizkigu.

 

  • Euskal Herria Nature

Uztailaren 7tik abuztuaren 30era arte.

Erakusketa osatzen duten argazkiak hurbilen dugun izadiaren isla dira, EAEko eta Nafarroako izadiarenak. Clic! Taldearen helburua leku, oroitzapen, une, argi eta koloreak bildu eta ezagutaraztea da, baita inguru naturalak eragiten dituen sentsazio eta sentimenduen berri ematea ere.

 

  1. Ikastaroak online
  • Hezeguneko hegaztien identifikazioari buruzko hastapenak

2020ko ekaina.

Bi ordu irauten duen ikastaroa online. Hezegunean bizi diren paseriformeak eta hegazti urtarrak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

 

  • Hezeguneetako landareen identifikazioari buruzko hastapenak

2020ko ekaina.

Bi ordu irauten duen ikastaroa online. Hezegunean bizi diren landare espezie nagusiak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

 

  • Odonatoen identifikazioa

2020ko ekaina.

Hiru ordu irauten duen ikastaroa online. Animalia horiek identifikatzen ikasi eta sakonago ezagutzea da helburua. Gainera, Herritarren Zientziako programa batean parte hartu nahi dutenentzat abiapuntu ezin hobea izango da.

  • Aztarnen identifikazioari buruzko hastapenak

2020ko uztaila.

BI ordu irauten duen ikastaroa online.  Hezegunean bizi diren hegazti eta ugaztun espezie nagusien aztarna, arrasto eta seinaleak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

  • Ornogabe handien identifikazioari buruzko hastapenak

2020ko uztaila.

Bi ordu irauten duen ikastaroa online. Hezegunean bizi diren uretako ornogabe handien espezie nagusiak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

 

 

  1. Natur ibilbideak
  • “Orkideak ezagutu”

2020ko ekainaren 14an, igandea. 10:00 – 14:00

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat; Eraztun Berdeko orkideak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

  • “Natura familiartean: burruntziak eta sorgin-orratzak”

2020ko ekaineko astearte eta ostiraletan. 12:00 – 13:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat, astearteetan, 7-9 urte bitartekoentzat, eta ostiraletan, 10-12 urte bitartekoentzat. Atarian bizi diren odonatoak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

  • “Natura familiartean: hezeguneko biztanle sekretuak”

2020ko ekaineko eta uztaileko asteazkenetan. 12:00 – 13:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat (5-7 urte). Atariko urmael txikian bizi diren uretako animaliak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

  • “Salburuko gaueko tximeletak”

2020ko ekaineko ostiraletan. 21:00 – 24:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat; Salburuko gaueko tximeletak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

 

  1. Familientzako jarduerak
  • Argazki-lehiaketa: “Gasteizko hiri-natura”

Proiektu honek hiru hilabetez Instagramen argazki-lehiaketa bat egitea proposatzen du, non gure jarraitzaile-komunitateak nahi beste argazki zein argazki-muntaketa aurkeztu ahalko duen, betiere Gasteizko “hiri-natura” islatuko dutenak.

  • “Natura familiartean: Atarian bizi diren tximeletak”

2020ko ekaineko astearte eta ostiraletan. 12:00 – 13:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat, astearteetan, 7-9 urte bitartekoentzat, eta ostiraletan, 10-12 urte bitartekoentzat. Atariko lepidoptero oasian bizi diren tximeletak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

  • “Natura familiartean: burruntziak eta sorgin-orratzak”

2020ko ekaineko astearte eta ostiraletan. 12:00 – 13:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat, astearteetan, 7-9 urte bitartekoentzat, eta ostiraletan, 10-12 urte bitartekoentzat. Atarian bizi diren odonatoak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

  • “Natura familiartean: hezeguneko biztanle sekretuak”

2020ko ekaineko eta uztaileko asteazkenetan. 12:00 – 13:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat (5-7 urte). Atariko urmael txikian bizi diren uretako animaliak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

  • “Berdeguneak, leku isilak”

Ekaineko eta uztaileko ostegunetan. 19:00 – 20:00.

Hiru saio egingo dira batera, Atariko hiru lekutan, eta orotara 15 pertsonak eta  Ixileku elkarteko arduradun batek hartuko dute parte: gela isila (3 lagun), begiratokia (5 lagun) eta tximeleten oasia (7 lagun). Gela isilean eserlekuak jarriko dira, behar bezala desinfektatuta; beste lekuetan, bakoitzak bere eserleku edo kuxina eraman beharko du.

  • “Ibilaldi kontzienteak”

Ekaineko eta uztaileko igandeetan. 12:00 – 13:00.

Bi saio egingo dira batera, 15 pertsonarentzat, Atariaren sarrerako enbor zirkuluaren inguruan; jendea bi zirkulu zentrokidetan jarriko da (zirkulu bakoitzean ongi etorria emateko lekua seinaleztatuko da, eta beste pertsonekiko 2 m-ko distantzia gordeko da). Ibilaldia ilaran egingo da, parte-hartzaileen artean 4 m utzita eta agintariek parkean adierazitako noranzkoari jarraituz.

 

  1. Bisita birtualak

Atariak Salburuko parkea eta bertako fauna online ezagutzeko bisitak antolatu ditu.

  • “Bisita birtualak: bizitza Salburuan”

2020ko ekainean eta uztailean, asteartetik ostiralera. 10:00 – 11:00.

Instagram sare sozialaren bidez emandako bisita birtuala, parkeko giro nagusiak eta bertako animalia urtarrak ezagutu eta identifikatzen ikasteko.

 

 

OLARIZUKO LORATEGI BOTANIKOKO PROGRAMAZIOA 

Lantegiak  

  • Udako solstizioko landareak

Udako solstizioa, urteko egun luzeen eta argitsuenak, gure inguruko landare asko loratzen diren garaia da. Landare horiei propietate ezberdinak egotzi zaizkie historian zehar. Askok usadio, kondaira eta erritu ugarietan garrantzia izan dute, bai gure kulturan eta baita beste zibilizazioetan ere.

Lantegi honetan uda hasierako garaian hazten diren landare batzuei buruz arituko gara, zeintzuk diren eta espezie bakoitzaren erabilerak, kondaira eta mitoak nabarmenduz.

 

  • Lorategi botanikoaren eguzki mapa

2020ko ekainaren 19an

Udako solstizioaren garaian Olarizuko lorategi botanikoa mapeatuko dugu, lata eta poteak berrerabiliz eraikitako argazki kamerez. Kamera horiek solarigrafia teknika praktikan jartzeko erabiliko ditugu. Argazki solarigrafikoek eguzkiak zeruan egiten duen bidearen aztarna gordetzen dute.

Kamera ilunaren eta trepeta optiko zenbaiten oinarrizko printzipioak ezagutuko dituzu. Parte-hartzaile bakoitzak kutxa, pote edo lata txiki bat ekarri beharko du, erraz itxi daitekeena argia barrura sar ez dadin.

  • Ur-ahiz margotutako paperak

2020ko ekainaren 27an

Ur-ahia eta koloretako margoak erabiliz, paperak tindatu, testura eman eta apaintzeko teknika. Sortutako paperak liburuak, koadernoak edo karpetak forratzeko edo opari-paper moduan erabili ahalko dituzu.

  • Monotipia botanikoak

2020ko uztailaren 27an

Objektuak tindatuz irudi bakar eta errepikaezina lortzeko estanpazio teknika bat da. Parte-hartzaileek landareak eta testurak monotipiatuko dituzte, paisaia propioak sortzeko.

 

Familientzako jarduerak

  • Aspaldiko haur jolasak landareak baliatuz

2020ko uztailaren 5ean

Aurreko belaunaldietako umeek ehun landare-mota baino gehiago erabili dituzte jolasteko: objektuak egiteko, borroka kaltegabeetan aritzeko, puxtarri gisa erabiltzeko, afariketan jolasteko, txistu egiteko, etab.  Landareekin jolasteak irudimena lantzea eta materialak soiltzea ahalbidetuko digu, baita naturara hurbiltzea eta era ludiko batean ezagutzea ere. Jolasetako batzuk Joxe Miel Barandiaranen etnografia taldeak jasotakoak dira, eta beste batzuk begiraleek berek bizi izandakoak.

  • Musika eta natur saioa haurrentzat

2020ko uztailaren 8an

0-12 hilabete bitarteko haurrentzako musika saioa, heldu batek lagunduta; gune atsegina sortuko dugu aire zabalean, musikaz eta esperimentazioz betea. Dinamikak naturarekiko zuzeneko harremanean egingo dira, material birziklatu eta naturalak erabiliz. Gune musikal aberats bat sortuko dugu guztion artean, haurrei musikaren kolore, testura ezberdinak eta mugimendu librea esperimentatzeko aukera emango diena, material birziklatu eta naturalekin (egurrezko instrumentuak, birziklatutako objektuak, soinua duten haziak…).

Natur ibilbideak

  • Bisita gidatua botanikora

2020ko uztailaren 18an

Botanikari batek gidatuko du Olarizuko lorategi botanikoaren bisita, eta arboretoko bildumei zentzumenen bidezko hurbilketa eskainiko.

 

 

 

Share

Ekainaren 25eko Udalaren aparteko osoko bilkura Goiuri jauregian bertan jarraitzeko izen ematea

Covid-19 pandemia dela zio, eta zinegotzien arteko distantziak gordetze aldera, aparteko osoko bilkura –Udal Politikari buruzko eztabaida orokorra- bihar ekainak 25, 10:00etan, egingo da Goiuri jauregian, Martin de Salinas aretoan.

Komunikabideek bertatik bertara jarraitu ahal izango dute osoko bilkura hori, Goiuri jauregian kazetarientzako egokitutako tokian, edo streaming bidez esteka honetan; baita ere, udaletxeko prentsa aretoan jarraitu ahal izango dute aipatu osoko bilkura.

Goiuri jauregian kazetarientzako toki mugatua dela eta (5 pertsona gehienez), bertan izateko interesa duten komunikabideei arren eskatzen zaie 945-16 13 35 telefonora deitzea goizean zehar gaur asteazkena, ekainak 24.

Share