Prentsa Oharren banner

Mendizorrotza, Aldabe, Hegoalde eta Ibaiondoko igerileku estaliak jendearentzako irekita izango dira uztailan, segurtasun-protokolo berariazko batekin

 

Udalaren kirol instalazioetan uztailaren 1ean hasiko den udako kanpainan, jendearentzako irekita izango dira Mendizorrotza, Aldabe, Hegoalde eta Ibaiondoko igerileku estaliak ere, Mendizorrotza eta Gamarrako aire zabaleko igerilekuez gain. Igerileku estalietan segurtasun-protokolo berariazkoa izango dute.

 

Hori bai, kanpoko igerilekuetako aurretiko hitzorduaren baldintza berei eusten zaie.

Hori bai, aire zabaleko igerilekuetako aurretiko hitzorduaren baldintza bera bete beharko da: sistema beraren bidez erreserbatu beharko da (72 ordu lehenago eta egunero igeri egiteko saio bat erreserbatuz), zein Udalaren kirol instalazioetako abonatuei eskainiko baitzaie beste inori baino lehen. Erabilera-maiztasunak ahalbidetuz gero, baloratu egingo da sarrerak erosteko aukera.

 

Irekiera-aldi espezifikoak honako hauek izango dira:

  • Uztaila: Ibaiondo, Aldabe, Hegoalde eta Mendizorrotza
  • Abuztua: Ibaiondo eta Mendizorrotza 17ra arte eta Iparralde 17tik aurrera.

 

Instalazioetara sartzeko, maskara eraman beharko da nahitaez, eta eskuak garbitzeko guneak paratuko dira tarteka-tarteka. Erabiltzaile bakoitza 90 egon ahalko da, gehienez ere, igerilekuan, horietatik 15 ,minutu sartu eta prestatzeko, 45 minutu ur-ontzi barruan egoteko, beste 15 minutu irteteko, eta, azkenik, 15 minutuko tartea hurrengo taldea sartu dadin. Zirkulazioaren noranzkoak errespetatzeko gomendatuko da, jende-metaketak saihesteko.

 

Aldagelak irekita egongo dira, edukiera mugatuan, eta segurtasun-tartea adierazteko seinalez jantzita. Nahitaez erabili beharko dira leihatilak, eta norberaren gauzak leihatilan gordetzeko plastikozko poltsa erabiltzea eskatuko da. Segurtasun-arrazoiak tarteko, ezin izango dira aldageletako dutxak erabili. Nolanahi ere, igerilekuaren ibilbideko dutxak erabiltzeko moduan egongo dira, eta derrigorrezkoa izango da igeri egin aurretik eta igeri egin ondoren dutxak erabiltzea.

 

Ur-ontzian gehienez ere 2 pertsona egon ahalko dira kale bakoitzean. Kirolari federatuentzako erabilera ekainaren 15etik dago martxan, eta diziplina desberdinetarako protokolo espezifikoekin batera doa.

Share

Prentsa-deialdiak (2020-06-24)

Prentsaurrekoa. Principal Antzokia berriz irekitzea eta Udal Antzoki Sareko udako denboraldia aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteazkena, ekainak 24

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————

Prentsaurrekoa. ‘Gasteiz hiri errukior’ proiektuko ‘Afinando silencios en la soledad’ musika jarduera aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Politikak, Adinekoak eta Haurrak saileko zinegotzi Jon Armentia; y ‘Vivir con voz propia’ elkarteko ordezkari Patxi del Campo

Eguna. Asteazkena, ekainak 24

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Uztailaren 1ean irekiko da esklusio-egoeran dauden pertsonentzako Estrada eguneko zentroa

Pio Barojako behin-behineko aterpea bihar (asteazkena) itxiko da

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila deseskalatzen eta zerbitzuak berriro irekitzen jarraitzen du, covid-19aren ondorioei aurre egiteko neurriak koordinatzen dituen udaleko krisi-mahaiaren oniritzia jaso ondoren.

Zerbitzuak berriro martxan jartzeko planaren barruan, uztailaren 1ean (asteazkena) Estrada eguneko zentroa irekiko da, esklusio-egoeran dauden pertsonei arreta emateko. Osasun arloko segurtasun-neurriak aplikatuz, dutxa, ikuzgailu eta kontsigna zerbitzuak baino ez dira irekiko, goizez eta arratsaldez.

Informatika gela era irekiko da, edukiera mugatuta edo informatika ekipoen artean bi metroko distantzia utzita. Banakoei arreta emateko espazioak, atsedenerako zona eta lantegiak itxita egongo dira oraingoz.

Udalaren gizarte-zerbitzuetako teknikariek bideratuta sartu ahalko da Estrada zentrora.

Pío Baroja ixtea

Bestetik, bihar itxiko da Pío Barojako aterpea, zeinean esklusio-egoeran dauden 10 pertsona hartu baitituzte azken asteetan.

Erabiltzaile horietako batzuk Gurutze Gorriak utzitako etxebizitzetara joango dira, eta beste batzuk Lakuako pilotalekuan egokitutako harrera zentrora aldatuko dituzte; une honetan 43 pertsonari ematen diete arreta bertan aipatutako entitateak eta udal teknikariek. Ostatua, janaria, ikuztegia eta dutxak dituzte kirol instalazio horretan.

Datozen asteetan, baliabide horretatik irten eta Gurutze Gorriak eskaintzen dituen ostatuetara joango dira pertsona horiek, Lehen Urratsak deialdira aurkeztutako proiektu baten barruan; Arabako Foru Aldundiak ere jarriko ditu ostatuak, bizitegi-bazterketa larriko kasuetan, baita Gasteizko Udalak ere.

Share

Udalak 600.000 euroko laguntza emango die osasunaren arloko elkarteei

  • Iaz baino % 2 gehiago da, 34 hitzarmenetan banatuta

 

Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lópezek Udalak gizarte eta osasun arloko hainbat elkarte, talde eta entitaterekin dituen hitzarmenen kudeaketaren balantzea egin du gaur. Guztira 34 hitzarmen sustatuko dira aurten, eta orotara ia 600.000 euroko laguntza emango. Iazko aldean % 2 handitu da kopurua, Urtaranen gobernuak aurrekontu-proiektuan agindutakoa betez. Gastuari eusteko neurriek, beraz, ez diote osasunari eragingo, hiria biziberritzeko sustatu den “Orain Gasteiz” planaren lehentasunetako bat baita.

Urte osorako aurreikusitako 34 hitzarmenetatik, Tokiko Gobernu Batzarrak dagoeneko 13 onetsi ditu hilabete honetan. Datorren ostiralean beste lau onetsiko dira, baita uztailaren 4an ere, eta gainerakoak tramitatze edo berrikuste fase ezberdinetan daude.

Kontuan izan beharra dago koronabirusak elkarteen lanean izan duen eragina, alarma egoerako murrizketak direla eta. Kirol eta Osasun Saila taldeekin koordinatu da, garatzen ari ziren diruz lagundutako proiektuetan doikuntzarik edo aldaketarik egiten bazuten jakinaraz ziezaioten.

Elkarte gehienek atzeratu egin dituzte martxotik maiatzera arte antolatuta zituzten aurrez aurreko jarduerak, edo formatu birtualetara egokitu dituzte. Bertan behera utzitako jarduerei dagokienez, ordezkoak antolatzeko aukera aztertzen ari da.

Livia Lópezek eskerrak eta aitorpena adierazi die elkarteei, “osasun krisialdian beharra izan duten eta beharrean jarraitzen duten pertsonei arreta emateko egin duten ahaleginagatik, egoera zailean egonda ere“.

 

Share

TUVISAk banku txartelez, contactless teknologiaz eta telefono mugikorrez ordaintzeko aukera emango du 2021. urtearen hasieratik

Udal sozietateak lehiaketa egingo du tarifak azkarrago eta errazago ordaintzea ahalbidetuko duen software sistema abian jarri eta mantentzea esleitzeko.

 

TUVISAk enpresa hobetzen jarraitzen du, eta flota zein zerbitzuak modernizatzen. Izan ere, udal sozietateak banku txartelez, contactless teknologiaz eta telefono mugikorrez ordaintzeko aukera emango du 2021. urtearen hasieratik. Administrazio Kontseiluak tarifak azkarrago eta errazago ordaintzea ahalbidetuko duen software sistema eta haren mantentzea kontratatzeko lehiaketa onetsi du gaur goizean. Metodo hauek seguruagoak dira koronabirusagatik pairatu den osasun krisia bezalako egoeretarako.

Kontakturik gabeko ordainketak flota osoan funtzionatuko du, autobus elektriko adimentsuaren (BEA) salmenta-makina automatikoetan eta TUVISAk kudeatutako aparkalekuetan.

Sistemak ordainketa-pasabide bat izango du, kontakturik gabeko kreditu-txartelez eta zordunketa-txartelez zein aplikazio mugikorrez ordainketa seguruak egitea ahalbidetuko duena. Tarifen ordainketa modernizatzeko bidean, iaz txartelak balioztatzeko makinak instalatzeko lehiaketa egin zuen TUVISAk. 2020ko azarorako instalatuko dituzte makinak flotaren autobus guztietan.

 

15 markesina berri

Gainera, TUVISAk 15 markesina eramango ditu 3, 5, 7, 9 eta 10 lineetako geltokietara. Hauetara zehazki:

 

Share

Luis Aranburu udal musika eskolak azken kuota hobariduna ezarri du 2019-20 ikasturterako

 

Osasun krisialdian irakaskuntza online eskaintzea erabaki zuen eskolak, ikasleei zerbitzua bermatzearren.

 

Luis Aranburu udal musika eskolaren zuzendaritza kontseiluak erabaki du azken kuota hobaridun bat ezartzea martxoaren 10etik ikasturte amaierara arte emandako klaseengatik. Osasun krisialdian irakaskuntza online eskaintzea erabaki zuen eskolak, ikasleei zerbitzua bermatzearren.

Osasun krisialdian emandako zerbitzua kontuan hartuta, prestakuntza online eskaini  baita, 2019-2020 ikasturteko azken kuota hau izango da, ikasgaien arabera:

  • Musika-tresna: kuotaren % 75.
  • Musikaren lengoaia: ohiko kuotaren % 60.
  • Konboak: kuotaren % 25.
  • I. maila: kuotaren % 40.
  •  Harmonia: kuotaren % 60.
  • Musika-tresnak mailegatzea: kuotaren % 100.

Talde Korala eta Instrumentu-taldea ikasgaietako ikasleek ez dute ordaindu beharko, ezinezkoa baitzen taldean entseguak egitea.

Musika-tresnaren aurrekoko ikasleei, bestetik, jaso gabeko klaseei dagokien zati proportzionala itzuliko die eskolak, edo kuota berrietan berdinduko.

Ikasgelak mailegatzeko zerbitzuari dagokionez, eskolako ikasleak ez diren erabiltzaileek ere urteko kuotaren zati proportzionala jasoko dute, edo kuota berrietan berdinduko.

Musikarako Informatikako ikasleek online modalitateari dagokion kuota ordainduko dute.

Azken kuota hori ekaineko azken astean ordaindu beharko da. Gainera, 2020-2021 ikasturterako matrikularen ordainketa irailera arte atzeratu da.

Ikasle berriek 2020-2021 ikasturterako aurretiaz izena emateko epean 700 eskabidetik gora jaso dira, herritarrei Luis Aranburu musika eskolak eskaintzen duen musika prestakuntza interesatzen zaien seinale.

Share

Atxilotua, udaltzainei eraso egiteagatik eta taberna batean kalteak eragiteagatik

Udaltzainek atzo 52 urteko emakumea atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako atentatuagatik eta kalteengatik.

092 zenbakira egindako dei batean udaltzainak eskatu zituzten Jesusen Zerbitzarien kalean, emakumearen txakurrak neskatila bati hozka egin ziolako. Udaltzainek mozkortuta topatu zuten taberna baten barruan. Bertan, bezeroak molestatzen eta liskarra sortzen ari zen. Udaltzainek lasaitzeko eskatu arren, emakumea are gehiago aztoratu zen, pintxoetan bitrina ere hautsi zuen, eta udaltzainen aurka egin zuen. Haiek atxilotu egin zuten. Guardiako epaitegiari dagozkion eginbideak egin ostean, aske utzi zuten.

Sutea Gojaingo enpresa batean

Suhiltzaileek atzo Gojain industrialdeko enpresa bateko sutea itzali zuten. Ez zen zauriturik izan. Sutea goizeko hamarrak baino minutu batzuk lehenago sortu zen, eta fresatzeko makinen hozte-olioaren hobiari eragin zion.

Horrez gain, Sutaustegi Zaharreko kalean, hodi baten barruan harrapatuta geratu zen katu bat erreskatatzeko ere esku hartu zuten, baita El Boulevard merkataritza-zentroko koadro elektriko baten sute txikia itzaltzen ere, alarma aktibarazi baitzuen.

Share

Herritarrek eta merkatariek hondakinen kudeaketari buruzko iradokizunak aurkez ditzakete, kudeaketa plan berriari begira

 

Udalaren webgunean jarritako inkesten bidez jasoko dira iritziak

 

Herritarrek oro har, eta merkatariek beren aldetik, hiriko hondakinen bilketari buruzko iradokizunak egin ditzakete Udalak martxan jarri dituen inkesten bidez, hondakinak biltzeko gida-plan berria idatzi aurretik.

Aurreko kudeaketa plana amaitu delarik, Ingurumen Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzuak beharrezkotzat jo du tresna estrategiko berria lantzea, Gasteizko udalerriaren barruan  gaikako bilketaren alorreko jarduerak zehatz-mehatz definitu eta planifikatzeko datozen urteetarako.

Horretarako, informazioa jasotzen hasi da herritarren eta udalerriko merkatarien artean, “herritarren eta merkataritza-sektorearen iritziak, kezkak eta partaidetza aintzat hartu ahal izateko, datozen urteetan garatu beharreko jarduerak eta neurriak egoki bideratzearren“, azaldu du César Fernández de Landa zinegotziak.

Diseinu horretan parte hartu nahi dutenek inkesta hauetako galderei erantzun diezaiekete, izena eman beharrik gabe:

 

 

Share