Prentsa Oharren banner

Tokiko Gobernu Batzarra (2020-06-19)

Webgunean Tokiko Gobernu Batzarra 2020ko ekainaren 19an (ostirala), 8:00ean, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda

Share

Ekainaren 19ko Udalaren osoko bilkura Goiuri jauregian bertan jarraitzeko izen ematea

Covid-19 pandemia dela zio, eta zinegotzien arteko distantziak gordetze aldera, osoko bilkura Goiuri jauregian egingo da, Martin de Salinas aretoan.

Komunikabideek bertatik bertara jarraitu ahal izango dute osoko bilkura hori, Goiuri jauregian kazetarientzako egokitutako tokian, edo streaming bidez esteka honetan; baita ere, udaletxeko prentsa aretoan jarraitu ahal izango dute aipatu osoko bilkura.

Goiuri jauregian kazetarientzako toki mugatua dela eta (5 pertsona gehienez), bertan izateko interesa duten komunikabideei arren eskatzen zaie 945- 16 13 35 telefonora deitzea goizean zehar gaur osteguna, ekainak 18.

Share

Atxilotua espetxean sartzeko errekisitoria judiziala dela eta

Udaltzainek bilatzeko, atxilotzeko eta espetxeratzeko errekisitoria zuen 54 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo.

Bide publikoan, Andia Mendiaren kalean, droga-kontsumoagatik patruila batek esku hartu zuenean gertatu zen atxiloketa. Pertsonen talde bat identifikatzean eta haien filiazioak egiaztatzean, Koordinazio Zentralaren bidez, haietako batek bilatzeko, atxilotzeko eta espetxeratzeko errekisitoria bat zuela ikusi zuten. Ondorioz, udaltzainek errekisitoria gauzatu zuten.

Azken 24 orduotan zortzi zirkulazio-istripu gertatu dira eta ez da zauriturik izan istripu horietan.

Gasolio-ihesa

Suhiltzaileek A-1 errepidean zihoan kamioi bateko andeletako batean gertatu zen gasolio-ihesa zela eta esku hartu behar izan zuten. PSISZko kideek ihesa taponatu eta ibilgailua bertatik kendu zain geratu zen.

Bestalde, gaur goizaldeko 02:30 baino zertxobait geroago, Jeronimo Roure kaleko etxebizitza batean ere izan dira ke-kanpai batean eragina izan duen eta zartagin batean sortu den sutea itzaltzeko.

Share

Gazteentzako sexualitate aholkularitzak 95 kontsultari erantzun die alarma egoera hasi zenetik

Alarma egoera ezarri zenetik, Gasteizko gazteek 95 kontsulta egin dituzte sexualitateari buruzko aholkularitzan, zeina Udalaren Gazteria Zerbitzuak sustatzen baitu. Izan ere, gazteek sexualitateari buruzko zalantzak izaten jarraitu dute COVID-19ak eragindako pandemian. Udal ‘asexoriak’ telefonoz, posta elektronikoz eta bideo-deiez eskaini du arreta.

Neska-mutilen sexualitatearekin lotutako kezkak edo arazoak dituzten gizarte-eragileei ere ematen diete aholku, familiak barne. Alarma egoera hasi zenetik, sexualitate aholkularitzak 63 pertsonak egindako 95 kontsultari erantzun die; pertsona horietako 44 erabiltzaileak ziren, eta 19, gizarte-eragileak.

Gaiak aldatuz joan dira. Bakarrik egoteko asti gehiago izan denez, norberari buruzko zalantzekin lotutako kontsultak gailendu dira. Gazte gehienak familiarekin bizi direnez, ordura arte zailak edo ezkutuak ziren gaiak kudeatzearekin lotutako kontsultak ere handitu dira. Era berean, desgaitasuna duten pertsonen sexualitatearekin edo kaleko heziketarako programekin lotutako aholkularitza eman zaie horiei buruzko lanak egiten ari ziren unibertsitateko ikasleei.  Bestetik, bikote gazteek zailtasun handiago zutenez espazio pribatuak lortzeko, jaitsi egin dira jarduera erotikoen arriskuekin lotutako kontsultak.

Oraingo egoerak jarraitzen duen bitartean, bide hauek erabil daitezke kontsultak egiteko:

  • Telefonoa: 945161583
  • Posta elektronikoa: asexoria@vitoria-gasteiz.org

 

Share

Azkena Rock jaialdiaren Sofa Edition-ek kontzertu esklusiboak, elkarrizketak eta jaialdiaren historiako emanaldirik onenak izango ditu

2021eko kartelean The Offspring, Turbonegro, Los Zigarros, Drive-By Truckers, The Steepwater Band, The Wildhearts, Dewolff  eta Ray Collins Hot Club taldeak ere izango dira.

 

Gaur goizean aurkeztu dute Azkena Rock jaialdiaren Sofá Edition on line prentsaurrekoan, eta bertan parte hartu dute Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Ana del Valek eta Last Tourreko CEO Alfonso Santiagok.

COVID-19aren ondoriozko osasun-krisia zela eta jaialdia atzeratu ondoren, Azkena Rock jaialdiak online edizio berri bat iragarri zuen joan den astean, eta streaming bidez jarraitu ahalko da webgunean eta jaialdiaren YouTube kanalean, ekainaren 19an eta 20an,

Gauero, rock’n’rollik onena bost orduz, jaialdiaren 19 urteetan grabatutako kontzertu historikoen aukeraketa batekin (orain arte ikusi gabeak). Orobat, taula gainean izan diren emanaldi legendarioak, jaialdiaren jarraitzaileek gehien gogoratzen dituztenak, esaterako Turbonegro edo The Screamin’ Cheetah Willies (biak 2004ko edizioan) eta The Soundtrack Of Our Lives (2009koan). Azkena Rock jaialdiaren Sofa Edition  honetarako  bereziki grabatutako kontzertu esklusiboak ere entzungo dira.

“Mendizabalean ez da orrorik entzungo asteburuan; Andre Maria Zuriaren plazan ez dira bertara gonbidatutako banden akordeak entzungo, baina jakin badakit ahal duzuen guztia egin duzuela rock zaleen pena arintzeko, bizi dugun egoera honekin bat datorren egitaraua prestatuta. Mundu guztian internet bidez ikusi ahalko den egitaraua” adierazi du Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok. “Izan ere, Internet gure salbatzaileetako bat izan da osasun-krisian. Kultura izan da beste bat. Zuek Kultura eskaintzen duzue interneten eta gu, Gasteizko Udala, zuekin egongo gara” gehitu du.

  1. edizioa

Azkena Rock Jaialdiaren antolakuntzak gaur adierazi duenez, 2021eko kartelak mantendu egiten ditu honakoak, besteak beste: Drive-By Truckers, The Steepwater Band, The Wildhearts, Dewolff eta Ray Collins Hot Club. Horretaz gain, hiru berrikuntza gehitu zaizkio: Offspring, Turbonegro eta Los Zigarros.

Aurretik iragarritako taldeei –Iggy Pop, Patti Smith, Brian Wilson, Social Distortion, Suzi Quatro, L7, besteak beste– zortzi talde berri gehituta, 2021eko jaialdia, 20. urteurrena ospatuko duena, luzeena izateaz gain (hirugarren egun bat ere izango du), berezienetakoa eta zaleek gogoratuenetakoa ere izango da.

Argibide gehiago

 

 

 

Share

Osasun Publikoaren Zerbitzuak barran jartzen diren janariak babestu egin behar dituztela gogorarazi nahi die ostalaritza-establezimenduei

 

  • Gasteizko Udalak elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko kanpaina bat abiaraziko du

 

Gasteizko Udalak ostalaritza-establezimenduetako barran jartzen diren elikagaiak babesteko kanpaina bat abiaraziko du ekainaren 22an (astelehena), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Donostia eta Bilboko udalekin batera. Kontsumitzaileen konfiantza handitzea eta ostalaritza eta sukaldaritza sektoreari COVID-19arekin lotutako egoera berrira hobeto egokitzen laguntzea da helburua.

Ildo horretatik, Osasun Publikoaren Zerbitzuak beharrezkotzat jo du gogoraraztea zein garrantzitsua den barran jarritako janariak kutsadura sor dezaketen fokuetatik babestea, eta behar duten janariak hozte baldintza egokietan gordetzea.

“Normaltasun berriranzko trantsizio honetan, ostalaritza eta sukaldaritza sektoreak zorroztu egin behar ditu segurtasun- eta higiene-neurriak, koronabirusa zabaldu ez dadin eta elikagai kaltegabeak eskain ditzaten. Jakitun gara ahalegin handia egin dutela itxialdi luzearen ondoren berme guztiekin berriro irekitzeko, eta kanpaina honek gure establezimenduetako zerbitzuaren kalitatea egiaztatzeko balio izatea nahi dugu“, adierazi du Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lópezek.

Zenbait neurri zorrotz aplikatu behar dira: pertsonen arteko distantzia gordetzea, eskuak garbitzea, janariak behar beste egitea, azalerak eta lanabesak maiz garbitu eta desinfektatzea, jantziak eta tresnak 60 ºC-tik gorako tenperaturan garbitzea, eta elikagaiak egoki babestuta eta hoztuta erakustea.

Hasteko, informazio-bisita egingo da establezimenduetara; ondoren, kontrolak egingo dira COVID-19aren pandemiarekin lotutako segurtasun-neurri orokorrak betetzen diren eta elikagaiak kaltegabeak diren egiaztatzeko, eta alderdi horiek betetzen direla bermatzeko neurriak hartuko dira.

Osasun Publikoaren Zerbitzua krisialdiaren hasieratik ari da elikadura-segurtasuna zaintzen, ostalaritza eta sukaldaritza sektoreari informazioa emanez eta sektore horretako establezimenduetan ehun esku-hartze baino gehiago eginez.

Share