Prentsa Oharren banner

IGIko kontseilua  (2020-06-04)

Honekin batera bidaltzen dizkizut 2020ko ekainaren 4an, 12:30ean, egitekoa den IGIko kontseilua sozietatearen aparteko bilkura deialdia eta gai-zerrenda. Bilera telematikoa

IGIko kontseilua 2020-06-04)

 

Share

Udal laguntzak Gasteizko taxietan osasuna babesteko manparak jartzeko

 

  • Udalak 30.000 euroko partida bat sortuko du elementu horiek instalatzeko dirulaguntzak emateko, ‘Orain Gasteiz’ planean jasotako ekimena baita

 

  • Dagoeneko gremioko 112 profesionalek hartu dute erosteko konpromisoa, eta 60 ibilgailu ingurutan jarri dituzte

 

Gasteizko Udalak laguntza-ildo bat sustatuko du Gasteizko taxietan osasuna babesteko manparak jartzeko. ‘Orain Gasteiz’ udal estrategiaren barruko ekimen horren bidez, sektoreari COVID-19aren pandemiak ekarritako krisialdia gainditzen lagundu nahi zaio, eta zerbitzuaren erabiltzaileen segurtasuna handitu.

“Herritarrek garraio publikoarekiko konfiantza berreskura dezan nahi dugu, baita hiriko taxiekikoa ere. Osasun krisialdia kontuan izanik, ibilgailuetan manparak jarriko dira, kutsatzeak eragozteko eta zerbitzua ematen duten profesionalei zein bidaiariei segurtasun handiagoa bermatzeko“, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok. Gasteizko zinegotziak ekimena aurrera ateratzeko Udalaren eta ALATAX-Arabako Taxiaren Elkartearen artean izandako lankidetza eta ulermena azpimarratu ditu. “Hiriarekin konprometitutako kolektiboa da“, nabarmendu du Amaia Barredok. Duela bi hilabete, bestetik, hiriko taxi-flotari ibilgailu elektrikoak gehitzen laguntzeko deialdiaren hirugarren edizioa abiatu zen.

Tokiko Gobernu Batzarrak ostiralean onetsiko du 2019-2021 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa, aipatutako laguntzetarako 30.000 euroko zuzkidura gaitzeko. Hiriko taxi-lizentzia bakoitzeko manpara bat ordaintzeko balioko dute laguntza ekonomiko horiek; manparak 2020ko urtarriletik aurrera erositakoa izan beharko du. Onuradunek taxian instalatu nahi duten eredua aukeratu ahalko dute, eta 155 euroko dirulaguntza eskuratuko —horixe da babes-elementuen batez besteko kostua—.

Konpromisoa

Sektoreak emandako datuen arabera, gaur egun Gasteizen diharduten 194 taxietako 112k adierazi dute manparak eskuratzeko interesa, eta 60 ibilgailuk instalatuta dituzte dagoeneko.

Taxilarien kolektiboa lehen lerroan egon da COVID-19aren pandemiaren aurrean, hasiera-hasieratik, eta lan hori eskertu eta aitortu nahi du Udalak.

 

Share

(Audioz eguneratuta) Udalak 300 euroko isunak jarriko ditu bide publikoan maskarak eta eskularru higienikoak uzteagatik

Cesar Fernandez de Landaren adierazpenak

Udalak 300 euroko isunak jarriko ditu bide publikoan maskarak eta eskularru higienikoak uzteagatik. Hori iragarri du Ingurumen Plangintza eta Kudeaketaren zinegotzi César Fernández de Landak.

Maiatzaren hasieran jada jarri zuen abian kontzientziazio-kanpaina bat Udalak, horrelako hondakinak ugaltzen ari zirelako, eta orain isunak gogortzea erabaki da maskara eta eskularru higienikoei dagokienez.

Ingurumen Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzua, besteak beste, espazio publikoak garbitu eta desinfektatzeaz arduratzen da, eta berriro eskatu die herritarrei garbiketa eta higiene neurriak zorrozteko eta bereziki eskularrurik eta maskararik ez botatzeko lurrera edo paperontzietara. Horrela, herritarrak oro har eta garbitzaileak berak kutsatzeko arriskutik babestu nahi dituzte.

Udalak gomendatzen du eskularruak eta maskarak norberaren etxeko zabor-poltsara botatzea, eta gero poltsa hori edukiontzira eramatea. Orobat gogorarazten du osasun-krisialdi honetan gure osasuna eta gure bizilagunena babestea guztiz lehentasunezkoa dela, eta guztion erantzukizuna.

Share