Prentsa Oharren banner

Udalak beste azterlan bat egingo du Gasteizko haur eta nerabeen beharrak ezagutzeko

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak beste azterlan bat egingo du Gasteizko haur eta nerabeen beharrak ezagutzeko. Era horretako hirugarren udal-diagnostikoa izango da, eta Haur eta Nerabeentzako III. Tokiko Plana egiteko balio izango du.

Ikerrlan berriak hau eta nerabeen egoera aztertuko du eremu askotan: demografia, familia, osasuna, hezkuntza, babes soziala, ingurunea, integrazioa eta partaidetza, baliabide ekonomikoak eta etxebizitza.

Lan horrek eskainiko duen “erradiografia” lagun, 2017an egindako haurtzaroaren egoerak izan duen bilakaera ikusi ahalko da (2017an egin zen azken azterlana), Haur eta Nerabeentzako II. Tokiko Planaren eragina zenbatekoa izan den jakin, baita COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiak kolektibo horren gainean izan duen eragina ere.

“Uste dugu pandemiak eragin handiua duela familien eta horietako seme-alaben gainean. Eta alderdi ugaritan gainera: eskolaratzea, bizikidetza, aisialdia eta denbora librea, bazterkeria soziala, eta.. Horregatik, egoki iruditu zaigu COVID-19aren eraginak berariaz aztertzea ikerlanaren zati batean”, azaldu du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak.

2017ko ikerlana

Ezaugarri horietako azken azterlana 2017koa da; haren argitara jakin genuen Gasteizen haur-txirotasunak 8.200 adingaberi eragiten ziola, haien familiek ez baitzituzten oinarrizko premia guztiak estalita.

Halaber, desorekak areagotu egin zirela eta hezkuntza-egoera ona zela (nahiz eta eskola-segregazioaren arazoa hor egon) ere jakin genuen.

Gasteizen 45.000 adingabe inguru bizi dira, hots, biztanleriaren % 17,5.

Share