Prentsa Oharren banner

Udalak Emakumeak hezkuntzan eta historian ikusgai jartzeko I. Jardunaldiak babestuko lituzke

EHUk antolatutako zikloak 4 topaketa antolatu dituzte, azaroaren 3tik 26ra bitartean

Gasteizko Udalak  babestu egingo ditu Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Emakumeak hezkuntzan eta historian ikusgai jartzeko I. Jardunaldiak. Gaur hasita, eta azaroaren 26ra arte, lehen mailako profesionalek 4 topaketa antolatuko dituzte Internet.

Programak hausnarketa kritikoak hartzen ditu baitan testuliburuen inguruan, emakumeek zeregina eragile historiko gisa, Artearen mundua eta emakumeen inguruan, eta aplikazio mugikorrek tresna hezigarri eta inklusibo gisa duten balioaren inguruan.

Miren Fernández de Landa Berdintasun zinegotziak hitz egin du topaketaren hasieran, eta adierazi du Udal Gobernuak uste osoa duela “berdintasuna udal politika publiko gisa onartu behar dela, sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko bidean aurrera egiten duen politika gisa, giza eskubideen ikuspegi baten esparruan. Paradigma feministak emakumeek historian egin duten ekarpenik garrantzitsuena ekarri du, feminismoak eragin handiena izan duen gizarteetan gertatzen baitira genero-harreman berdintasunezkoenak eta bidezkoenak. Mugimendu feminista aktiboena den lekuetan, politika publiko aitzindari eta aurreratuenak daude “, azpimarratu du.

Arabako Foru Aldundiak ere laguntzen du ekimen honetan. Antolatzaileek zein erakunde biek jardunaldi hauek datozen urteetan segida izan nahia adierazi dute, bai eta akuilu izatea Udalak zein Aldundiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin duten lankidetza indartzen.

Informazio gehiago

Share

Prentsa-deialdiak (2020-11-04)

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko biztanleriaren osasun-desberdintasunen baldintzatzaileei buruzko ikerketari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez; UPV/EHUko Arabako campuseko errektoreorde Ivan Igartua; eta UPV/EHUko irakasle eta Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldeko kide Unai Martin

Eguna. Asteazkena, azaroak 4

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren… eta Euskara, Kultura … Batzordeak (10-11-2020)

Webgunean eskuragarri daude Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritza eta Turismoaren eta Sozietate Publikoen Batzordeak azaroaren  10ean (asteartea), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda eta  Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirol eta Osasun Batzordeak, 12.00etan, egingo duen ohiko bilkura gai-zerrenda.

 

Share

Berriro irekiko dituzte ateak Beti-Jai frontoiek, hobekuntzak eginda segurtasunean, irisgarritasunean eta edukieran

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik, eta Kirol eta Osasunaren zinegotzi Livia Lópezek instalazio zaharberrituak bisitatu dituzte

 

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Astebete barru irekiko dituzte ateak Beti-Jai frontoiek, segurtasunean, irisgarritasunean eta edukieran hobekuntza esanguratsuak egin eta gero. Udalak milioi bat eurotik gora inbertitu du azken urtean egin diren lanetan.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik, eta Kirol eta Osasunaren zinegotzi Livia Lópezek instalazio berrituak bisitatu dituzte gaur goizean, alboan zituztela Arabako Euskal Pilota Elkarteko presidente Iker Gereta eta Gasteiz jai Alai zesta puntako klubeko presidente Gorka Lafuente jaunak.

“Orain Gasteizek instalazio seguruagoa du, irisgarriagoa eta edukiera handiagoarekin, edonork gure kirolaz, pilotaz, gozatzeko aukera izan dezan”, azpimarratu du alkateak bisitan.

Osasun egoera onera itzultzen denean ekitaldi garrantzitsuak antolatu ahal izateko azken ukituak ematea baino falta ez delarik, hala ere instalazioen ateak datorren astean irekiko dira, xake-federazioko entrenamenduetarako, pilotaren modalitateren batean aritzen diren entitateentzako (gurasoak, federazioak eta guraso elkarteak), eta squasherako. Horrez gain, instalazioak berriro hartuko ditu udal-ikastaroak, urrian hasi zirenak, baina beste instalazio batzuetan. Azaroaren 9tik aurrea (astelehena) erabiltzaileek zuzenean egin ahalko dituzte erreserbakEgibidek kudeatzen duen kafetegia ere irekiko da, betiere edukierari eta osasun-neurriei buruzko irizpideak errespetatuz.

Beti-Jai frontoiak laurogeiko hamarkadako eraikin batean daude, 12.700 metro koadroko azalera eraikia hartzen dute, eta, besteak beste, 1986ko pilotako munduko txapelketa hartu zuen baitan.  Gainera, 1990etik aurrera bertan daude Egibideren ostalaritza eskola, eta hark bideratzen duen jatetxea.

Hobetzeko obrak egin izan dira hainbat aldiz eraikinean, baina araubidea eguneratzearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak eraikinaren alderdi batzuk hobetu beharra jakinarazi zion Gasteizko Udalari, bereziki eraikinaren ebakuazioari eta ostalaritza eskolarekiko sektorizatzeari buruz dagokienez.

Udalak 1.158.958,36 euro inbertitu ditu jarduera horietan.

Esku-hartze horren ondorioz, nabarmen hobetu dira segurtasun-baldintzak, hara:

  • Eraikinaren konpartimentuak (sektore bat)
    • Suteen aurreko sei sektoretan.
    • 50 ate berri ignifugotik gora.
    • Konportak eta instalazioz aldatzeko igarobideen sektorizazioa.
  • Elementu berriak:
    • 4 eskailera berri.
    • 2 arrapala berri.
    • Lehendik dauden bi eskaileren konpartimentazioa.
    • Zaldain berria lehen solairuan.
  • Suaren aurkako instalazioen hobekuntza:
    • Suteetako ur-hartune ekipatuak.
    • Exutorioak tenperatura neurtzeko eta kea kanporatzeko bideak
    • Megafonia, ahotsez jendeari kaleratzeko eskatzeko

Hobetu egin dira eraikinaren ebakuazio-baldintzak, eta egokitu egin dira solairu guztietan dibertsitate funtzionala dutenei begira eta sektoreen artean. Horrez gain, ebakuazio bertikaleko alternatiba ezarri dira, goranzko zein beheranzkoak, hartara maila desberdinetan eraikinetik irteteko izanik, halako moduan non ez den jende guztia solairu bakar eta berean pilatuko, lehen bezala.

Gainera, handitu egin da instalazioen edukiera, ia 2.000 pertsonakoa zen eta orain ia 3.000 pertsonakoa izango da.

Share

Ibilgailu baten barrualdean lapurretan zebilela atxilotua  

Udaltzaingoko agenteek 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo ibilgailu baten barrualdean indarkeriaz egindako lapurreta-delituaren ustezko egileak izateagatik.

Koroatzearen kalean hiritarren segurtasuneko lanak egiten ari zen patruila bati dei egin zion emakume batek 21:00ak baino zertxobait geroago. Izan ere, emakumeak, beste lagun batekin batera, gizonezko bat harrapatu zuen lagunaren ibilgailu barruan, kopilotuaren eserlekuan.

Udaltzainak gizonezkoa identifikatzen saiatu ziren, baina dokumenturik gabe zegoen eta ez zuen bizilekurik eta, ondorioz, Polizia Nazionalaren etxera eraman zuten filiazioa lortu eta atxilotu ahal izateko. Gaur jarriko dute epailearen esku.

Zirkulazio-kanpaina deskuiduak saihesteko

Udaltzaingoak igandean, azaroaren 8an, zirkulazioko kanpaina berezia egingo du gidatzeko garaian deskuiduak saihesteko.

Udaltzainak hauen moduko jokabideak detektatzen saiatuko dira: telefonia mugikorra edo musikako kaskoak erabiltzea, deskuiduak eragiten dituzten eta/edo automobilak, motorrak eta bizikletak gidatzeko garaian izan beharreko arreta gutxitzen dituzten GPS gailuak eta antzekoak modu ez arduratsuan erabiltzea eta abar.

Kanpaina hori 2018-2023 Bide Segurtasuneko Udal Plan Estrategikoan dago kokatuta.

 

 

Share